BIDE ERTZEAN
Bide ertzean uzten ditugu gauza asko eta asko gure bizitzan. Bide ertzean, bi hitz horiek gauza asko esan dezakete jende askorentzat. Haurtzaroa, gaztetasuna, helduaroa, bizitza ... bide ertzean uzten ditugu gure bizitzak irauten duen urteetan zehar. Bestetik, bizitzan inguratzen gaituzten pertsona asko geratzen dira baita ere bide ertzean. Neskalagunak, familiartekoak, lagunak etab. luze bat uzten ditugu bide ertzean bizitzaren joan etorrian. Azken batean, bakoitzak bere buruarengan pentsatzeak balio du noski eta neurri batean, hori beharrezkoa da baina askotan atzera begirada bat bota eta bide ertzean utzitako gauza guztiei so egitea ez da gaizki etortzen. Guztiok izaten dugu behar hori eta atzera begiratzerako orduan, oso kontuan izan beharko genituzke bidean utzitakoek, bidea aldapa behera edota aldapa gora utzi diguten. Inoiz ez da berandu, akatsak zuzentzeko eta guztiok batera bidea egiteko.
Aurreko lerroekin erlazionaturik, atzokoan Tolosako Leidor antzokian izan nintzen. Musika talde baten emanaldira nindoan bai, baina aldi berean, nire bizitzan alboan izan ditudan doinuekin denborapasa zoragarri baten bila nenbilen. Leidor antzokian sartu eta Bide Ertzean taldearen kontzertua hasteko esperoan, gogoeta batzuetan murgildu nintzen. Talde honen 10. urteurrenean, cd/dvd formatuan diskoaren grabazioa burutu zuten.Ziragarria izan zen kontzertua baina kontzertutik haratago joanda eta kritika eta onespen musikala beste baterako utzita, talde honen izenaren inguruan aritu nintzen gogoetan.
Bide ertzean, lehen lerroetan aipa bezela, bide ertzean geratzen dena asko da gure bizitzetan eta neurri batean talde honen filosofia hortik doa. Euskal talde gisa definitzen da taldea. Duela 10 urte inork ez zituenak izan zituen talde honek euskal musikan pop- rock formatua lantzen hasteko eta gaur arte bide beretik jarraitu dute, sortu diren eragin berriei so egin gabe beraien bidea eta identitatea argi edukiz. Euskal pop-rock talde moduan defini genezake beraz Bide Ertzean taldea. Ni talde hau adituz hazi naiz. Gaztetan 13- 14 urterekin ez nien zentzu askorik bilatzen euren letrei baina melodiak oso gustuko nituen. Gaur egun aldiz, letren esanahiak neurri batean ulertzen ditut eta guztiz identifikatzen naiz.Azken batean, euskal herrian, estilo hau lantzen duten talde guztiek izan beharko lukete erreferentzia bezala talde hau eta ez bakarrik estilo hau lantzen dutenek, beste hainbat taldek ere eurengandik jaso beharko lukete irakasgaia. Musika ez da garrasi egitea eta bakoitzaren gustuetatik at, musika ez da edozein soinu egitea, Bide ertzeanek lortu du bere ibilbide xumean euskara, kultura, ideiak eta bere publikoa uztartzea eta honen bidez askok beraiekin identifikatzea lortu dute.
Euskal herrian musika egiteak, politikaz barra barra aritzea dakar. Bide Ertzeanek politika sartu ohi du tarteka- marteka bere doinuetan baina dosi neurtuetan eta modu egoki batez zabalduta. Talde askoren galburua hori da, hori da zailena, modu zuzen batean gauzak musikaren bidez adieraztea. Modu honetan, ene iritziz pentsaratzera eramango gaitu musikak.
Honekin esan nahi dudana da, atzo, harro sentitu nintzela kontzertu eta disko hartako partaide izateaz. Hare gehiago esango nuke. Euskal herrian pairatzen dugun egoeraren konponbidea bilatzeko elkartasuna izan behar dugunaren ideia indartzera eraman nau. Zergatik diodan hori? Atzo Bide ertzeanek, beste hainbat taldek lortzen ez dutena lortu zuen. Ideia, lanbide eta azken finean gustu desberdinetako jendea elkartzea. Han ziren irrati esatariak ( euskadi gaztea, euskadi irratia, herri irratia ), telebista langileak ( teledonosti, EITB), politikoak ( EA, PNV , PSOE, ANV), idazleak ( Lasarte-Oriako idazle famatua ) , Euskal abeslariak ( Berri txarrak, labrit ...).Guzti honekin esan nahi dudana da, talde batek, ideia batzuen inguruan eta melodia batzuen inguruan pertsona desberdinak biltzera eramatea lortzen badu zergatik ez gara elkartzen herri honentzat irtenbide on bat bilatzeko? Horregatik eskerrak eman Bide Ertzeani, oraindik herri honetan, noizbait irtenbidea lortuko dugunaren esperantza atzo niregan berpiztu zuelako. Askorentzat tontakeri bat izango da baina niretzat asko esna nahi izan zuen atzo horren desberdina den jendea horrelako talde baten kontzertuan ikustea. Zergatik? Talde hau euskalduna zelako eta taldearen letrek, Euskal Herriko presoen egoerak, gerra zibileko fusilaketak, euskaldun guztion elkartasuna eta guztiaren gainetik maitasunaren inguruan mintzatzen zirelako. Horrek esan nahi du bertan elkartu ginenok, talde hau gustuko dugunok, sentsibilitate desberdinak izangatik, fusilaketak deitoragarri iruditu, presoen dispertsioa denuntziatu, euskaldunon elkartasuna nahi izan eta guztiaren gainetik gure arteko herria osatzea nahi badugu, bidearen zati bat egina dugula. Hemendik aurrera eta euskara oinarri izanik , goazen guztiok ahalegin bat egitera, bide ertzean ezer ez geratzeko ordua da , inor ez geratzeko, herri honek behin eta berriz hondoratzen utzi duen bakea azken finean BIDE ERTZEAN ez uzteko.
MILESKER BIDE ERTZEAN

Zabaldu
del.icio.us
Hunkitu nau sentimenduz betetako zure kronika honek. Gustiz ados 100% . nik ere gozatu nuen Leidor-en.
Arnaldo for president | 2009-01-19 - 13:06:33 GMT 1 #
garraioa arinduko AHTak????Ez det uste hala denik. Geltokiak hiriburutan izangi ditu. Orduan, Lasartetik Durangora doan garraiolari bati merezi al dio trena hartzeak????Eta egunero bilbora lanean doa langilearentzat AHT hartzea ekonomikoagoa izango al da??
Bestetik, zinturoiuak egiten, bata dela, bestea dela.....hori dena zertarako, gero esateko AHT beharrezkoa dela???'Ez al gaude kontraesan batean????
Eta azkenik, AHT-ak suposatuko duen diru kopuruaren %txiki batekin, agian gaur egungo gizartean ditugun arazo batzue soluzioa ematen joateko bidea izan daiteke (etxebizitza.......)
Hau da nere ikuspuntua, hainbat galdera erreflexiorako! Olaiz edo IƱaki, espero det zuen komentarioiren bat, ta noski, besteena ere!
Goros | 2009-01-31 - 14:13:33 GMT 1 #