Gorkaren mundua http://gor777.nireblog.com Fri, 13 Nov 2009 21:40:39 +0100 Gorkaren mundua http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://gor777.nireblog.com http://nireblog.com 16 mendi 16 ilusio AHIAKO HARRIAK http://gor777.nireblog.com/post/2009/11/13/16-mendi-16-ilusio-ahiako-harriak http://gor777.nireblog.com/post/2009/11/13/16-mendi-16-ilusio-ahiako-harriak AHIAKO HARRIAK

Mendien proiektuari eutsiz, oroitzapenetan murgilduta gaurkoan gogoratu dudan 9. Tontorrari buruz ariko naiz. Ahiako harrietara egin nuen 9. igoera. Ez nintzen inoiz egon tontor horretan. Parke naturala dexentetan bisitatua nuen baina tontorra ez nuen inoiz zapalduta. Egun hartan ez nuen lagunik igoera burutzeko eta Naikeren zakurrarekin gin nuen igoera. Oso gustuko dut Lurrekin igoerak egitea. Konpainia eskaintzeaz gain, txakur berezia delakoan nago eta horrek igoerak berez duen berezitasunari gehigarri bat ematen dio. Egun hartan nire kotxe gorri zaharrean sartu eta hantxe abiatu ginen biok abentura bila. Goizean goiz atera ginen, 7-ak aldera eta eguraldi zoragarria lagun, pare bat ordutako igoera egingo genuelakoan nengoen. Igoera ordu eta laurden eskasean burutu genuen eta entzundako ezaugarri on guztiak benetazkoak zirela ikusi ahal izan nuen igoeran. Naturaz inguraturik, bista zoragarriez liluraturik eta inguru paregabean nengoen. Helburutzat nuen tontorra egin aurretik eta indarrez ongi ikusita, alboko tontorra igotzea erabaki nuen. Honen ostean,tontor nagusira jo nuen. Bertako igoera nik baina azkarrago egin zuen Lurrek eta bertan 9. Tontorraren argazkia atera ostean, beherantz abiatu ginen. Beherakoan argazki politak ateratzeko denboratxoa hartu nuen eta momentu haietan gertatu zen txangoko egoerarik bitxiena. Ahiako harria igo duen edonork badaki 10 bat metroko tartea eskalatu beharra dagoela. Txakurrak gora erraz egin zuen arren, beherakoan zailtasunak izan zituen eta nik azkarrago lortu nuen beherakoa egitea. Txakurrak ordea negarrez begiratzen zidan 10 metro gorago. Egoera bitxia zen eta komikoa izatera iritsi zen. Mendizale gutxi batzuk albotik pasa eta barre egiten zuten egoera ikusita. Azkenean, Lurrek aurrera egingo etzuela ikusirik 10 metorak berriro igo eta besoetan hartuta jeitsi behar izan nuen. 10 metro gutxi dira edonorentzat baina partea hartan eta lurraren desegonkortasuna ikusirik km bat txakurra besotan hartuta bezala izan zen. Pauso bakoitza emateko komeriak nituen geienbat txakurra besoetatik eroriko ote zitzaidan baina azkenean biok bizirik jeitsi genuen tontorra jejeje. Beherakoan poz pozik jeitsi zen Lur. Haur bat zirudien tragu txar bat pasa ostean, seguru sentitzen dena berriz ere. Askotan gizakiok pentsatzen duguna baina antza handiagoa izaten dugu animaliekin; adibide hau kasu. Beherakoan mendizale batekin topo egin eta azken maldak bere alboen jeitsi nituen. Lurri buruz aritu zitzaidan berbetan. Honen hitzetan “ zakur horiek gogorrak izaten omen dira, ehiza txakurra mendizale amorratua da eta ez du beldurrik“ nik barre eginez esan nion hau ez zela ehiza txakur “ arrunta " jajajajaja. 9. Egina zegoen.

Comments

]]>
Fri, 13 Nov 2009 13:38:11 +0100
SANTIAGO Bidea El Burgo ranero - rabanal del camino http://gor777.nireblog.com/post/2009/09/23/santiago-bidea-el-burgo-ranero-rabanal-del-camino http://gor777.nireblog.com/post/2009/09/23/santiago-bidea-el-burgo-ranero-rabanal-del-camino Santiago bideko bosgarren etapa genuen hau.Burgo Ranero izeneko herri txikitik irten ginen eta eguneroko pedalkadei ekin genion. Kilometroak nahiko erraz egin genituen egunaren lehen zatian. Lehenengo 30 km-ak modu onean eraman genituen.

Eguneko lehen bitxikeria, Leon hiriburuan sartzean izan genuen. Bitxikeria bain berezitasuna izan zen. Egun hartan oso goiz abiatu genuen gure ibilia eta goizeko bederatziak aldera sartu ginen hiriburu hartan. Santiago bidean azkarren pasatu genuen hiriburua izan zen. Goiz pasa ginen bertatik eta hiriguneko etorbide luze eta handiak atorik gabe guretzat izan genituen. Gozatzeko momentuak izan ziren haiek. Ez da hiri askotan, bizikletaz horren lasai ibiltzeko aukera ematen eta ongi probestu genuen askatasun hura. Gainera parrandazale ugarirekin topo egin genuen topo hiriburuko festak zirela eta. Hiria atzean utzi eta berriro ere errepide bakartietan sartu ginen. Hala ere, zerbait berezia antzematen hasi gine errepide haietan, jada ez ziren Gaztela eta Leon guztian zapaldutako errepideen moduko errepide lau eta erosoak, errepideak, gutxi bada ere gora egiten zuen poliki poliki; hau izan zen Galiziaren hurbiltasunaren lehen adierazgarria.

Horrela, kilometroak egiten joan ginen eta Astorga herri ezagunera iristen ari ginela, eguneko arazo nagusia etorri zen. Herrira bideratzen duen errepide maldatsuan behera,nire bizikletako atzeko gurpilak zulatua izan zuen. Neke handia genuen jada gorputzean eta oraindik Astorga pasa eta beste kilometroren bat egiteko asmoa geneukan. Zulatua izan nuen momentu hura oso txarra izan zen. Momentu hartan, nire abentura kideak aurrera egin zuen eta ez zen konturatu nik zulatua izan nuenik. Geratu, egoera aztertu eta kamara aldatzen hasteko lasai xamar nengoela nabaritu nuenean hasi nintzen lanean. Tarte horretan, jende ugari pasatzen zen nire ondotik eta askok laguntza esakintzen zidaten. Nik laguntza eskertzen nuen baina gurpil bat konpontzeko gai nintzelakoan nengoen. Azkenean 20 minutu inguru behar izan nituen zulatua konpontzen eta poliki poliki Astorgako plaza nagusira jo nuen. Hantxe zegoen nere kidea eguzkia hartzen lasai asko!! Bertan ur pixka bat edan eta egoera aztertu genuen. Egoeraren larritasuna ez zuen konpondu berri nuen zulatuak zehazten, kamararik gabe geratu izana zen larriena. Horregatik, Astorgan bizikleta denda bat topatzeari ekin genion. Eguerdiko 14-ak ziren eta ordu txarra zen horretarako baina azkenean denda aurkitu genuen eta espero bezala itxirik ikustean bi aukera genituela konturatu ginen. 1- Arriskatu eta kamararik gabe aurrera egin. ( hurrengo hiri handirarte ez gneuen kamararik izango) edo 2- 17-ak arte itxaron eta etapako kilometroak murriztu. Azkenenean, erabaki zentzudunena aukeratuko genuen, bigarrena noski eta 17-etan lau bat kamara hartu ondoren beste 20 kilometro inguru aritu ginen gurpil gainean. Herritik ateratzean, bitxikeria batetaz konturatu nintzen, Astorgako plazako udaletxeko ordulariak puntuetan, kanpaiak jotzeaz gain, bi pertsonaia berezi kanpandorre itxurako batetik irten eta dantzan ateratzen direla ikusi nuen. Berezia benetan eta xarma berezia ematen zuena bisitari askok begiratzen baitzioten.

Astorga atzean utzi eta igoera maltzur bat hasi genuen. Igoera maltzur horren erdian geratzea erabaki genuen. Herria, Rabanal del camino zen mendi goialdean kokaturiko mendia zen. Hurrengol egunean, eguna gogor hasiko zen, aldapa gora gogor batek eging zigun ongi etorria baina gaurkoz nahiko genuen eta herri hartan lotara geratu ginen. Herri berezia rabanal hau. Polita zen eta lasaia. Gainera, bidaia guztiko aterpetxe politenetakoan egin genuen lo. Bikote Ingeles batena zen eta xarma berezia zuen. Guztia egurrez egindako txabola baten moduan dekoratua zegoen . Oso polita. Kanpoan ibiltarientzat jardin handia zuen eta beraiek zioten bezala zaldian bidea eginez gero zaldia uzteko lekua omen zen hura. A ze bikotea hura. Santiagoko bidearean inguruan negozioa jende askok bilatzen du baina bi hauek garbi zegoen euren fedeak buztzatzen zituela hura mantentzera. Borondatea ordaindu behar zen, tratua ezin hobea zen eta bertako lasaitasuna itzela. Beraiek esaten zuten bezela, erlijiosoak nahiz ez erlijiosoak errepetatzen zituzten azken batean bidea egitea bakoitzaren barneko gauza espiritualtzat baitzuten eta erlijio batengan sineskeriarik ez zuen jendeak egitea ulertzen zuten. Eskerrak ematea besterik ez bikotea ari horrelako aterpetxeek bultzatzen zaituzte bidea beste modu batean egiten eta gozatzen.

Lo ederki egin genuen. Hotz pixka batekin agian. Altuera handian eta noski txabola itxurako tki hartan baina xarmak guztia alde batera utzi eta tokiaz gozatzera bultzatzen gintuen. Esnatzean ordea, behe laino izugarriak eta xirimiriak egunonak eman zizkiguten. Egun gogor baten hasiera izango zen.images.jpg

Comments

]]>
Wed, 23 Sep 2009 14:33:59 +0100
100 urtez http://gor777.nireblog.com/post/2009/09/10/100-urtez http://gor777.nireblog.com/post/2009/09/10/100-urtez 100 urte bete berri ditu bihotz bihotzean daramagun taldeak. Asko hitzegin da egin hauetan honen inguruan. Askoren ustez gehiegi hitzegingo zen honen inguruan. Askok dute futbola eta futbol taldeak negozio hutsa direnaren pertzepzioa. Azken ekitaldiak gehiegizkotzat joko zituzten gehienek eta errealak horrenbesteko garrantziarik ez duela azpimarratuko zuten besteek. Errespetagarriak dira iritzi guztiak baina ea noiz, non eta nola gipuzkoar erakunde batek batzen duen horrenbeste urteetan hainbeste jende inguruan. Badakit kritikoek esango dutela hori burujate prozesu luzearen ondorio dela. Horiei esan badagoela jendea, erreala barru barrutik bizi duguna eta horrelako gauzak entzuteak min handia ematen duela. Nik bizitza guztia daramat talde honen zale amorratu moduan eta azken 10 urteetan bazkide izan naiz. Kritikoei nirekin 5 -6 partidatara joatea, taldearekin bidaiatzea edota ikus entzunekoren bat nirekin ikustea bakarrik eskatuko nieke. Orduan bakarrik konturatuko lirateke zer den talde bat sentitzea. Oso zaila da inoiz sentitu ez duzun sentipen bat sentitzea baina niri ere zaila egiten zait Anaia Handirako hautatua izan den pertsona batek negar egitea adibidez. Azken batean bizitzako ilusioa izan daiteke hori baina hau bizitzan zurekin dabilen gauza bat da eta ez momentuko gauza bat. Errealekoa izan edo ez izan ez da aukera bat.

Aurten taldearekin pare bat bidai egiteko asmoa daukat eta ziur naiz zoragarria izango dela. Azken batean egunero berritzen den loturatzat daukat erreala. Duela egun batzuk EITB-k sortutako dokumentala ikustean emozionatu egiten nintzen, atzo errealeko museo berria izan nitzen eta bertako oroitzapenek emozioak pil pilean jarri zizkidan eta gaur duela urte batzuk argitaratutako errelaren historiako liburuxkari begirada bota ostean malko batzuk isuri ditut. Gaur egun oso zaila da errelaekoa izatea eta kritikak egitea oso erraza hori bai urte batzuen bueltan errealaren egoerak itzuli bat ematen badu gipuzkoar guztiak izango dira errelazale amorratuak. Honekin ez nago estaen hori gaizki dagoenik, gaizki iruditzen zaidana da gaur egun errealzaleoi barrezko aritu ohi den jendea gerora ziur naiz hortxe ikusiko ditudala anoetan txuri urdinez goitik behera eta ni betidanik errealzale izan naiz delakoa botatzen. Erreala bihotzean daramagunok badakigu familia txikia garela baina hor gaude beti 15000 20000 pertsona Igandero zelaira joaten eta bertan ikusten da taldeak nork bizi duen eta nork ez.

