16 mendi 16 ilusio AHIAKO HARRIAK
AHIAKO HARRIAK
Mendien proiektuari eutsiz, oroitzapenetan murgilduta gaurkoan gogoratu dudan 9. Tontorrari buruz ariko naiz. Ahiako harrietara egin nuen 9. igoera. Ez nintzen inoiz egon tontor horretan. Parke naturala dexentetan bisitatua nuen baina tontorra ez nuen inoiz zapalduta. Egun hartan ez nuen lagunik igoera burutzeko eta Naikeren zakurrarekin gin nuen igoera. Oso gustuko dut Lurrekin igoerak egitea. Konpainia eskaintzeaz gain, txakur berezia delakoan nago eta horrek igoerak berez duen berezitasunari gehigarri bat ematen dio. Egun hartan nire kotxe gorri zaharrean sartu eta hantxe abiatu ginen biok abentura bila. Goizean goiz atera ginen, 7-ak aldera eta eguraldi zoragarria lagun, pare bat ordutako igoera egingo genuelakoan nengoen. Igoera ordu eta laurden eskasean burutu genuen eta entzundako ezaugarri on guztiak benetazkoak zirela ikusi ahal izan nuen igoeran. Naturaz inguraturik, bista zoragarriez liluraturik eta inguru paregabean nengoen. Helburutzat nuen tontorra egin aurretik eta indarrez ongi ikusita, alboko tontorra igotzea erabaki nuen. Honen ostean,tontor nagusira jo nuen. Bertako igoera nik baina azkarrago egin zuen Lurrek eta bertan 9. Tontorraren argazkia atera ostean, beherantz abiatu ginen. Beherakoan argazki politak ateratzeko denboratxoa hartu nuen eta momentu haietan gertatu zen txangoko egoerarik bitxiena. Ahiako harria igo duen edonork badaki 10 bat metroko tartea eskalatu beharra dagoela. Txakurrak gora erraz egin zuen arren, beherakoan zailtasunak izan zituen eta nik azkarrago lortu nuen beherakoa egitea. Txakurrak ordea negarrez begiratzen zidan 10 metro gorago. Egoera bitxia zen eta komikoa izatera iritsi zen. Mendizale gutxi batzuk albotik pasa eta barre egiten zuten egoera ikusita. Azkenean, Lurrek aurrera egingo etzuela ikusirik 10 metorak berriro igo eta besoetan hartuta jeitsi behar izan nuen. 10 metro gutxi dira edonorentzat baina partea hartan eta lurraren desegonkortasuna ikusirik km bat txakurra besotan hartuta bezala izan zen. Pauso bakoitza emateko komeriak nituen geienbat txakurra besoetatik eroriko ote zitzaidan baina azkenean biok bizirik jeitsi genuen tontorra jejeje. Beherakoan poz pozik jeitsi zen Lur. Haur bat zirudien tragu txar bat pasa ostean, seguru sentitzen dena berriz ere. Askotan gizakiok pentsatzen duguna baina antza handiagoa izaten dugu animaliekin; adibide hau kasu. Beherakoan mendizale batekin topo egin eta azken maldak bere alboen jeitsi nituen. Lurri buruz aritu zitzaidan berbetan. Honen hitzetan “ zakur horiek gogorrak izaten omen dira, ehiza txakurra mendizale amorratua da eta ez du beldurrik“ nik barre eginez esan nion hau ez zela ehiza txakur “ arrunta " jajajajaja. 9. Egina zegoen.

Zabaldu
del.icio.us