Gorkaren mundua
Blog maitea:
Honako hauek dira zurekin egiten ditudan lehen uneak. Aspaldi nuen buruan blog bat sortzeko asmoa eta gaur tarte bat topatu dudanez ( zaila nere bizitza erritmoari so eginez) bloga sortzea erabaki dut azkenean. Gaurkoan, eguneroko moduan idatziko ditut lerroak baina horrek ez du esan nahi horrela idaztea, erregela moduko edota arau gisako bat izango denik. Blog hau irekia izango da, bai gaiei dagokienean, bai eta idazteko moduari dagokionean. Momentuz ez dut oso ongi ezagutzen blog honen funtzionamendua, baina ikusten dudanez aukera asko ematen ditu.
Nire ideia, egunero zerbait idaztea izango litzateke. Tartetxoa bilatuz gero, egunero lerro batzuk idazteko asmoa dut. Ziur nago, batzuetan idatzitakoa ez dela oso erakargarria izango irakurlearentzat, baina blog honen helburua ez da soilik irakurlea asetzea. Nere beste helburuetariko bat, ni neu asetzea da eta horretarako ez da hartzailea asetu beharrik.Guzti hau esanda ere, gustuko izango nuke, jendeak nire testuren bat edo beste irakurtzea eta bide batez gaiekiko euren iritzia, kritika edota proposamenak emateak asko poztuko lidake.
Gaurkoz, sarreratxo honekin nahikoa izango dela pentsatzen dut. Ez da oso aberatsa edukiari dagokionean, baina bere balore sinboliko handia du. Bloga sortu dut eta aspaldiko ideia bat martxan jarri dut. Orain ideia honi jarraipena ematea bakarrik falta da. Gogotsu nago eta blog honek momentu onak pasaraziko dizkidalakoan nago eta nola ez zuri, irakurle, espero dut indiferentziatik urrundu eta iritziak plazaraztera animatzen zaitut. Ziur naiz tarteka blog honetan agertuko diren gaiek harritu eginen zaituztela eta beste batzuetan aspertu. Irakurtze hutsak baioko du niretzat.
Besarkada bero bat lehen lerro hauek irakurri dituzuen lagunei. Datozen egunek ekarriko diuzten hitzak interesgarriagoak izango direlakoan.
Geroarte!

Zabaldu
del.icio.us