ZORIONAK ERREALA !!!zamorapsd.jpg

Comments

]]>
Thu, 10 Sep 2009 14:45:51 +0100
Ireland II http://gor777.nireblog.com/post/2009/09/08/ireland-ii http://gor777.nireblog.com/post/2009/09/08/ireland-ii Udako oporraldi guztian idatzi gabe egon ostean Irailean berriz ere banator. Gai berriak izango ditut aurtengo ikasturtean blogean. Lehenengo egun honetan, azkena idatzi nuen gaiaren inguruan idatziko dut. Irlandaren inguruan artuko naiz. Liluratu egin ninduen uharte harka aspektu askotan. Beste hainbat aspektutan ez zitzaidan hainbeste gustatu baina berehalakoan itzuliko nintzateke aukera izanez gero.

Hiriburua ongi bisitatu ostean Bray kostaldeko herrira egin genuen txangoa. Irlandar eguraldia lagun, zeru lainoua eta euri mehatuxa, ordu beteko autobus bidai egin genuen. Bray kostaldeko herria da. Herri ponpoxoa da baina ez dago turistez betea. Hondartza dotorea du. Bertako hondartza, ez da gure hondartzen antzekoa. Harriz beteriko hondartza luzea zen hangoa. Ingurua oso polita zen eta bertako ohitura nagusia, hondartzaren amaieran zegoen Brayko muinoa igotzea da. Ez genuen bertara igotzeko asmorik baina azkenean 400 metro inguruko muinoa igo genuen 16 mendi 16 ilusio proiektuari internazionalitatea emanez. Parentesi bat ireki nahi dut hemen,uda honetan proiektua amaitutzat eman baitugu baina horretaz luze hitzegingo dut beste artikuluren batean.Bray herrian egun pasa egin ostean dublinera buelta egin genuen.

Hurrengo egunean, Glendalougheko mendiak bisitatzeko bisita gidatua hartzea erabaki genuen. Egun osoko bisita zen eta gure konura ibili ostean bisita hori egitea egokitzat jo genuen. Autobus txiki batean sartu ginen o´conell street-en barrena eta hantxe abiatu ginen. Gida, aldi berean autobuseko gidaria zen. Irlandan peto petoa zen bibotedun aitonatxoa. Oso jatorra. Zailtasun handiak nituen bere ingeles itxia ulertzeko baina ahaleginak egin nituen bidaia osoan. 16 pertsona sartu ginen autobusean. Guztiak, nazionalitate desberdinetakoak ginela ohartu ginen aitonak errepasoa egin zuenean.Bitxia eta aldi berean dibertigarria izan zen gure nazionalitatea galdetzean neskalagunak eta nik elkarri begiratu eta farre egin genuenean. Azkenean "spanish"-ak ginela bota genuen ez baigenuen azalpenanetan ibili nahi. Gerora aitonarekin izan genuen elkarrizketa batean berarekin aritu ginen Euskal Herria eta Irlandaren arteko loturetaz aitonak zerbait bazekien gure herrialdeaz eta solasaldi atsegina izan genuen edo hobe esanda izan zuen neskalagunak, nik bi hiru hitz jarraian ulertzearekin nahikoa bainuen.
Kontuan da egun hartan ur jauziak ikusi genituela lehenengo. Egia esanda ur jauzi haiek ez ziren beste munduko ezer izan. Hemen horrelakoak edota politagoak topatzeko ez dugu oso urrunera joan behar. Goizetik eguraldia oso txarra zen eta autobusean sartuta horrenbeste ordutan txangoa egitearen ideia txarra izan zela pentsatzen hasiak ginen. Gure iritzia bat batean aldatu zen Glendalougheko aztarnetara iritsi ginenean. Aintzinako ondare haiek oso bereziak ziren. Ingurune natural ikusgarri batean zeuden kokaturik eta zirudienez, lakuz inguratuta, nahiz eta egun hartan gure lagun handia egin zen Irlandar xirimiri eta lainoek ez utzi lakuak bistaratzen. Merezi izan zuen hango xarma eta ingurune mistiko hura ezagutzeak. Lehertuta hostelera itzuli ginen arratsaldeko 17-ak aldera. Arratsa arreba eta euren kideekin pasatu genuen Dublineko pub batean sofa eroso batzuetan erdi etzanda Guinnesa dastatzen.

Hurrengo egunak dublin inguruan ibiltzeko eta bertako azken txokoak ezagutzeko erbaili genituen. Gaurkoz nahikoa idatzi dut gai honen inguruan eta beste batetarako utziko ditut pasarte hauek. Bertako pub giroa, jendea, zerbeza... ezin ahantzi. Egunen batean, hauen eta beste gauza askoren inguruan arituko naiz, ordurarte ongi izan irakurle.

Comments

]]>
Tue, 08 Sep 2009 15:42:16 +0100
IRELAND I http://gor777.nireblog.com/post/2009/07/01/ireland-i http://gor777.nireblog.com/post/2009/07/01/ireland-i Aste santuan Irlandan izan nintzen. Ez dut esango bizitza osoa bertara joan nahiean ibili naizenik, ez baita egia. Arreba bertan izan dut ikasketak burutzen eta aitzakia horrekin beste leku berri bat ezagutzeko asmoarekin egin dut bertarako bidaia. Neskalaguna bidaikide izan dut. Bidaien hasiera eta amaierek sortzen didate kezka gehien niri. Hegazkinei dieten beldur handiak sortzen dit kezka. Hegazkinetan ez sartzera ez naiz iristen baina beldur handiarekin bidaiatzen dut. Zer pentsa asko ematen dit beldur honek baina beste hainbat gauzekin bezala, aurrera egitera bultzatzen nau azkenean senak. Intutitiboki hartuko al dut erabakia? jeje. Broma alde batetara utziz eta hegaldiak iraun zituen 2 ordu luze haien ostean Dublingo aireportu dotorean lur hartu genuen. Bertako autobus hori berezia hartu eta erdigunerantz abiatu ginen. Ez zen batere zaila izan O ´Conell street famatua topatzea. Autobusa euskaldunez betea zegoen.O ´Conell street-etik gettu genuen gure aterpetxea. Beste zortzi ezezagunekin partekatzen genuen logela baina ez zen ezer berria niretzat ohitua bainago horrelakoetan lo egitera. Azkenean erosotasunean galdu baina ekonomikoki asko irabzten da horrelako aterpetxeetan. Kasu honetan, hiria eta bere inguruneak ezagutu nahi genituenez ez genuen ezer berezirik nahi.

Lehen eguna kokatzeko eguna izan zen. Arrebarekin geratu, bertan asko eskertzen zen urdaiazpikoa dastatu eta gure lehenengo Guinnesa eda genuen. Zoragarria!! Edan genuen lekua ere halakoxea zen. Sofa erraldoiak, telebista handiak, musika lasaia eta konpainia ederra. Bigarren egunean dublin hiria bera zen gure helburua nagusia.Ibaiaren iparraldera hasi ginen. Dublingo zati pobreena bezala kontsideratzen da. Bertan, gudako monumentu ugari, museoak, eliza dotoreak,merkatua,James joyce eskultura, O´conelleko piruloa,bankua,oscar wilden etxea, parlamentua, alde georgiarra eta parke pare bat ikusi genituen.Hegoaldera pasatzearekin batera, alde aberatsarekin egin genuen topo. Aldaktea nabaria zen. Langile klaseko etxeak,auzo elizak, kale bakartiak etab. ikustetik, luxuzko hotrelak, kale komerttzialak eta parke berde berdeak ikustera igaro ginen.Liluratu egin ninduten hiri erdian parkeek zuten itxura zoragarriak. Izugarria bertako unibertsitatea. Aipamen berezi bat eskaintzea merezi du. Leku berezia zen hura espazio handiak eraikin historikoak modernitatearekin nahastuta eta bertako joko zelaian cricket partida bat ikusteko zortea izan genuen. Ondoren, temple bar famatura joan ginen. Bertan daude Dublineko pub garrantzitsuenak. Kanpotik bistarazo bat egin genien gaueko giroa ezagutzerakoan barneratuko ginenaren itxaropenez.Dublin guztia punta batetik bestera gurutzatu genuen eta nahiko ongi ezagutu genuen hiria. Hala ere, beste bi egunetan gehiago ezagutu genuen hiria, leku esangurastu batzuk alboratuak utzi baigenituen.

Bigarren egunean Belfastera jo genuen. Bertako egoera politikoaz erakarrita joan ginen bertara. ·Egia esan, hiri hura ez zitzaidan askorik gustatu.Hiri hartako auzo errepublikar nahiz katolikoak ezagutu genituen eta bertako mural zoragarriak ikusi. Hortik aurrera ezer gutxi. Britainiar kutsuko hiria da Belfast. Ordutegiek bereziki harritu gintuzten eta udaletxea bakarrik azpimarratuko nuke bertatik. Egun haietan Titanic transatlantiko famatua bertan sortu zenarekin zebiltzan bueltaka belfastekoak eta esposaketa ugari zeuden honen harira. Egun pasa polita egin ostean, euskal jabea zuen pub batean guinnesa hartu eta autobuseko 3 ordu térdiak egin genituen Dublinerantz.

Aipamen berezia merezi du gure eguneroko menuak. Goizetan modu onean gosaltzen genuen. Eguerdian txerrikiekin jarraitzeko eta gauean burger kingnen amaitzen genuen. Bertan ordutegiak oso deberdinak ziren gure ohituretara alderatuz eta horregatik ez genuen guk afaldu nahi genuen orduan fundamentuzko ezer bilatzen jateko. Azken egunetan, supermerkatuetan erosi eta aterpetxean bertan berotu ahal zitezkeen gauzak prestatu genituen.

Hirugarren egunean, Howth kostako herria bisitatu genuen. Herri oso polita zen baina eguraldi txarrak gure irteera trakestu zuen. Bertako labarrak ikusi eta herrian bueltaxaka eman genuen.Autobus gidariak erotuak ote ginen galdetu zigun labarrak ikustera gindoazela esan gen ionean. Eguraldi harekin hara joatea ero kontutzat hartzen baitzuen. Parentesi bat ireki behar dut haria mozteko eta Dublingo autobus gidarien jatortasunari 10 -eko bat eman nahi nioke. Une oro laguntzeko prest, bromazale eta gainera lagun diezazuketen berezitasunak gehituz hizketaldiari. ( Gauza orokorra da askorekin egin baigenuen berba eta guztiek gisa bereko adeitasuna agertzen zuten).Eredu polita da gertuko autobus gidarientzat.Kostaldeko herri hartako itsasontzi politak, labarrak eta gaztelua albo batera utziz,aterpetxera itzuli ginen.

Arratsean, Dublin izan genuen ikusgai. Auzo Vikingoa ezgutu genuen eta asko gustatu zitzaidan. Arkitektura dotorez elkarturiko etxe, eliza eta monumentuek itxura zoragarria ematen zioten auzoari.

Laugarren egunean,Glendalougheko urjauziak eta ondareak ikustera joan ginen.Gidatutako autobusu txiki batean sartu ginen beste 12 pertsonekin batera. Gida oso berezia izan genuen. Bibotedun iralandar jatorra. Autobusean, 8 nazionalitate desberdinetako jendea gindoazen eta oso aberasgarri izan zen esperientzia. Glendalougheko egun hartan ere eguraldia ez genuen lagun izan baina egunaz gozatzea lortu genuen. Urjauzien ikusgarritasuna ez zitzaidan inongo gauza berezia iruditu . Euskal Herriko parajeetan antzerako gauzak ikus daitezkeela uste dut. Asko gustatu zitzaidana, Glendalough herria izan zen. Zoragarria herri haien ruinen kokapena. Mendian altuera handian, lakuz inguratue ta behe lainoak ematen zion misterio kutsu harekin kitzikagarria. Hantxe ibili ginen gidaren azalpenak entzuten eta ahal genuena ulertuz .

Gaurkoz hemen utziko dut kontakizuna. Irlandako bidai honi buruzko aipamen gehiago egitea pentsatzen dut aurrerago eta leheneng geltokia Bray herri ponpoxoa izango da. Ordurarte goodbye!!
Belfast Belfast

Comments

]]>
Wed, 01 Jul 2009 11:48:17 +0100
INTUIZIOA http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/30/intuizioa http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/30/intuizioa Gaurkoan ez nator iritzi zehatz batean. Pentsaraztera eman beharko gaituen gai baten harira idatziko ditut ondorengo lerroak.

Intuizioari buruz arituko naiz gaurkoan. Internet bidez ikusiriko bideo baten ostean gai interesgarri honek jakinmina sortu du nigan eta hone inguruan, elkarrizketa bat sortu edota eztabaida gune bat sortu nahi nuke iritzi desberdinak bilduz.

Adituek diotenez, duela hamar bat urtetik atzera intutitiboki gizakiak hartzen zituen erabakiek nolabaiteko zalantza bat sortzen zieten. Intuizioz egindako edota hartukao erabakiek pertsona berari eta inguratzen zutenei inseguritatea puntua ematen zien. Gaur egun, ikerketan askoren ostean intuizioz harturiko erabakiak eraginkorrenak direla baieztatu dezakegu.Erabaki intuititbo hauek, kasu askotan ez dute logikarik izango baina ondorioak aztertzerakoan, erabaki zuzena hartu izanaren segurtasunaz konturatuko gara.

