Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gorkaren mundua

26/11/2009 GMT 1

SANTIAGO BIDEA AZKEN PDALKADA I

gor777 @ 13:27

2008-ko uda hartan igaro genituen egun zoragarri haien kontakizuna amaitzekotan naiz.10 egun, kilometroa pilla, barre asko, haserraldi batzuk eta tartean esperientzia ahaztezina izango zenaren ziurtasuna. Azken aurreneko etapan ginen eta Leongo lurrak albo batera utziz Galiziako lurralde zoragarrian sartu ginen. Mendi berdeek, klima umelak eta bertako jendearen harrerak herrialde paregabe hartak sarrera erraztu ziguten.Hala ere, dena ez zen polita izan. Bezperan, azken 25 kilometroak aldapa gora genituen. Leon eta Galizia tartean dagoen O´Cebreiro famatuari egin behar genion aurre. Bero handi egiten zuen egun hartan eta nire abentura kidea buruko minez zebilen. Mendatea igo aurretik, itzaletan geratu behar izango genuen azken herrixkan. Ondoezik zegoen kidea eta horrek geldialdia behartu zuen. Ordu beteko atsedenaldia hartu genuen eta nire lagunak siestatxoa egin zuen. Nik bitartean herri txiki hartako lasaitasunaz gozatzea erabaki nuen eta argazki kaemra hartuta argazki batzuk ateratze joan nintzen. Bueltatzeko, esna zegoen " gaixoa" eta O cebreoiroko gainera igotzeko prest. Modu honetan ekin genion lehen aldapak igotzeari. Eghia esanda ehenengo 12 kilometroak ez zitzaizkidan oso gogorrak iruditu. Ez nuen inoiz horrelako kilometraje luzeko mendaterik igo baina noizean behin porturen bat edo beste igotakoa banaizenez lehenengo malda haietako % 4-5 -eko protzentaiak eramangarrika iruditu zitzaizkidan. Lagunaren ahuleziak eta nire errimto jarraiak bereiztera eraman gintuen. Bera erdizka zegoen eta nik errepide bizikleta eramateak eragin zuen hori. Bere oneritziz aurrera egin nuen eta Aragoiko familia batekin egin nituen bi kilometro inguru. Beraiekin berbak arnasestuarekin tartekatuz pasatu nituen igoerako 2000 metro horiek. Halako batean, herrixka batean agertu nintzen eta eguna bukatutzat jo nuen. Lagunari esperoan nengoela bertako herritar bati galdtu nion ea O cebreiron ote nengoen. Hark barre eginez ezetz gainera 4 kilometro geratzen zirela esan zidan.4 kilometro ez zitzaidan gauza handirik iruditzen orain arteko malden antzekoak izango balira baina Santxok eta nik bat egin eta igoera hura aurrez aurre izan genuenean sufritu genuen bai!! Maldak % 6-7 ingurukoak ziren baina aurreko 12-15 kilometroek eta egunean generamatzan 85-ek oso gogorra egin zuten igoera. Azkenean, iritsi ginen gainera eta egia esanda merezi izan zuen. Eguraldi bikainak, bista zoragarriak erakusten zizkigun eta errituala ebte ondoren ( argazkiak, besarkadak, atsedena ... ) lo egiteko lekuren baten bila abiatu ginen.

Printzipioz inongo arazorik izango ez genuela pentsatzen genuen. O cebreiro herrixka txikia da eta oso xarmanta. Etxe txikiz osatua dago herria; bat edo bi pisu asko jota baina eraikin handi bat dago bertan eta hau ibiltarien eraikina. 170 plaza inguru dauzka eta aterpetxea oso txikiak ezagutu genituenez, honean inogno arazorik izango ez genuenaren esperantza geneukan. Gure usteak... ordu bat esperoan egon ondoren bi ohe libre geratu zirelakoan, ezer ere ez beteta zegoela esan ziguten eta orduan gure buruhausteak. 12 kilometro aurrerago zegoen aterpetxera deitu eta bertan ere lekurik gabe geratu zirela esan ziguten.Lehertuta ginen, atseden beharrean eta lo egiteko lekurik gabe. Ez genuen irtenbiderik ikusten. Azkenean, herritik bueltaxaka ematen ari ginela, etxe txiki haiteko 3-4 hostal modukoak zirela konturatu ginen. Herriak berez 100 biztanle inguru izango zituen baina egun hartan 2000 pertsonatik gora zegoen han. Uda zen eta ibiltariz josia zegoen herria. Hostal horietako batean lo egitea erabaki genuen. Prezioa galdetu eta garestiegia zela iritzi genion. Hortxe jarraitu genuen albokoan prezio hobea eskatuz. Gure zorterako, Aragoiko familia harekin totpo egin eta azkenean 5 ginela esanez prezioa jeistea lortu genuen leku baten hartu genuen ostatu. Diru pixka bat gehiago utzi genuen baina egia esanda xarma berezia zuen hostalak eta merezi izan zuen ohe batean lo egiteak. O cebreiroz arratsalde gau parte guztia gozatu genuen eta ahaztezina izan zen ilunabarrra. Gauean, ohe haietan lo berehala hartu genuen eta amets haietan Santiago agertzen hasi zen. Galizian geuunden eta gure helburua oso gertu zegoen. Jada zailtasun handienak paseak genituelakoan geunden eta irabazle sentitzen ginen, gure buruei jarritako desafio irabazteko izango ginen!! Hala ere, hurrengo egunean, zailtasunek berriro ere gurekin egin zuten topo. Hau kalbarioa!!

( Jarraipena Azken pedalkadak ARZUA-SANTIAGO )

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!