Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gorkaren mundua

05/01/2010 GMT 1

16 mendi 16 ilusio ERNIO

gor777 @ 12:54

Azaroaren 16-a izanagatik izan zen berezia niretzat igoera. Erniok ez du inongo zailtasunik igoeran eta bertara joatearen ederrena mendi ibilbide lasai bat egitea da. 1985-eko Azaroaren 16-an jaio nintzen ni.23 urte geroago nire urteak, mendi igoera honekin ospatzea erabaki nuen. Batzuk nahiago dute afari bat, beste batzuek opari andana. Nik egia esan gehiago disfrutatzen dut mendi ibilbide bat, txirrinda saioa bat, korrika saio bat edo besterik gabe lasai lasai hamaiketako bat egiten. Kasu honetan proposamena egin nien nire ingurukoei eta lau lagun joan ginen Erniora.

BeƱat,Naike, Alaitz eta ni joan ginen Lur txakurraren abiadura jarraitu nahian. Eguna ez zen egokia mendirako baina gora egitea erabaki genuen. Hotza, haizea, euria ... luze batek bidea zaildu zigun baina desafioa hor zegoenez, bordaraino geldit gabe egin genuen bidea. Bertan, atseden hartu eta tontorrera jo genuen. Eguraldia ez zen gure lagun izan eta dexente sufritu genuen. Tontorretik gertu zeuden burnietatik pasa eta tontorrera iritsi ginen. Tontorrean 5 minutu eskas egin ostean behera egin genuen hozteko beldurrez. Blai blai eginda kotxean sartu eta berogailua jarrita hantxe joango ginen etxera. Ez zen mendi egun zoragarri bat izan baina nire urtebetetze eguna ospatzea eskertu nien haiei. Bide batez, proiektua aurrera zihoan eta 5. tontorra egina zegoen.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!