Arazoa, gizakiak mundu ezegonkor honetan egunero izaten dituen aukeraketarako momentuetan dator. Une oro, gizakiak erabakiak hartu behar ditu. Askotan, aukera anitzen artean hartu behar izaten ditu erabakiak eta gainera normalean informazioa gehiegi izaten du aukerakera horretako hautagai bakoitzean. Dirudienez, gizakiaren burmuinarentzat egokiagoa da aukera gutxiagao eta informazio gutxiago izatea. Informazio asko izateak gainezka egitea ekartzen dio burmuinari eta ez da aukeraketa egokirantz bideratzen. Aldiz, informazioaren zati bat albo batera uzten badugu, erabakiak hartzeako orduan erraztasuna eta eraginkortasun positiboa handiagoak izango dira. Guzti honek zer pentsa ematen dit.Askotan guztiaz ongi informatuak egoptea gustatzen baizaigu eta gehiegikeria informatibo horrek erabakiek interferentziaz betetzea besterik ez dakarrela uste dut.Horregatik, intuizioari buruzko adituei entzun ondoren erabakiak hartzerakoan informazio gutxiago erabiltzen saiatuko naizela uste dut. Ikerlarien aburuz, burmuinak gaitasuna baitu erabaki horiek modu inbutitiboian hartzeko eta gainera maila handi batean erabaki zuzenerantz bideratzen omen gaitu intuizio horrek. Bitxia da benetan eta guitako bakoitzari pentsaraztera bultzatu beharko gintuzkeena dela uste dut.

Aukeraketaren prozesuan, ezagutza euristikoa sartzen da. Ezagutza honek, ezaguna dena aukeratzean datza.Informazio zati bat kanpoan uzte horrekiko erlazio zuzena du honek, azkenean ezaguna duguna hautatzen dugu lehenengo kanporaketa fase bat bezala izango balitz eta ezezaguna dena albo batera uzten dugu.

Adibide bat jartzekotan, bideo batean ikusi dudan adibideaz arituko nahiz. Futbol iragarpenetan frogatu dago pertsona batek informazioa handia izan edota txikia izan, oso garrantzitsua dela. Gauza da iragarpenetan gehien asmatuko duena, normalean informazio gutxien duena izango dela. Futbol arloko adituek duten informazio kantitate handiak interferentziak sortzen ditu eta aldiz, informazio txkia duen pertsonak informazioa partzial orokorra dauka. Horregatik munduko kopa baten inguruko informazio txikia duen pertsona horrek Brasil eta italiaren izenak botatzea izango litzateke normalena eta adituak horiek aukera ditzakeen arren, informazio gehiegaoren inguruan lan egin beharko du ondorio horietara iristeko. Gainera inteferentziek eragina badute momentuan futbol onena jokatzen duen taldearenganako apostua egitera eramanago dute baian gerora aukera handiak egongo dira Italia edota Brasil finalean egoteko.

Beraz, intuizioa printzipio sinple eta orokorretan oinarritzen dela ikusten dugu. Oso interesgarria da honen inguruan gogoeta egitea, eguneroko bizitzan hartu beharreko une oroko erabakiak, modu intuitibo orokor eta azkar batean hartzen baititugu.Etabaki txiki horietako bakoitzean intuizioa erabaliko ez bagenum, gure bizitza eromena izanen litzake. Erabat liluratu nau esaldi honek eta gogoeta asko egitera eraman nau.

Ondorio moduan, erabaki azkar eta erainkorretan intuizioak duen papera oso garrantzitsua dela konturatu naiz.Behar duguna aukeratu behar dugu eta aukeraketa horretan infomazioaren zati bat baztertu. Bazterketa honek ez digu inongo lanik emango, innatoa dugun intuizioaren eskutik etorriko baiata erantzuna.

Gai honene inguruan gogoeta egitea eskatuko nizueke irakurle. Nik egin du eta gauza asko plantetazeko balio duela uste dut. Gai honen inguruan iritzi edota informazio gehigarririk baduzu irakurle gehitu mesedez baina hori bai intuizio erabili!!

Comments

]]>
Tue, 30 Jun 2009 15:19:49 +0100
16 MENDI 16 ILUSIO 3. TONTORRA http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/15/16-mendi-16-ilusio-3-tontorra http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/15/16-mendi-16-ilusio-3-tontorra Gaurkoan mendi proiektuarekin nator berriro ere. Blog hau irakurtzeko ohitura duen oro konturatuko zen mendi bakoitzak eman izan didala zerbait igoera bakoitzean.

Hirugarren mendi hau, hala ere, berezia da niretzat. Agian munduko mendirik bereziena bezala har dezaket. Adarra mendiaz ari naiz. Joana nintzen adarra mendira 2000 urtea baina lehen. Ordurarte mendia gustoko nuen baina ez zidan inongo senimendurik azalerazten.2000 urte hartako galera hark ordea mendi honenganako nuen sentimendua indartzera eraman zuen. 2000 urtean galdu nuen lehengusua. Gaixotasun nazkagarri batek albotik kendu zigun hainbeste maite genuen pertsona. Gazte, oso gazte uzti zigun. Berarekiko lotura oso estua nuen. Adin tartea egon arren bera eta nire artean betidanik egon zen rollo ona. Herri berdinean bizi ginen eta oso gertukotzat jotzen nuen. Nire eredua zen. Nire bi lehengusuak beti izan dira nire eredu. Kirolzaleak, langileak eta gainera besteekiko edozer egiteko prest une oro. Desgraziz borroka hartan ezin izan zuen aurrera egin. Bere errautsak adarra mendian bota genituen. Bertan zuhaitz zoragarri bat landatu genuen eta hantxe dirau tinko jada 9 urte bete dire honetan. Argi uzti dut lerro hauekin, Adarra mendiak nireganako sortzen duen sentsazio, sentimendu eta oroitzapen sorta. Esan beharra daukat gaur egun plantetazen ditudan desafio askotan indarra, lehengusuaren pentsamendua izaten dela. Asko esango dute horiek burutapenak direla baina kirol arloarekin erlazionaturiko ekintza anitzetan oso gogoan izaten du bera. Horregatik ez da kasualitatea, mendien proiektu honetan mendia hau sartzea, ezta kasualitatea ere ez Santiago bideko azken 5 kmetan bota nituen malkoen zergaitia zehaztea. Ez eta noski Behobia Donostia leihaketan lehen aldiz parte hartu nuenean, sufrimendu momentuetan izan nuen pentsamendu hura. Askok esango dute zergatik erlazionatu kirola pertsona maitatu batekin. Batzuek Messi, Gasol edota Alonso goresten duten bezala nik nire lehengusua izan dut eta izango dut beti eredu.

Neska eta ni joan ginen adarrara. Proiektuko hirugarren desafioa zen. Oso ezaguna niretzat. Eguraldi oso txarra genuen eta mendian gora abiatu gienean gauzak okerrera egin zuen. Behe laino sartu zen. Nik bidea oso ezaguna nuenez, aurrera egitea erabaki genuen. Erritmo biziz nire lehengusuaren zuahitzeraino iritsi bertan geldialdia egin eta gora jarraitu genuen. Indarra berreskuratu nituen zuhaitzean eta sentimenduak azala azalean gora egin genuen. Ilusio handia egiten zidan mendate haur ere neskarekin egiteak. ( Niretzat asko suposatzen zuen hark. Eztakit nire lehengusuarekiko aurkezpen batn modukoa zen). Tontorrera iristean oso pozik nengoen eta naiz eta Adarrara igotako aldiak ezin kontatu, hau berezia izan zen. Batetik konpainiagaitik eta bestetik berriz ere berritu nuelako nire lehengusuarekiko lotura.Egunetik egunera eta utzi gintuenetik 9 urte pasatu diren arren une askotan daramat alboan eta kirol arloan indar bereziak meaten dizkit desafio xume hauetan.

ADARRA MENDIA EGINA ZEGOEN.
BIDE GUZTIETAN, ERREPIDE GUZTIETAN, FUTBOL ZELAI GUZTIETAN, LASTERKETA GUZTIETAN ... ETA BIZITZAKO UNE GUZTIETAN GOGOAN.

Comments

]]>
Mon, 15 Jun 2009 19:50:20 +0100
SANTIAGO BIDEA 4. ETAPA http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/10/santiago-bidea-4-etapa http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/10/santiago-bidea-4-etapa Fromista - El Burgo Ranero

Etapa erraza zirudien hasiera batean laugarrenak. Jada hankak egokituak genituen eta erraz jartzen ginen bizikleta gainean goizean goiz. Perfilak koska bakarra erakusten zuen bidean eta zailtasun handirik ez zuelakoan ginen. Egun hartan ordea, beroa izan zen gure etsai nagusia. Beroa eta aldapa hura... uste baino gogorragoa izan zen. Bakardadearen etapa izan zen hau . Abneturako bi kideak bereizita joan ginen ia ibilibide guztia. Bakoitzaren pentsamenduetan murgiltzeko parada ezin aproposagoa sortu zitzaigun. Gida guztietan eaten zuen, Santiago bideak pertsonari bakardadean egoteko aukera anitz esakintzen zizkiola. Etapa hoek erakutsi zigun horrelaxe zela. Tarte handia egin genuen bi kideon artean. Ordu betetik gora geunden bata bestearengandik eta beroa kiskalgarria izan zen. Hala ere, tarteko herrietan geratu eta elkartu egiten ginen hidratatzeko , krema eman eta zerbait jateko. Egun oso gogorra izan zen eta berezitasun handirik izan ez bazuen ere oso nekatuak iritsi ginen Burgo Ranero herrira. Gure planteamenduan, km batzuk gehiago egitea zegoen baina herri hartara iritsi orduko gure begiradek guztia esaten zuten. Hitzik esan gabe aterpetxe baten bila aritu ginen eta egun neketsu honetarako pribatua aukeratu genuen. Gu bakarrik izan gine lotan aterpetxe hartan eta luxua izan zen.

KAnpoan amakak genituen eta Igel jokoa. Arratsaldea igel jokora partidak botatzen aritu ginen gure kopetizio grina asetzeko eta gerora askari handi bat eta afari ezin hobea egin genuen, bereziki santiago bideko ibiltariei eskaintzen zitzaien menu zoragarriarekin. Prezio egoki batean izugarrizko jatordua izan genuen.

Bertan, santiago bide honetako bigarren pertsonaia ezagutu genuen. Suitzarra zen gizona. 50 urte inguru izango zituen eta hilabeteak ziren bere aberritik irten eta Santiagorako bidea hartu zuela oinez. Ongi menperatzen zuen espainola eta baita frantsesa ere gizon azkarra zen. Berarekin jatordua konpartitu genuen eta asko ikasi genuen berataz. Emaztea Suitzan utzita bideari ekin ziola esan zigunean ez genuen oso ongi ulertu baina gerora istorioa sustraietatik helduz kontatu zigynean, bere emaztearen ametsa bide hau egitea zela aipatu zigun. Emazteak, adinaren kontuak izrela eta oinak oso gaizki omen zituen eta ez zen gai bide hura osatzeko. Berak, bere bion partez egingo zuela esan eta hantxe abiatu zen gizona. Meritu handi zuen bakardadean bide hura egiteak eta kontakizunaren momentu batzuetan oilo ipurdia jartzea lortu zuen. Benetan ikusi nuen pertsona baten fedea noraino iritsi daitekeen. Kasu honetan, fede erlijiosoaz gain, bere bikotearekiko konplizitatea edo maitasunean oinarritutaklo fedea ee bazen eta gure kasuan aldiz kirol grina zen bidea egitera bultztazen gintuena. Benetan miresten genuela esan genion gizon hari eta gaueko 23 aldera lo egitera abiau ginen.

Egunetik egunera Santiago bidea egiten egotearen harrotasuna nabaritzen nuen nire barnean. Gustura nengoen kirola egiten, ongi sentzitzen nintzen eta jende berria ezagutzen ari ginen. Agian sekula berriz ere ikusiko ez dugun jendea ezagutzen ari ginen baina askotan pertsona hauek eguneroko bizitzan ikusten dituzun pertsona askok baino gehiago aportatzen dute.

ESPERIENTZIA BIDE OSO ONETIK ZIHOAN.

Comments

]]>
Wed, 10 Jun 2009 21:18:09 +0100
Athletic Club http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/08/athletic-club http://gor777.nireblog.com/post/2009/06/08/athletic-club Aspaldian idazteko nituen lerro hauek. Errealzale amorratua naiz eta futbolzalea baita ere. Aurten Euskal Herriko futbolak,poz handia izan du Athletickek kopako finaleraino heltzea lortu duelako. Ni izan naiz lehena pozten eta irabazi ez duten arren argi utzi dute talde horrek sortzen duen sentimendua desberdina dela.

Meritu handia dauka athletickek duen filosofiarekin aurten lortu duenera iristea.Askok esango dute nolatan errealzale amorratu bat hprrelako loreak botatzen athleticiki? Ba askotan leiha eta aurkakotasuna gainditzen jakin behar delako eta konturatu behar garelako gaur egungo futbol profesionalean zein zaila den horrelako arrakastak izatea. Zorionak Athletic!

Honi hainbat gehigarri batuko dizkiot.Batetik Athletikenganako dudan begirunean, Caparros jauna ezabatzea izango da. Caparros jaunak, bota bazuen bota zuen azken urte luzeetan EH-ko talde batek lortu zuen arakastarik handiena izna zela athletickek lorturikoa. Non dago Osasunaren kopa finala? Non da Alavesek UEFA txapelketan eman zuen erakustaldia? Ez al zuen ikusi errealaren txapeldunordetza? Caparros jauna harro egotea ongi dago baina hitzegn aurretik aurrez hitzak neurtzea komeni da tarteka. Honetaz gain, gizon honen hankasatzeekin jaraituz, athletickek euskadiko edota EAE-ko edota Euskal Herriko jokalari onenak eduki behar dituela ere bota du bere aho bero horretatik. Ez dirudi gizaon hau errealitatean bizi denik. Athletickek gaur egun ezin ditu EH-ko jokalari onenak eduki. Merkatua dagoen moduan, denok dakigun talde handiek harrapatzen dituztela hauek eta Athleticken harrobi filosofiak, ez dio aukera askorik ematen. Nolanahi ere harrobi filosofia honen harira, pare bat apunte egin nahiko nituzke. Athletickek ez du dirurik EH ko jokalari onenak ekartzeko. Horregatik gertuko merkatuan eta gertuko taldeetan sartu behar izaten du eskua. Galde diezaietela Osasuna taldekoei edo neurri txikiagoan errealekoei. Arazoa da gerora harrobiaz harro sentitzen direla Bilbon. Harrobia bai baina nongoa? Durangaldekoa? Enkarterrietakoa? Plantilla begiratuz gero, donostialdea, Iruñea eta Errioxa aldeko jokalari ugari ikusten ditutu nk behinik behin. KOntuz ibili beharko du Athletickek bere fislosofiarekin. Errespetagarria da eta ona baina odlokiak ordainetan jasoz gero arrisku handiak eduki ditzake. Azken urteotan bueltaka dabilen jeitsieraren mamuak hozka eginez gero,filosofia horrek ez du sostengurik izango eta gauzak asko konplikatuko lirateke.Horregatik lerro hauen bidez, klubeko agintariei ingurukoeikiko errespetua eskatuko nieke.

Beste alde batetik eta gogaitzen nauten gauzak alde batetara utziaz, inbidia sortu dit hiriak kopako finalaren atarian hartu duen itxurak. Kritika asko jasotzen ditu futbolak. Neurri batean ni ere kritika horiekin ados nago baina ez du preziorik Bilbon lanean ari nintzela bizitzea tokatu zitzaidan egoera hark. Haur, gaztea, guraso , aiton amon , txakur eta bizi zeukan oro zuri gorriz zebilen bilbotik. Athleticken ereserkia entzuten zen leku guztietan eta hiri hark bizi izan zuen ilusioa adierazi ezina da. Niri goizeko zortzuretan lanera satzerakoan, oilo ipurdia jarri izatzidan irudi hura, soinu hori eta azken finean ilusio hura giroan ikusirik. Bizitza ilusio pilaketa bat delakoan nago eta futbolak gizartearen zati handi bati ilusioa sortaraztin dio. Zergatikesango dute batzuek. Manipulatuak izan garela esango dute besteek baina sentimenekin ez da jolasten. Nahita ez futbolaoso errotua dago gure gizartean eta pisu oso handia dauka. Esan dezatela nahi dutena, kirolak zerbait berezia dauka eta nik zinea edota artea gustuko dutenei errespetatzen diedan moduan errespetatu beharko naute hauek.

Futbolak asko irakasten dio bakoitzari eta nazka higuina diotenei luze eta zabal azalduko nieke zenbat sentimendu sor ditzakeen. Agian beste gauza traszendental batzuek baina gehiago.

Argi dago geur egungo futbola negozio bihurtu dela baina argi dago futbolak beste hainbat instituzioaren indarra duela eta jarraipena.

Beti agertuko naiz kirolaren alde eta kirola inguratzen duenaren alde. Azken batean Kirolai indarra emateak, hauek praktikatzera eramaten gaitu eta horrak osasuna ekarriko digu.

Horregatik hunkitu gaitezen, goza dezagun eta poztu edo tristetu gaitezen bste batzuek eliza, udalekuetan, zinean edota prentsa arrosako berrietan sentimendua isladatzen dituzten bezela.

MILESKER ATHLETIC!

Comments

]]>
Mon, 08 Jun 2009 20:38:55 +0100
16 mendi 16 ilusio II Andatza http://gor777.nireblog.com/post/2009/05/21/16-mendi-16-ilusio-ii-andatza http://gor777.nireblog.com/post/2009/05/21/16-mendi-16-ilusio-ii-andatza Denbora askoren ostean, berriro ere, tartetxoa topatu dut lerro batzuk idazteko.

Gaurkoan 16 mendi 16 ilusio proiektuaren bigarren tontorrari buru< arituko naiz. Bigarren tontor haur Andatza izan zen. Bost kidek burutu genuen igoera hau. Herritik gertu geratzen da eta zailtasun maila Buruntzarena baina errazagoa den arren, denbora gehiago eskatzen du hau igotzeak. Espedizio honetan, Alaitz, Maialen, Alaitz eta Iñakik hartu zuten parte nirekin . Aldez aurretik eskertu tontor hau igotzearen esfortzua. 600 metro inguruko mendatea da andatza. Guk Usurbilgo San Esteban ermitatik ekin genion gora. Bizikletaz pare bat aldiz igoa dut mendi hau eta oinez beste pare bat aldiz. Hirugarren aldia zen honakoa eta taldetxoan goraka abiatu ginen. Igoerak ez zuen ezer berezirik izan. Egun lainotu batean igo genuen eta jendea gora eta behera zebilen. Azpimarratzeko mendi honek esakintzen duen korrikarako aukera. Gutxi batzuk mendia korrika igotzen ikusi genituen eta benetan nire mirespena jasotzen duen jendea da hori. Tontorra zapaldu, II. tontorraren argazkia atera eta behera joan ginen. Tontor arrunta izan zen baina egin beharrekoa. Jada 14 bakarrik falta ziren.

Anekdota moduan, mendi honek ekarri zidan oroitzapen bat aipatuko dut. 10 urte inguru genituela, ikastolarekin lehen igoera egin genuen mendi honetara. Taldetik berbetan urrundu eta hire kide atzean geratu ginen. Konturatzerako galduta aurkitu ginen mendi hartan. Kasualitatez, gaurkoan nirekin egin duen kuarilakidea, Iñaki eta ni geunden galdutako talde hartan. 10 urterekin, ezagutzen ez genuen mendi hartan, egoera ez zen oso ona. Azkenean mendian gora egitea erabaki genuen eta sasien tartetik tontortxo batera iritsi ginen. Mendiaren gainaldean ginen bai, baina bagenekien hori ez zela irakasleek gu joatea nahi genuen toki hura. Oso bide zaila izan zen eta hanka guztiak zauriz bete genituen sastraken pintxoen ondorioz. Behin han egoera aztertu genuen. ( 10 urteko haur batek aztertu dezakeen moduan). Beherago jeistea erabaki genuen. Behin galduta aurkitu ginen puntu hartara iristean, gutxienez atzerako bidea, hau da, ikastolarako bidea bagenekiela konturatu eta horrek lasaitu egin gintuen. Azkenean , itxarotea erabaki eta gure kanpamentu basea eraiki genuen bidegurutze batean. Hantxe egon ginen bi ordu inguru. Oroitzen dut nola bollycaoak jaten egon ginen. Azkenean bi orduak luze egin zitzaizkigun eta paseotxo bat ematea otu zitzaigun. Han inguruan ibili ginen paseoan eta berbetan eta suge bat ikusi genuen.Suge txikitxo bat izan zen baina guk bagenuen hortik gure abentura propioa ateratzeko. Jada 4-5 ordu galduta geundelarik, bapatean oihu batzuk entzun genituen mendiaren gainaldetik. Gu erantzuten hasi ginen. Gure bi irakasle ziren eta azkenean eurekin elkartzea lortu genuen.Oso beldurtuak zeuden biak. Guk aldiz ez genuen gaizki pasa ordu haietan, ez genuen gure bila arituko zirenik ere pentsatu. Talde osoarekin elkartu ginen gerora eta abentura kontatu ostean, ikastolara itzuli ginen. Inoiz ez dut ahantziko istoriatxo hau. Andatza mendia, istorio honekin lotua egongo da nire bizitza osorako.

Comments

]]>
Thu, 21 May 2009 10:40:51 +0100
BARKAMENA http://gor777.nireblog.com/post/2009/05/02/barkamena http://gor777.nireblog.com/post/2009/05/02/barkamena Akats bat burutu ostean azken artikulua bi aldiz argitaratu da. Barkamenak irakurle guztioi.

Comments

]]>
Sat, 02 May 2009 11:05:02 +0100
3. etapa http://gor777.nireblog.com/post/2009/05/02/3-etapa http://gor777.nireblog.com/post/2009/05/02/3-etapa Agés - Frómista

Aurreko eguneko espainiar selekzioaren festa hura atzean utzi genuen. Agesetik atera ginen goizeko 7-ak aldera. Jendea egun hartan ajea izango zuen ziur Ages herri hartan. Batetik ospakizunak ordu txikiak arte luzatuko zirelako eta bestetik herriaren izenak pistaren bat ematen digulako. Gauza da 7 -etarako gosaleduak ginela. Gure lagun berriarekin gosaldu genuen. "Gudari" deitzen genion guk eta berarekin 20 minutuko gosaritxoa egin ostean bizikletak hartu eta martxan jarri ginen. Burgosko probintzian zehar abiatu ginen. Egun hartako etapak ez zuen inongo zailtasun orografikorik baina beroak etapa gogortu zuen. 30 gradutik gorako tenperaturak izna genituen behin eguerdiko 12-ak inguratu zirenean. Egunaren zati handia eguzpipean sufritzen pasa genuen eta hori ni bezalako eguzkizaletasuna dutenentzat, hau da gorrotoa beroari, ez zen oso atsegina izan.

Hala ere, goizeko kilometroak modu onean egin genituen Burgosa iritsi arte. Bertan 15 minutuko atseden hartu genuen. Katedrala ikusi eta hamaiketakoa egin ostean berriz ere bizikleta gainean jartzeko.

Burgostik aurrerako bidea nahiko laua izan zen eta bide batez esan nahiko nuke nahiko aspegarria. Jakina zen Santiago bide honetan, horrelako tarteak topatuko genituela eta gaurkoa zen hauetariko bat. Errepide lauak, bero handia eta jende eza ziren nagusi paraje haietan. Gainera gaurkoan indartsu sentitzen nintzen eta nire kideak baino indartsuago ekin nion etapari. Bide erdian, ordu bete itxaron behar izan nuen bere esperoan. Hantxe 15 minutuko bideotxo bat grabtzeko auekra izan nuen. Egoera honakoa zen. 32 gradu ikusi nituen jada 25 km atzean utzi nuen azken herrian, lautada zabal batean nengoen bakar bakarrik eta errepidearen mugak ez ziren nabaritzen ez atzera ez aurrera begiratuz. Errepideak botatzen zuen bero hura jasanezina zen eta belarretan etzatea erabaki nuen. Hantxe egon nintzen 20 minutuan. Tarte hartan ez zen ez pertsonarik, ez autorik pasa nire albotik eta bertan zegoen isiltasuna ikaragarria iruditu zitzaidan. Momentu batez bakarrik sentitu nintzen. Harridura sortu zidan egoera hark. Gure herrian, lasaitasun hori bilatzeko mendi garaienetako tontorretara edo kobazulo sakonenetako hondoraino joan behar baizara eta han, Burgosoko probintziaren erdian eta inongo igoera edo jeitsierarik egin gabe bake izugarria nabari zen. 30 mintuu bakardadean egon ostean, nire kideari deitu nion eta non ote zegoen galdetu nion. Bere hitzek, oraindik ordu erdi luzeko esperoa nuela adierazi zidaten eta pazientzia izatea erabaki nuen. Bizikleta hartu eta pedalik eman gabe aurrera egiten nuen indarrik egin gabe haizeak nire aurpegia kolpatzen egieten zuen soinu eta sentsazioa atsegin hartaz gozatuz. Azkenean, herri bat aurkitu nuen te abertan egin nuen nire itxaronaldia. taberna batean sartu eta tortila pintxo bat jan ostean nire kideari itxaron nion. Behin elkartu ondoren, berbetan aritu ginen tartetxo bat bide haietan sentiarazitako bakardadearen inguruan eta oraindik Palentzian sartzea falta zaitzigula ikusita lasaitasunaz gozatzen ikasi beharko genuenaren ondoriora iritsi ginen.

Azkenean beste 30 kilometro egin ostean, etapa frómista herrian amaitu genuen. Etapa oso lasaia izan zen baian aldi berean neketsua beroarengatik. Herriko piszinaren bila aritu ginen baina herritar batek hurrengo egunean irekitzen zutenaren berri txarra eman zigun. Aterpetxeko dutxa freskoak arindu zituen gure beroak eta ohiko siestatxoaren ostean, zerbezatxoa edan eta aldizkari batzuk irakurtzeari ekin genion.

Herri berezia zen frómista eliza dotorea zuena. Elizak baino, niri atentzioa gehiego deitu zidaten. elizako txoko guztietatik irtetn ziren Enaren joan etorriak. Pilaka Enara joan etorrian zebiltzan eta herri hartatik geratu zaidan oroitzapenetariko bat hori izan da; niretzat Frómista Enaren herria izango da beti.

Arratseko 19 -ak aldera nire kideak aurreko bi egunetan nabaritu zuen haginetako minak ez zion uzten deskantsatzen. Zortea izan genuen. Herri hoentan, osasun zentrua zeukaten( Santiago bideko lekua askotan ez...) eta bertara joan ginen.Hara joan eta kideak osasun txartela Donostian utzi zuela konturatu ginen. Azkenean, NAN erakutsita atenditu ziguten eta inflamazioa jeisteko medikazioa eman ostean lasaiago itzuli ginen aterpetxera. Bertan afari arina egin genuen, agian santiago bide guztian egindako arinenan. Eguna ez zen gogorra izan eta hurrengo egunerako eskatu genuen bakarra, eguzkiak jai har zezala izan zen.

Comments

]]>
Sat, 02 May 2009 11:02:18 +0100
ANTSIETATEA http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/28/antsietatea http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/28/antsietatea Gaurkoan, sekula idatzi ez dudan gai baten inguruan aritu naiz. Gaixotasun baten inguruan arituko naiz; antsietatea.Desgraziz edo zorionez, oso gertutik ezagutzen dudan gaixotasuna da antsietatea. 13 urte nituenetik pairatu dut gaixotasun hau. Egia da gaur egun nigan duen eraginak ez duela zerikusirik duela 7 8 urte pasarazi nituen momentu txarrekin alderatuta baina oraindik ez dut lortu guztiz nigandik aldentzea. Lerro hauek irakurri dituzuen askok esango duzue agian zergaitik diodan zorionekoa ere izan daitekeela gaixotasun hau pairatzen duten edota dugun pertsona hauek. Egia esanda, bizitza beste modu batera ulertzen laguntzen dizu eta kasu akotan gauza berriak ikasteko balio du. Giza burmuinaren indarraz ohartzen zara eta horrek pertsona guztiak oso desberdinak izan gaitezkeenaren teoria ulertzera eramaten gaitu.

Esan bezala nik 13 14 urte nituenetik ezgutzen dut gaixotasun hau. Nire inguruko gertukoenek izan ezik, nirekin bizitzako ordu asko konpartitu dituen jende asko ezta ohartu ere egiten honetaz. Duela urte batzuk nirekin bizitza egiten zutenek ordea, kontutan hartu beharreko gauzatzat izan behar zuten faktore hau. Gaur egun modu normalizatuan daramat asuntoa eta egun gutxiagitan datorkit antsietate orokorra delakoa.

Irakurle askok esango du exajerazio hutsa izango dela lerro hauetan irakurritakoa. Antsietatea, pertsona orok duen gauza bat dela egoera zehatzetan baina ez da ala. Benetazko antsietatea, gaurkoan azalduko dudana da eta ez gure hizkera normalean esaten dugun "gaur estresatua nago". Nire egoera berberean eta zailagoan egon direnak ezagutzen ditut eta beraiekin hitzeginez ulertzera iristen zara jende askori eragiten dion gaixotasuna dela honakoa.

Antsietatea bera, gutxienez sei hilabete irauten dituen buruko gaixotasuna da. Horra hor lehen ezaugarria non ikusten dugun pertsona orok pentsatzen duen antsietate arruntari buruz ari ez garela nabarmentzeko.Gertakizun batekiko edo batzuekiko edota ingurune batean bizi izandakoari estuki lotua etortzen den egoera da.Lan arlokoa, familiarra, erlazioa aldekoa... hauetariko arazoren batek edota askoren baturak sortzen duen egoera da eta ez da depresioarekin konfunditu behar.Batzuetan beldur moduan adierazten da, besteetan krisi moduan eta sintoma mordoxka bat gehiago dauzka gerora aipatuko ditudanak.Gaixotasun honen eraginpekoek, egun osoko antsietate plano bat agertzen dute. Egunean zehar gorabeherak izaten dituzte eta normalean deskantsuan eragina izaten du. Antsietatea estuki lotua joaten da edozein gairi erlazionaturik arazoen maxifikazio bat egiten denean. Burmuinak garrantzia gehiegi ematen dion garrantzia handirik ez duten gauzei eta hortik modu desberdinetan erreakzionatzen du gorputzak.Adibidez: Familiartekoren bat hilko denaren beldurra,istripu bat izango dutenaren beldurra edota baita norberari gertatzeko aukera duten gauzek ere sor dezakete. ( Lana galdu, hegazkina erori ...) Ikusten duzuen bezala, antsietateak mota guztietako ardurak hartzen ditu barne.

Normalean, egun batean, burmuinak ez du tentsioa gehiago jasateko gaitasunik ikusten eta abisua pasatzen dio gosputzari. Gorputzak sintomen bidez babes modukoa eratzen duelarik. Nire kasuan, familiartean eta lagunartean osasun aldetik gertaturiko hiru arazok ekarri zuten egoera honetara eramatea. Gizaki batek agian bere gertuko pertsonenegan inoiz ikusten ez dituen bi egoera tamalgarri aste betean bistaratzeko aukera izan nuen, ni lehen pertsonan egonda eta horrek nigan izan zuen eragin piskologikoa bortitza izan zen. Horri gertukoa nuen familiarteko baten heriotza gehituta, egoera hartara eraman ninduen. Nire ustetan antsietatea plazarazten den lehen bi hilabeteak dira gogorrenak oso zaila da kontrola izatea eta sintomak eutsi ezinekoak dira. Bledurtu eguten zara eta beldur horrek hareagotu egiten ditu sentsazio txarrak. HAsieran oso zaila da medikamenturik gabe tratatzea eta lehen hilabeteetan nik hala egin behar izan nuen. Medikamentuek eta psikologoaren laguntzarekin lehen fase hau gainditzea lortu nuen.Garai hartan 13 14 urte nituen eta garai txarra zen horrelako egoera batetatik iagarotzeko baina poliki poliki aurrera egin nuen. Gerora institutuko garaian sufritu nuen gehiena 15 16 urterekin egoera zaila pasa nuen. Institutuan askotan klasetik irten beharra izaten nuen, kagunartean ere batzutan ez nintzen ongi sentitzen eta jende asko zegoen konpromezuetan segituan agobiatzen nintzen. Hala ere, ezinbesteko izan zen urte hauetan bizitza normalarekin jarraitze. azken batean, kirolak, lagunek eta familiak oxigenoa eman eta gaixotasunarekin bizitzen ikasi nuen. Bi urte haiek gaindituta, unibertsitate garaian hobera egin zuen jada asuntoak eta gaur egungo egoeran estankatu zen. Oraindik, guztiz gainditu ez dudan arren, 10 urteren ostean, urtean 50 egun inguru izaten ditut antsietateak eragiten dizkidan egunak. Horietatik, 15 bat dira, bizitza normala egitea ekiditen didatenak.

Askotan, guzti honen berri izan ez duten nire ingurukoak harritu egiten dira bapatean juerga batetik desagertzen banaiz edota haizea hartzera kalera irten nahi badut edota beste hainbat egoera inpultsibotan. Normalean arrazoia antsietatea bera izaten da. Azken urteotan gainera konrpobatu dudanez, festara irteten banaiz eta alkohola edaten badut, batzuetan eragin luzea izaten du horrek nigan. Normalean "resaka" deitzen dena, nik aste betez edota bi astez luzatzen zait eta antsietatearen sintomak bete betean etortzen dira nigana. Horregatik, azkenaldian egin dudan aukeraketaren arrazoi nagusia. Azkenaldian, kirol arloarekin erlazionaturik ekintzetan bultza dut nire burua. Zergatik? Kirolak ongizatea ekartzen didalako eta normalean gauez asko ateratzeak momentuko ongizatea eta ondorengo 5-6 egunetarako infernua ekartzen didate. Horregatik utzi diot aurten gauez horrenbeste ateratzeari. Hobe sentiarazten nau eta gustorago egiten naiz kirola eginez edota lagunekin beste momentu batzuk konpartituz. Ez nuke nahi azken fase honetan berriro hasierara bueltatzerik eta bide batez nire gorputzak eskertuko du hau.

Teoriara itzuliz, antsietatearen sintoma nagusiak hauek dira:
Urduritasuna, egonezina, azkar nekatzea, kontzentrazio zailtasunak, haserretzeko erraztasuna,tentsio muskularra, dardarak, buruko minak, oinen mugimendu inpultsiboak,lo egiteko zailtasunak, bat batekoi izerditzeak,takikardiak, sabeleko arazoak,mareoak, hiperbentilazioak eta ahoko lehortasuna.

Nire esperientziak guzti hauek sentiarazatera eraman nau eta batzuk oso egoera destsginetara eramaten zaituzte. Pentsa edozein egoerartan edozeinetan hauetariko sintomaren bat agertzen dela eta... zer egin. Horretarako neurri batean kontrolatzen ikasi behar da eta nik bere neurrian lortu dut nahiz eta oraindik askotan ezin daudan kontrolatu.

Guzti honekin, antsietatea bezalako gaixotasunen inguruko artikulua sortu nahi nuen. Ez dakit irakurle gaixotasun honen inguruan zerbait ikasiko ote zenuen. Nire helburua, esperientzia propioa eta teoria uztartuz gaixotasun honen ezaugarri nagusiak bistaratzea eta bide batez XXI mendean gizarte aurrerakoietan zabaltzen ari diren buruko gaixatusunetariko baten aipamena egitea zen. Inor egoera honetatik pasatzen badabil laguntzeko prest nago, azken batean gaixotasun hau pasa ez baduzu, kanpotik oso zaila baita ulertzeko eta izan ditudan elkarrizketa desberdinek hori baieztatu didate.

Milesker urte luze hauetan nire ondoan egon zaretenoi. Jada 23 urterekin eta bakoitzak jarri duen hondar alearekin tunela atzean utzi dut eta tarteka marteka zuloetara erortzen naizen arren, %90 ean atera naiz hainbeste urteetan alboan izan dudan "ANTSI" nire lagunaren hatzaparretatik. Asko ikasi dut urte hauetan honekin eta egunetik egunera, bizitza altxor bat denaren ideiak indarra hartzen du nire BURMUINEAN.

Comments

]]>
Tue, 28 Apr 2009 15:40:05 +0100
16 mendi 16 ilusio 1 MENDIA http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/23/16-mendi-16-ilusio-1-mendia http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/23/16-mendi-16-ilusio-1-mendia 2008-ko Otsaila erdialdera, proiektu bat jarri nuen martxan. Urte batean 16 tontor egitearen proiektua. Mendia asko gustatzen zaidan pertsona kontsideratzen naiz. Oso ohikoa den hondartza ala mendia galderari erantzuterakoan, beti mendia erantzun izan dut.Praktikan ordea gehiagotan joan izan naiz hondartzara. Hortan, eragina izan du familia, kosta aldekoa izateak eta lagunek, honadartza nahiago izateak ere. Gaur egun , hondartza gustoko izateraino iritsi naiz eta aldiz inoiz baino gehiago hasi naiz joaten mendira. Beti kontsideratu naiz mendizale. Zalea bai baina igotzailea ez. Paradoxa honi bueltak eman eta 2008 han proiektua aurrera eramatea pentsatu nuen.Horrela tontorrak igotzen hasi nintzen. Orain arte 14 tontor igo ditut eta urte betan egitearen desafiao lortuko ez dudan arren, tontor horietako bakoitza igotzeak nigan sotu duen satisfakzioa gauza gutxik gailentzen dute. Bi tontor falta zaizkit eta honekin proiektua amaitutzat emango dut. Proiektu honek, betirako mendizaletasuna eustera eramango nauela uste dut.

Askok esango dute zertara datorren idazki hau. Lerro hauetan idatzitakoak ez du inongo zeresanik emango ez eta inongo bitxikeriarik gehituko irakurleari.Niretzat aldiz, betidanik mendizale izan denaren eta praktikan asko ibili ez denaren garaipena bakarrik adierazten du. Nere buruari jarritako frogaren lorpena eta azken batean nahiak ( mendiaz disfrutatzea) lortu izanaren satisfakzioa.Horregatik milesker lehenik eta behin mendiari; horrenbeste emateagatik. Bigarrenik nire neskalagunari tontorrez tontor laguntzegatik eta hirugarrenik proiektuaren momentu desberdinetan tontorrak zapaltzen lagundu didazuenoi.

Aitzitik, barkamena eskatu benetazko mendi "igotzaileei", urtean 30 40 tontor burutzen dituztenei eta egunero bere herriko, auzoko edo etxe ondoko munio, mendi edo aranetara igotzen diren guztiei. Horiek dira benetan mendia maite dutenak.Nik nire buruari poz bat eman diot nire gogoa praktikara eramanaz, hauek aldiz eguneroko edo asteroko maitasuna agertzen diote mendiari.

Sarrera xume honekin,16 mendi hauen inguruko kronika laburrak argitaratuko ditut blogean. OIrain arte egindako 14 mendiak agertuko dira bertan eta idazki hauek amaitzerako eginda izango ditudan beste bi mendiak ere bertan agertzea nahiko nuke.

1. TONTORRA Buruntza 441 metro

Proiektu honetan igotako mendirik baxuenetakoa dugu buruntza. Esanahi berezi izan zuen niretzat.Batetik, herriko mendia zelako eta gertukoa izanagatik txikitan behin bakarrik igoa nuelako. Otsaileko egun urdin batean abiatu genuen goizean goiz Buruntzarako igoera. Neskalaguna eta kuadrilako kide bat lagun eta mendi askotan bidelagun izan dudan Lur txakurra harturik joan ginen Oztaran bailaran barrena. Egun oso polita izan zen eta bidea modu onean egin genuen. Behin tontorra zapaltzean, egun hartan genuen eguraldiari eskerrak eman eta bertako bistetaz gozatu genuen. Ezin esango dugu Buruntzako bistak oso politak direnik baina igo beharreko beste mendi batzuen erliebea eta Lasarte-Oriak urteetan izan duen aldaketaren testigu izateko balio izan zigun. Bestetik bertatik ikusi genuen berdegune batean, Errasgailuaren kokapena antzeman genuen eta ingurune honetan egingo duen triskantzaz ezin izan genueen ahantzi.

Jeitsieran Azkorteko ermitan hamaiketakoa egin eta herrira itzuli ginen. Proiektua martxan zegoen, inork ez zekien aurrera egingo ote zuen baina lehenengo harria jarrita zegoen.

( Tontorra egin zuten kideak: Olaiz, Alaitz, Lur eta Gorka)

Comments

]]>
Thu, 23 Apr 2009 13:58:07 +0100
SANTIAGO BIDEA 2.etapa http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/21/santiago-bidea-2etapa http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/21/santiago-bidea-2etapa Santiago bidearen kontakizunarekin jarraitzea erabaki dut gaurkoan. Bigarren etapari helduko diot. Bigarren etapa honetan Errioxa utzi eta Gaztela eta Leongo lurraldeetan barrena ibili ginen.Logroño eta Ages herriaren artean izan zen etapa hau. Lehenengo eguneko nekea gainean genuela, beldur pixka batekin atera ginen errepidera goizeko 6:45-ak aldera. Beldurra, aurreko egunean aurkitu genuen errepide gora beheratsuak sartu zigun. Gure pozerako gaurko etapa era bat desberdina izan zen. Aldapa ugari tpatu genituen bidean baina ez zuten zerikusirik aurreko egunean igaro behar izan genituenekin. Egun hartan, pedalei eragin beharra izan genuen baina tarteka arnasa hartzeko tartea izaten genuen.

Najera, Santo Domingo de la Calzada eta Belorado bezalako herri ezagunak pasa genituen eta azken honetan sortu zitzaigun eguneko zalantza nagusia. Belorado igaro ostean, eguneko perfilak aldapa bat adierazten zigun. Beldurtuta geunden eta atzera egitekotan egon ginen lehenago pasatako aterpetxearen bila. Azkenean, aurrera egitea erabaki genuen eta Beloradotik aurrera zegoen aldapa hura oso gogorra ez zela konturatu ginen. Hala eta guztiz ere kilometroek gure hanketan neke pilaketa sortzea ekarri zuten. Azken erabakia, Gaztela Leongo autonomi erkidegoraino iritsi behar genuela izan zen.Ages herrian hartuko genuen ostatu; Burgosko probintziako herri txiki batean.

Beloradoko aldapan, bikotea hautsi egin zen eta nik aurrera egin nuen nire kidea nekeak jota atzean geratu zlerik. Ageseko bidegurutzean elkartuko ginelakoan geratu ginen. Beloradotik aurrera, Ages agertu zen azkenean eta bertako aterpetxe zoragarrian ostetu hartzea erabaki genuen.

Egun honetako gauzarik bitxienak gertatzeko zeuden oraindik.Esan bezala, aterpetxe berezi batean hartu genuen ostatu. Santiago bide osoan ikusi genuen aterpetxerik berezienetarikoa eta aldi berean erosoenetarikoa zen hau. Behean, sarreran taberna handia bat zuen eta bertatik sarrera berezia zuen logeletara. Ordu bateko siestatxoa bota, herriak zituen bi kaleak exploratu eta saskibaloira jolasten aritu ginen ordu erdiz haur batzuekin. Gau aldera herriko etxeetatik jendea gure aterpetxeko tabernara hurbiltzen hasi zen. Berehala konturatu ginen zertara zetorren hainbesteko mugimendua. Espainiako futbol selekzioa finala zuen Alemaniaren kontra. Eurokopa finala zen eta zaletu guztiek zuten irabazteko gogoa. Giroa ikusita tabernan geratzea erabaki genuen. Hantxe geunden bi euskaldun, Burgosko Ages erdian, Espainiar selekzioaren partida ikusten grinaz betetako zaletuen artean. Partida hasi aurreko momentu haietan,pertsonaia berezi bat ezagutzeko aukera genuen. Gizon honek 35 urte inguru zituen, kuadrodun alkandora, baserritar galtzak, zapi gorria eta txapela buruan. Gugana hurbildu zen bideokamara eskuan zuela eta taberna zeuden guztien bezalatsu partidako pronostikoa kamera aurrean botatzea eskatu zigun. Nire pronostikoa 2-1 Alemaniaren aldekoa izan zen eta pronostiko hark nire ingurukoen begirada ekarri zuen. Taberna hartan zegoen giroa ikusita, espainiarra ez zirudien gizon hura nigaa hurbildu eta hizketan hasi zen. Segituan konturatu ginen, pertsona hure putzuaren beste aldekoa zela.

Elkarrizketa sakona izan genuen berarekin hurrengo ordu eta erdian. Partidari baino, berari gehiago begiratzen nion. Partidan , Espainia garaitzen ari zen eta jendea oso pozik zegoen. Guk bitartean gure alkarrizketarekin jarraotzen genuen. Puerto Ricokoa zen gizona. Microsoft-en lan egiten zuen eta urteetan zehar oporrik gabe izan zenez, Santiago bidea egiteko hilabete eta erdiko oporraldia eskatu zuen. Oinez ari zen bidea eginez eta bere arrazoaik azaldu zizkigun. Batetik bere buruarekiko konfidantza lortu nahi omen zuen, bestetik bere fede erlijiosoa indartu eta azkenik bere emaztea beste batekin ohean harrapatu izanak sortutako frutrazioa arindu. Guk gure arrazoiak azaldu genizkion. 1- Kirola egiten gozatu eta 2- Desafio moduan planteatu genuen bidea burutu. Lotsa pixka bat ematen zigun gure arrazoi haiek plazaratzeak baina berak, horrek garratziarik ez zuela agertu zigun. Ez zuela garrantziarik erlijiosoa izan, kirolzalea izan edota beste zerbaitek eraginde bide hura egitera joateak; garrantzitsuena gustura egotea zela esan zigun eta horretan arrazoi zuela esan genion. Hortik aurrera, elkarrizketa luzatu egin zen. Lodosako piperrak eskaini zizkigun, ondoren txorizoa eta guk ezin uko egin produktu napar haiei noski. Azkenean, bere arbassoak euskaldunak zirela kontatu zigun eta euskeraz 10 esalditik gora osatzeko gai zela erakutsi zigun. Harriturik utzi gintuen gizon hark. Garora, bere aitona euskal gudaria izan zela azaldu zigun eta euskal kultura nahiz historiaren inguruan oso dokumentatua zegoela agertu zuen.Bi ordutan berbetan aritu ondoren, Espainiar selekzioa europako txapeldun bilakatu zen eta guk zapi gorria lepoan eta txapela buruan zuen gizon aren lagun egin ginen. Lotarako ordua iritsi zen. Zaila izango zen lo egitea herrian festa zen nagusi koheteak zeruan lehertzen eta herri hartako herritarrak eurentzat horren handia zen garaipen hura ospatzen. Gu lotara joan ginen hurrengo egunean gure ilusioek aurrera egingo zuten, Espainiak eurokopa irabaziko zuen eta gure lagun Puerto Ricoarrak janari gehiago eskaini zigun baina bakian artean sartuta genuen helburua, Santiago, gero eta hurbilago izan nahi genuen.

Comments

]]>
Tue, 21 Apr 2009 10:29:18 +0100
SANTIAGO BIDEA http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/08/santiago-bidea http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/08/santiago-bidea Santiago bideari buruz hitzegiteko gogoz nengoen aspalditik eta lerro hauetan nire bizipenen berri emango dut. Santiago bidaren historiaz baino nire pasarte hutsetara murriztuko ditut komentarioak. Ez naiz erlijiosoa. Baina nigan, pertsona bezela sinesten duena naiz eta horrek desafio modu batean planteatuta, eraman ninduen Santiago bidea burutzera.

Hasieran zaila izan zitzaidan konpainia bilatzea. Gertukoenek ez zuten gogorik abentura hartan murgiltzeko. Bakarrik joatearen erabakia hartua nuenean, unibertsitateko lagun batetaz oroitu nintzen eta guitxiena espero nuenean baiezkoa eman zidan.Egun zoragarriak izan ziren igaro genituenak. Aste betan egin genuen bidea bizikletaz. Herriko festak bor borrean zeuden egun batez abiatu nintzen abenturara. Gisa honetako abenturak, asko gustatzen zaizkit eta horregatik erabaki nuen festak bigarren planu batean uztea. Orain ez naiz damutzen.

Blog honetan, eguneroko bizi penen berri emango dut etapaz etapa. Gaurkoan lehen etapaz arituko naiz. Gure asmoa Orreagatik hastea bazen ere, azkenik Iruñeatik hastea erabki genuen. Ekain bukaerako egun batez abiatu ginen Santxo, nire laguna eta ni On Kixote abenturara. Bakoitzak bere prestakuntza indibiduala egin zuen eta egun bakar batean bakarrik bildu gine detaileak zehazteko. Bizikleta hartu eta Donostiako autobus geltokian gertau ginen. Bizikleta, kaskoa, zakua eta alforjak. Horiek ziren abenturarako prestatutako gauzak. Nik errepide bizikleta neraman eta berak mountain bike delakoa. Bizikletak autobusean sartu eta Iruñearantzat abiatu ginen. Bertara iritsita, lehen gauza aterpetxea bilatzea izan zen. Urduri ginen biok eta bertan gauza utzi ostean Nafarroako hiriburuan zehar bueltaxka bat ematera joan gine lasaitzeko. Bertan gauza bixti bat topatu genuen. Gaztelu plazan, formula 1 eko bi kotxe aurkitu genituen. Toro rosso taldekoak ziren eta David Coulthard pilotu ezagunarekin argazkia ateratzeko aukera izan genuen. Zirudienez, hurrengo egunean, erakustaldia egin behar zuten euren kotxeekin entzierroak egiten duen ibilbide bera eginez. Hitzordua jarria zegoen eta guk goiz jeiki behar genuenez berteratzea pentsatu genuen.

Hurrengo goiza oso berezia izan zen.Lehen eguna zen eta indarrez ongi geundela bagenekien arren, zalantzak genituen ibilbidearen gogortasunaren inguruan. Etapa gogorra izan zen hau. Logroñoraino iritsi ginen. Goizeko 7-etan jeiki ginen prestatu eta Formula 1 -ekoen ikuskizuna ikustera joan ginen. Bizikletak alboratu eta ikuskizuna ikusi genuen 10 minututan. Ikuskizuna amaitu zenean arazoak hasi ziren. Bizikletak hartzera joan ginenean, aurreko gurpila zulatu zitzaidala konturatu nintzen. ordezkatzeko kamara atera eta gurpil harentzat egokia ez zela iruditu zitzaion Santxori. Oso urduri jarri ginen. Lehen uneko gertaera hark larritu egin gituen baina gerora Santiago bideak, hori txikikeria bat dela erakusten dizu. Kamara hura jartzea besterik ez genuen eta hori eginda abiatzea erabaki genuen. Bidea hasi eta oso gustura joan ginen nafarroan barrena. Lizarran egin genuen lehen geldialdia. Heri ezaguna zenez ez genuen zailtasunik izan janaria topatzeko. Zerbait jan eta aurrera egin genuen. Arratsaldeko 16-etarako Logroñon ginen. Hiri ezezaguna zen niretzat Logroño. Aterpetxeko tratua ezain hobea izan zen eta hiri txukuna iruditu zitzaidan errioxako hiriburua.Hara irtsi aurretik, ibilbide gora beheratsua pasatu genuen. Une oro gora eta behera egiten zuten aldapak topatzen genituen. Eguzkiak gogor jotzen zuen. Azkenean, iritse lortu genuen. Nire iritziz santiago bide osoko etaparik gogorrenetarikoa izan zen. Arrazoiak? Ez dakit bidea nahiko gogaikarria zen eta gerora igaro genituen mendi portu luzeak baino gogorragoa egin zitzaigun. Beroa, lehen eguna urduritasuna... faktore asko batu ziren baina lehen eguna egina zegoen;Logroñon geunden eta egunerorako finaktua genuen helburua ( 80-100 km) burutua zegoen.

Honenbestez lehen etapa egin izanaren lasaitasunak zerbeza pare bat edatera bultzatu gintuen.Ardoaren erreinuan, zerbeza edaten!! jur jur jur!

Comments

]]>
Wed, 08 Apr 2009 09:44:07 +0100
BIG BEN http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/08/big-ben http://gor777.nireblog.com/post/2009/04/08/big-ben Gaurkoan Big ben efektuaren inguruan arituko naiz. Big ben efektu bezala, gauza asko kalifika daitezke. Guztiontzat ezagunena, unibertsoaren sorrerari bide eman zion ustezkoa den leherketa da. Big ben efektu honek, pentsaraztera eraman nau askotan eta kasu honetan, eguneroko bizitzaren aspektu batekin erlazionatzea lortu dut.

Gaurkoan lagun taldeez edota kuadriletaz arituko naiz. Motza izango da artikulua baina zehatza.Big ben-a, dirudienez, unibertsoaren sorrerarako lehen pasusua izan zen. Energia pilaketak leherketa bat sortu eta hortik sortu omen ziren guk gaur egun galaxia izenez ezagutzen ditugunak. Askok galdetukodiozue zuen buruari ea zer ikusi duen honek lagunartearekin eta erlazio berezi hau ezartzen dudanean, zerikusiri handirik oraindik ikusiko ez diozuelakoan nago baina hona hemen paralelismoa.

Lagun taldeak, txikitatik elkarrekin ibili oi dira. Lehe nengo fase kezkagarria, 12 -15 urtekoa da. Adin honetan interes aldaketak, ikasketa zentruen banaketak eta alor pertsonaleko lehen harremanen hasierak izaten dira. Kuadrila asko bereizteko bidean jartzen dira. Bigarren fasea, 18-25 bitartekoa iruditzen zait. Arlo profesionalean aldaketak handiak jasaten ditugu pertsonok, harreman arloak ere asko zabaltzen dira ( bikotea, unibertsitateako lagunak, enpresako kideak etab.).Horregatik, bigarren fase honi fase kritikoa iruditzen zait. Fase kritikoa zergatik? Momentu honetan lagun taldetik dexente urruntzen denak agian ez duelako izango berriro atzera bueltarik. Big ben efektuan bezala, leherketaren ostean, momentuz ez da elkartzerik egon, nahiz eta aditu batzuek elkarketaren hipotesia ez duten deskartatzen.

Nire lagun taldea, BIG BEN efektuan guztiz sartua dagoela uste dut eta leherketa honen erdi erdi gaudelakoan nago 23- 24 urte ditugun honetan. Gure kasuan, Big Benarekin baino, hiri baten antolakuntzarekin parekatuko nuke egoera.

Guztiok ez bada gehienok ikasiko genuen hiri baten antolaketak nola funtzionatzen duen. Ene iritziz horrela dago gaur egun nire lagun taldearen egoera.

BAtetik, NUKLEOA egongo litzateke. Arrazoi desberdinengatik denbora asko elkarrekin pasatzen duten pertsona taldea. Hauek asko ikusten dira; bai astean zehar, bai eta asteburuetan. NUKLEO hau, ALDE ZAHARRAREKIN alderatu genezake hiri batean.

Bestetik PERIFERIA aurkitzen da. Alde zaharretik gertu baina aldi berean distantzia paur bat hiriaren erdiarekiko izaten duena. Periferian bi eraikuntza klase egon daitezke. Nahiz eta periferian egon alde zaharrarekiko lotura estua mantentzen dutenak eta periferiak, hiriarekiko atxikimendu maila galtzera eraman eta urruntzen daudenak.

Hirugarren gune bezala, AUZOAK egongo lirateke. Hauen, herriarekiko erlazioa murritza da. Auzoan bertan dute bizitzeko behar duten guztia eta noizean behin ekitaldi bereziren bat dagonenean bakarrik jeisten dira herrira.

Azken lekuan HIRITIK AT dagoen beste herri bat. Horrelako kasuetan , hiritik guztiz deskonektatua zaude. Oso noizean behin konpromezu puntualetarako bidaiatzen du hirira bertako bizilagunak.

Lau puntu hauek, hirko gune eta bizilagun desberdinekin erlazionatu ditut. Egoera polit batean, nire kuadrilaren egoera argitzen duen testua dela uste dut. Hala ere, iritzi desberdinak egon daitezkeela uste dut eta ni erabat erratua nagoela esan dakidakeen norbait egon daiteke. Horretarako da blog hau lagun idatzi zure iritzia mesedez.

Azken lerroetan, nire egoera kokatzea besterik ez zait geratzen. Bi gauza dauzkat argi nik. Unean uneko bizipenak berarekin konpartitzen uzten didan pertsona kontsideratzen dut lagun . Ez zait inporta hilabetean ikusi ez badut, momentuan berarekin tarte on bat pasatzeko aukera eskaintzen badit, niretzat nahikoa da. Argi dudan bigarren gauza da, pertsona batekin hilabete bat ikusi gabe egoten banaiz, oso zaila dela konplizitatea sentimendu hori mantentzea eta ondorioz oso zaila izango da laguntasun neurria bilatzea. Horra hor balantza. Zaila da baina norberak gogoeta egin dezala.

PERIFERIAKO IDAZLEA

( Artikulu hau ezin izango litzateke idatzi, Iñaki Garcia Sanz pentsalari garrantzitsuaren aportazioei esker izan ez balitz. Milesker Iñaki eta milesker erreala larunbat arratsaldeetan anoetan futbola ikusteaz baino beste mila gauzetaz pentsaraztera eramateagatik)

Hala ere... YES WE CAN!

Comments

]]>
Wed, 08 Apr 2009 09:18:00 +0100
HAUTESKUNDEAK 2009 http://gor777.nireblog.com/post/2009/03/11/hauteskundeak-2009 http://gor777.nireblog.com/post/2009/03/11/hauteskundeak-2009 Denbora asko da nire blogean hitzik idazten ez dudala.Azken aldi honetan, denboraz urri ibili naiz. Gaurkoan behatzak berriz ere, berotzen hasteko, idaztera animatu naiz.

Idatziko dudan gaiak ez du ezer orijinaletik baina gaurkoan hortaz idaztea ateratzen zaidanez, horrela izango da. Lehenik eta behin eskertu nire laun Iñaki Garciari gai desberdinen inguruko gogoetara bultzatu nauen artikulu batzuk labean jartzeko aukera emateagatik. Egun gutxiren buruan, artikulu hauek labetik bero bero aterako ditut.

Gaurkoari helduz, euskal legebiltzarrerako pertsonen hautaketara joko dut. Pertsonen hautaketa diot, azkenean politikoak, pertsonak baitira; askotan ahantzi egiten dugun arren. Neurri batean normala da, gu herritar xume bezala beraien giza baloreaz ahaztea, eurek ere ezer gutxi egiten badute hainbestetan errepikatzen duten " herritarren " alde. Hori beste baterako utziz eta alorazio arin bat egiteko asmoz, hauteskundee hauek EAE-n uzten diguten marko politikoaren inguruan arituko naiz.

Argi dago, hauteskunde hauek, tranpaz, kalkuluz, eta trikimailuz josiak egon direla hasi baino hilabete batzuk lehenagotik. Usain txarra urrunetik nabari zen eta azkenean, abertzaleon kezka errealitatean isaladatu da.

Harrigarria iruditzen zait nola apurka apurka estatuko indarrek bidea egin duten euren eskura zituzten trikimailu guztiekin.Uste dut datu objektibo bat ematen ariko naizela, D3M -ren ilegalizazioak eragin handia izan duela idazterakoan. Partidu hone ilegalizazioa kalkulu politiko hutsa izan da beste behin ere. Aurreko hauteskundeetan leku batzuetan legaltzat eta beste batzuetan ilegaltzat jo ziren ideiek, berriro ere jazarpena izan dute Espainiar estatuko indar politikoen aldetik. Guzti hau zertarako? Hitz potoloz ahoa bete eta horren desiatua izan duten Ajuria Eneako atea irekitzeko. Francisco Javier jaunak, bere interesak jarri ditu aurretik herriaren interesak baino. Ari dago oraindik goiz dela gertatuko denaz hitzegiteko baina txontxongilo zirku honetan, azken mugimendua falta zaio Ajuria Eneara iristeko gure Patxiri. Gure lehendakaria, faltsua, prestigiorik gabea, demokrazia errepetatzen ez duena eta guzti horren gainetik, herriak aukeratu ez duena izango da. Gauzak horrela dira. Azkenean, Patxik eta bere lagunek, Madrilen horren gorroto handia dioten " kaioen" pariduaren laguntzaz lortuko dute boterea.Hauek ere, txikitako lagun balira bezala emango diete eskua eta koalizio moduan ez bada, segurua da momentuan momentuako lege onartzeekin edota bozketara legebiltzarrean eramango diren gaien ehuneko handi batekin babesa eskainiko diote. Bestalde, ezin antziko gara, ezkutua ageri zaigun beste partidu batetaz. UPD partiduak bere lekua loru du legebiltzarrean eta ez du aukerarik galduko EAE espainolizatzeko aukera berri honetan.

Orain arte esandakoa ez da gauza berria, ez da nere intentzioa gauza berririk esatea gaurkoan. Nire sentsazioak eta gogoetak adieraztea baizik hauteskundeak igaro eta aste bagtzuetara. Alde espainolista albo batera utziz eta abertzaleen aldera joaz, esan azpimarratzekoa dela ene iritziz, Aralarrek hauteskunde hauetan izan duen gorakada. Lanean oso ongi ari den paridua da hau eta emaitzetan nabari da. EAJ-k bere bideari tinko jaraitu dio eta emaitzak hobetzera jo du. Herriak, EAJ-k hauteskundeak irabaztea erabaki du baina denokrazioa manipulatu honetan gauzek ez dute horrela funtzionatzen. Azkenik esan, EB eta EA-ren atzera pausuek gogoetara eraman beharko dituztela bi partidu hauek. Aipatu, D3M-ek kanpainan aurrera egin duela zailtasunak zailtasun eta bere bozka kopurua dexente jeitsi den arren, tinko jarraitzen du EAE-n indar bozkatuenetarikoa izaten.

Gauzak horrela, eta paonorama ikusita, nire iritzia honakoa da ondorengo negoziazio prozesuaren esperoan. Nire ustetan PSOEK minorian gobernatuko du EAEn. Gauza oso arriskutsua iruditzen zait hori. Lehen aipatu bezala, momentuan momentuko aldeko PP-ren bozkeke eta PID partiduak eskainitakoek tarteka kika larrian jarri baitezaketeke lehendakari gaia hainbta prozesutan. obernua eratuko dutenei, herritar bezala zorte hona opa diet baina ikusitakoak ikusita, nire aldetik laguntzari ez dezatela eskatu. Ahal den guztia egingo baitut euren kontra kargatzeko. Ez dira nire aukera. Postura hori ume haserretu batenaren antzekoa kontsideratuko dute batzuk baina gehien izorratzen nauena, herriaren aukera ez izatearena da. Azkenan, engainu faltsu batean bizi baikara.

Alderdi abertzaleei, lehenik eta behin behingoz bidea elkarrekin eraikitzeko eskatuko nioke. EAJ-ri oposiziotik lan egin behar badu, gauzak neurri batean gaizki egin dituanaren seinale dela eta lan buru belarri euskaldunon batzea lortzera bultzatzen ditut. EA-ri beste hainbeste.Bere jarrera bakartiak nora ez garamatzala uste dut eta elakrzeko garaia delakoan nago. EB-ari antzinako ideiak ahantzi eta errelitatean txertatzea eskatuko nieke.Aralarri, herriak eman dion aukera ongi probestu dezala eta ezkerretik bere bidea egin dezala eta azkenik D3M oei, politika giten jarrai dezatela eskatzen diet. Azkenean, guztiek egin beharko diogu aurrea gure nazioaren zati batean jasan beharko dgunari eta bidea elakrrekin joatea dela iruditzen zait. Ahalegin bat egin beharko dugu guztiok eta hainbeste urtetan izan ditugu arazoak ahaztu azkenean batzen gaituenarekin aurrera egiteko. EUSKALDUN IZATEA ETA SENTITZEA ETA NAZIO LIBRE ETA ASKEA IZATEAREN ideaiak nahiko barneratuta daude partidu hauetan eta ERABAKITZEKO ESKUBIDEA lortu arte borrokan jarraitzea besterik ez dago. HERRI HONI IRITSIKO ZAIO BERE GARAIA!!

Guzti honi gehitu nahi niokeen azken gehigarria eta ez gehigarri izateagatik garrantzia gutxiena duena, BIOLENTZIA EZAk oinarria izan behar duenarena da.Oinarri horretatik hasita gutziaz hitzegin daiteke baina bizitzaren eskubidea urratuz hasita, ez dago bidea egiterik. Goazen burua erabiltzera eta gauzak ong egitera mesedez.

Gure artean izan diren liskarrak amaitzeko garaia da. Nahikoa da ezker abertzaleari kondena eskatzeaz,hitz horik hitz soilak dira eta hemen egin behar dena azpitik egin behar da eta ez azalean. Beti esaten den lez isilean egiten den anak bere fruituak ematen ditu ondorenean. Ezker abertzale delakoari ere zera esango nioke euren korronteak argitu eta biolentzitik desmarkatuaz herri honen bidea asko argituko dutelakoan nago. Ezin dena da ume txikiak bezela batzuek besteei kondena esaktzen egon eta besteek kaleetan, tabernetan,lokaletan etab.luze batean kartelak ipiniz, espainoltzat jo agian eurak baino abertzaleagoak diren hainbat pertsona. Guzti honekin esan nahi dudana da gutxienez, euskaldunon artean errespetatzeko garaia iritsi dela eta inor ez dela euskaldunago 30 urte boterean egon delako edota atentatu bat egin duelako. Euskaldun izatea gauza horien gainetik dago eta batzuetan ahaztu egiten zaigula dirudi.

Animo EAJ, EA , EB, ARALAR eta D3M ( BATASUNA BEHAR DUGU ETA EZ ELKARREN ETXEI HARRIKA ARITZEA!!) zuen eskutan dago lau urte hauetan, isilpean egin beharko zenuketeen lanak fruituak ematea. Animo eta ez etsi!!

GORA GORA EUSKAL HERRIAAAA!! GU EUSKALDUNAK GARA EUSKAL HERRIKOAK!

Comments

]]>
Wed, 11 Mar 2009 22:34:02 +0100
GOAZEN ERREALA,GOAZEN TXAPELDUN !! http://gor777.nireblog.com/post/2009/01/27/goazen-errealagoazen-txapeldun http://gor777.nireblog.com/post/2009/01/27/goazen-errealagoazen-txapeldun Orain arte ez dut idatzirik egin nire bizitzako zati bat betetzen duen elementu garrantzitsu baten inguruan. Kirola, nire bizitza guztiz osatzeko sortutako elementutzat definituko nuke. Bai praktikan eta baita ikusle soil moduan betetzen nauen gauza bat da.

Honen harira eta kirol zale gehienok bezala, nire kirol gogokoenak dauzkat. Gaurkoan, sarrera txiki bat egingo dut zuretzat, irakurle. Kokatze ariketa soila izango da gaurkoa, gerora, blog honetan lerro asko eta asko eramango dituen gai honetan zentratzeko.

Nire kirol gustukoenekin sailkapen bat egin beharko banu, bi gauza bereiziko nituzke. Batetik, praktikarako kirolak eta bestetik ikusteko kirolak. Pertsona askori kirol bat praktikatzea gustoko izan dakioke baina ez aldiz, norbait, hau praktikatzen ikustea. Alderantzizko egoera ere erabat normala izaten da. Nire kasuan hona bi zerrendak.

- Praktika

1.Futbola
2.Bizikleta
3.Korrika aritzea

( Ondorengoak oso urrun geratzen dira hiru hauetatik)

- Ikusle moduan
1.Txirrindularitza
2.Futbola
3.Saskibaloia

( Aldaketak neurri batean badaude)

Nire gustuak argi zehazturik, esan zuri, irakurle hemendik aurrera zerrendetan ikusi dituzun kirol horien inguruan asko irakurriko duzula eta beste hainbat kirolen inguruan ere horrela izango delakoan nago.

Txirrindularitzak zoratu egiten nau, futbola maitatu egiten dut eta saskibaloiak zirrara sortzen dit. Praktikan txirrindularitzak, abentura ekartzen dit burura, futbolak beharra eta korrika egiteak desafioa. Hitz hauek argi uzten dute kirolak niregan duen eragin positiboa. Ezin antziko dut azkenaldian modu berezian probatzen ari naizen mendi giroa. Gustora ibili naiz EH_ko eta EH_tik kanpoko mendietan zehar eta esperientziak erepikatzeko bidea laister topatuko dut.

Irakurleok ulertuko zenuten beraz, zein kirolen inguruan mugitzen naizen, baina esan beharra dut kirol bakoitzean badudala nire kuttuna den taldea , edota froga.

Futbolean errealzale amorratua naiz. Aurten 10. urtea betetzen dut bazkide moduan. Gutxi da, 100 urte dituen talde handi bateko zati txikitxo bat soilik bainaiz. Gaur egun, oso erraza da errealari buruz gaizki esaka aritzea baina ziur nago tortilak buelta ematen duenean, guztiak berriz ere faltsukeria handienean, betiko txuri urdin bihurtuko direla. Ai ama! Nik hala ere, ez dut ahazten eta urteetan zehar jasotako irain, gutxiespen etab.ak gordeak ditut. Talde handietako zaleen barreak, gertuko taldeen adar jotzeak eta kirol arloan talde desberdinen traizioak. Azken batean, esaten den moduan, txerri bakoitzari bere eguna iristen zaio. ( Boltsa berean sartuko nituzke gure talde maitea azken urteotan zuzendu dutenak). Hala ere, uste dut eta oso gogoko izan ez arren, azken zuzendaritza honi aukera txiki bat eman beharrean gaudela eta erreala maite dugun guztiok honen alde arraun egin behar dugula. Aurten bai, aurten txinatarrik gabe, baina erreala primeran!

Gai hauei buruz sakontasun handiagoetan sartuko naizenik ez izan zalantzarik irakurle baina hori beste kronika batean izango da.

Txirrindularitza arloak, lehen esan bezala zoratu egiten nau eta tristeki doping kasuek azkenaldian izan duten eraginari buruz ere aritzea espero dut. Hala ere, nola ez kirol honek dauzkan gauza positibo eta poliak gehiago direla uste dudanez, jendeari hauek gerturatzen ere saiatuko naiz.Arlo honetan ez dut inor kuttuna, gertukoa Euskaltel euskadi taldea noski eta identifikatua Samuel Sanchezekin sentitzen naiz baina ez dut inor kuttuna.

Gaurkoan ere, luzatzen ari naiz eta amaitzeko esan saskibaloiko nire talde kuttuna Baskonia dela. Espainiar ligan azken hamar urteetako ibilbidea begiraturi inork ez dio itzalik egiten talde Gasteiztarrari. Ez erraldoiek ( Barca eta R Madril ) ez eta inguruan dabiltzanek ere( Joventud, pamesa unicaja...) eta Europa mailan ere bi hiru taldek soilik inguratzen dute nire talde maitea. Horregatik aurtengo urtea ona izango delakoan nago taldearentzat. Ziur nago Tituluren bat Gasteiza etorriko dela eta espero dut azkenaaldian
begiz jota daukagun euroliga izatea aukeratua. Titutlu batetik gora, ekarritako guztiak ongi etorriak izango dira.

Azken apunte bezala, aurtengoan nire kirol ibilibidean aldaketa handiko urtea izango dela esan. Aurrerago argituko dizut irakurle zertaz ari naizen eta zein proiektutan murgilduko naizen. Proiektukide bat lortzekotan naiz eta biok batera bide polita egin dezakegula uste dut, kirolaz gozatzen eta azken batean bizitzaz gozatzen.

Aurten kirol proiektuetan mendi igoerak, bizikletaz 1 edo 2 itzuli abenturazale, Behobia Donostia. 10 km herri kros desberdinak eta ohikoak ditudan herriko futbol lehiaketako lagunarteaz gain, bizikletak nire bizitzan txokoa bila dezan saiatuko naiz. Desafioak oso anbiziosoak dira baina proposatutakoaren erdia lortuta, oso gustura sentituko nintzateke neure buruarekin.

Arraun! Arraun! Kirola bizitza da! Aupa Orio! ( Ahantzi barik ) jajajajaj

Adio kirolzale

Comments

]]>
Tue, 27 Jan 2009 14:00:19 +0100
BIDE ERTZEAN http://gor777.nireblog.com/post/2009/01/17/bide-ertzean http://gor777.nireblog.com/post/2009/01/17/bide-ertzean Bide ertzean uzten ditugu gauza asko eta asko gure bizitzan. Bide ertzean, bi hitz horiek gauza asko esan dezakete jende askorentzat. Haurtzaroa, gaztetasuna, helduaroa, bizitza ... bide ertzean uzten ditugu gure bizitzak irauten duen urteetan zehar. Bestetik, bizitzan inguratzen gaituzten pertsona asko geratzen dira baita ere bide ertzean. Neskalagunak, familiartekoak, lagunak etab. luze bat uzten ditugu bide ertzean bizitzaren joan etorrian. Azken batean, bakoitzak bere buruarengan pentsatzeak balio du noski eta neurri batean, hori beharrezkoa da baina askotan atzera begirada bat bota eta bide ertzean utzitako gauza guztiei so egitea ez da gaizki etortzen. Guztiok izaten dugu behar hori eta atzera begiratzerako orduan, oso kontuan izan beharko genituzke bidean utzitakoek, bidea aldapa behera edota aldapa gora utzi diguten. Inoiz ez da berandu, akatsak zuzentzeko eta guztiok batera bidea egiteko.

Aurreko lerroekin erlazionaturik, atzokoan Tolosako Leidor antzokian izan nintzen. Musika talde baten emanaldira nindoan bai, baina aldi berean, nire bizitzan alboan izan ditudan doinuekin denborapasa zoragarri baten bila nenbilen. Leidor antzokian sartu eta Bide Ertzean taldearen kontzertua hasteko esperoan, gogoeta batzuetan murgildu nintzen. Talde honen 10. urteurrenean, cd/dvd formatuan diskoaren grabazioa burutu zuten.Ziragarria izan zen kontzertua baina kontzertutik haratago joanda eta kritika eta onespen musikala beste baterako utzita, talde honen izenaren inguruan aritu nintzen gogoetan.

Bide ertzean, lehen lerroetan aipa bezela, bide ertzean geratzen dena asko da gure bizitzetan eta neurri batean talde honen filosofia hortik doa. Euskal talde gisa definitzen da taldea. Duela 10 urte inork ez zituenak izan zituen talde honek euskal musikan pop- rock formatua lantzen hasteko eta gaur arte bide beretik jarraitu dute, sortu diren eragin berriei so egin gabe beraien bidea eta identitatea argi edukiz. Euskal pop-rock talde moduan defini genezake beraz Bide Ertzean taldea. Ni talde hau adituz hazi naiz. Gaztetan 13- 14 urterekin ez nien zentzu askorik bilatzen euren letrei baina melodiak oso gustuko nituen. Gaur egun aldiz, letren esanahiak neurri batean ulertzen ditut eta guztiz identifikatzen naiz.Azken batean, euskal herrian, estilo hau lantzen duten talde guztiek izan beharko lukete erreferentzia bezala talde hau eta ez bakarrik estilo hau lantzen dutenek, beste hainbat taldek ere eurengandik jaso beharko lukete irakasgaia. Musika ez da garrasi egitea eta bakoitzaren gustuetatik at, musika ez da edozein soinu egitea, Bide ertzeanek lortu du bere ibilbide xumean euskara, kultura, ideiak eta bere publikoa uztartzea eta honen bidez askok beraiekin identifikatzea lortu dute.

Euskal herrian musika egiteak, politikaz barra barra aritzea dakar. Bide Ertzeanek politika sartu ohi du tarteka- marteka bere doinuetan baina dosi neurtuetan eta modu egoki batez zabalduta. Talde askoren galburua hori da, hori da zailena, modu zuzen batean gauzak musikaren bidez adieraztea. Modu honetan, ene iritziz pentsaratzera eramango gaitu musikak.

Honekin esan nahi dudana da, atzo, harro sentitu nintzela kontzertu eta disko hartako partaide izateaz. Hare gehiago esango nuke. Euskal herrian pairatzen dugun egoeraren konponbidea bilatzeko elkartasuna izan behar dugunaren ideia indartzera eraman nau. Zergatik diodan hori? Atzo Bide ertzeanek, beste hainbat taldek lortzen ez dutena lortu zuen. Ideia, lanbide eta azken finean gustu desberdinetako jendea elkartzea. Han ziren irrati esatariak ( euskadi gaztea, euskadi irratia, herri irratia ), telebista langileak ( teledonosti, EITB), politikoak ( EA, PNV , PSOE, ANV), idazleak ( Lasarte-Oriako idazle famatua ) , Euskal abeslariak ( Berri txarrak, labrit ...).Guzti honekin esan nahi dudana da, talde batek, ideia batzuen inguruan eta melodia batzuen inguruan pertsona desberdinak biltzera eramatea lortzen badu zergatik ez gara elkartzen herri honentzat irtenbide on bat bilatzeko? Horregatik eskerrak eman Bide Ertzeani, oraindik herri honetan, noizbait irtenbidea lortuko dugunaren esperantza atzo niregan berpiztu zuelako. Askorentzat tontakeri bat izango da baina niretzat asko esna nahi izan zuen atzo horren desberdina den jendea horrelako talde baten kontzertuan ikustea. Zergatik? Talde hau euskalduna zelako eta taldearen letrek, Euskal Herriko presoen egoerak, gerra zibileko fusilaketak, euskaldun guztion elkartasuna eta guztiaren gainetik maitasunaren inguruan mintzatzen zirelako. Horrek esan nahi du bertan elkartu ginenok, talde hau gustuko dugunok, sentsibilitate desberdinak izangatik, fusilaketak deitoragarri iruditu, presoen dispertsioa denuntziatu, euskaldunon elkartasuna nahi izan eta guztiaren gainetik gure arteko herria osatzea nahi badugu, bidearen zati bat egina dugula. Hemendik aurrera eta euskara oinarri izanik , goazen guztiok ahalegin bat egitera, bide ertzean ezer ez geratzeko ordua da , inor ez geratzeko, herri honek behin eta berriz hondoratzen utzi duen bakea azken finean BIDE ERTZEAN ez uzteko.

MILESKER BIDE ERTZEAN

Comments

]]>
Sat, 17 Jan 2009 15:44:06 +0100