Gaurkoan, sekula idatzi ez dudan gai baten inguruan aritu naiz. Gaixotasun baten inguruan arituko naiz; antsietatea.Desgraziz edo zorionez, oso gertutik ezagutzen dudan gaixotasuna da antsietatea. 13 urte nituenetik pairatu dut gaixotasun hau. Egia da gaur egun nigan duen eraginak ez duela zerikusirik duela 7 8 urte pasarazi nituen momentu txarrekin alderatuta baina oraindik ez dut lortu guztiz nigandik aldentzea. Lerro hauek irakurri dituzuen askok esango duzue agian zergaitik diodan zorionekoa ere izan daitekeela gaixotasun hau pairatzen duten edota dugun pertsona hauek. Egia esanda, bizitza beste modu batera ulertzen laguntzen dizu eta kasu akotan gauza berriak ikasteko balio du. Giza burmuinaren indarraz ohartzen zara eta horrek pertsona guztiak oso desberdinak izan gaitezkeenaren teoria ulertzera eramaten gaitu.
Esan bezala nik 13 14 urte nituenetik ezgutzen dut gaixotasun hau. Nire inguruko gertukoenek izan ezik, nirekin bizitzako ordu asko konpartitu dituen jende asko ezta ohartu ere egiten honetaz. Duela urte batzuk nirekin bizitza egiten zutenek ordea, kontutan hartu beharreko gauzatzat izan behar zuten faktore hau. Gaur egun modu normalizatuan daramat asuntoa eta egun gutxiagitan datorkit antsietate orokorra delakoa.
Irakurle askok esango du exajerazio hutsa izango dela lerro hauetan irakurritakoa. Antsietatea, pertsona orok duen gauza bat dela egoera zehatzetan baina ez da ala. Benetazko antsietatea, gaurkoan azalduko dudana da eta ez gure hizkera normalean esaten dugun "gaur estresatua nago". Nire egoera berberean eta zailagoan egon direnak ezagutzen ditut eta beraiekin hitzeginez ulertzera iristen zara jende askori eragiten dion gaixotasuna dela honakoa.
Antsietatea bera, gutxienez sei hilabete irauten dituen buruko gaixotasuna da. Horra hor lehen ezaugarria non ikusten dugun pertsona orok pentsatzen duen antsietate arruntari buruz ari ez garela nabarmentzeko.Gertakizun batekiko edo batzuekiko edota ingurune batean bizi izandakoari estuki lotua etortzen den egoera da.Lan arlokoa, familiarra, erlazioa aldekoa... hauetariko arazoren batek edota askoren baturak sortzen duen egoera da eta ez da depresioarekin konfunditu behar.Batzuetan beldur moduan adierazten da, besteetan krisi moduan eta sintoma mordoxka bat gehiago dauzka gerora aipatuko ditudanak.Gaixotasun honen eraginpekoek, egun osoko antsietate plano bat agertzen dute. Egunean zehar gorabeherak izaten dituzte eta normalean deskantsuan eragina izaten du. Antsietatea estuki lotua joaten da edozein gairi erlazionaturik arazoen maxifikazio bat egiten denean. Burmuinak garrantzia gehiegi ematen dion garrantzia handirik ez duten gauzei eta hortik modu desberdinetan erreakzionatzen du gorputzak.Adibidez: Familiartekoren bat hilko denaren beldurra,istripu bat izango dutenaren beldurra edota baita norberari gertatzeko aukera duten gauzek ere sor dezakete. ( Lana galdu, hegazkina erori ...) Ikusten duzuen bezala, antsietateak mota guztietako ardurak hartzen ditu barne.
Normalean, egun batean, burmuinak ez du tentsioa gehiago jasateko gaitasunik ikusten eta abisua pasatzen dio gosputzari. Gorputzak sintomen bidez babes modukoa eratzen duelarik. Nire kasuan, familiartean eta lagunartean osasun aldetik gertaturiko hiru arazok ekarri zuten egoera honetara eramatea. Gizaki batek agian bere gertuko pertsonenegan inoiz ikusten ez dituen bi egoera tamalgarri aste betean bistaratzeko aukera izan nuen, ni lehen pertsonan egonda eta horrek nigan izan zuen eragin piskologikoa bortitza izan zen. Horri gertukoa nuen familiarteko baten heriotza gehituta, egoera hartara eraman ninduen. Nire ustetan antsietatea plazarazten den lehen bi hilabeteak dira gogorrenak oso zaila da kontrola izatea eta sintomak eutsi ezinekoak dira. Bledurtu eguten zara eta beldur horrek hareagotu egiten ditu sentsazio txarrak. HAsieran oso zaila da medikamenturik gabe tratatzea eta lehen hilabeteetan nik hala egin behar izan nuen. Medikamentuek eta psikologoaren laguntzarekin lehen fase hau gainditzea lortu nuen.Garai hartan 13 14 urte nituen eta garai txarra zen horrelako egoera batetatik iagarotzeko baina poliki poliki aurrera egin nuen. Gerora institutuko garaian sufritu nuen gehiena 15 16 urterekin egoera zaila pasa nuen. Institutuan askotan klasetik irten beharra izaten nuen, kagunartean ere batzutan ez nintzen ongi sentitzen eta jende asko zegoen konpromezuetan segituan agobiatzen nintzen. Hala ere, ezinbesteko izan zen urte hauetan bizitza normalarekin jarraitze. azken batean, kirolak, lagunek eta familiak oxigenoa eman eta gaixotasunarekin bizitzen ikasi nuen. Bi urte haiek gaindituta, unibertsitate garaian hobera egin zuen jada asuntoak eta gaur egungo egoeran estankatu zen. Oraindik, guztiz gainditu ez dudan arren, 10 urteren ostean, urtean 50 egun inguru izaten ditut antsietateak eragiten dizkidan egunak. Horietatik, 15 bat dira, bizitza normala egitea ekiditen didatenak.
Askotan, guzti honen berri izan ez duten nire ingurukoak harritu egiten dira bapatean juerga batetik desagertzen banaiz edota haizea hartzera kalera irten nahi badut edota beste hainbat egoera inpultsibotan. Normalean arrazoia antsietatea bera izaten da. Azken urteotan gainera konrpobatu dudanez, festara irteten banaiz eta alkohola edaten badut, batzuetan eragin luzea izaten du horrek nigan. Normalean "resaka" deitzen dena, nik aste betez edota bi astez luzatzen zait eta antsietatearen sintomak bete betean etortzen dira nigana. Horregatik, azkenaldian egin dudan aukeraketaren arrazoi nagusia. Azkenaldian, kirol arloarekin erlazionaturik ekintzetan bultza dut nire burua. Zergatik? Kirolak ongizatea ekartzen didalako eta normalean gauez asko ateratzeak momentuko ongizatea eta ondorengo 5-6 egunetarako infernua ekartzen didate. Horregatik utzi diot aurten gauez horrenbeste ateratzeari. Hobe sentiarazten nau eta gustorago egiten naiz kirola eginez edota lagunekin beste momentu batzuk konpartituz. Ez nuke nahi azken fase honetan berriro hasierara bueltatzerik eta bide batez nire gorputzak eskertuko du hau.
Teoriara itzuliz, antsietatearen sintoma nagusiak hauek dira:
Urduritasuna, egonezina, azkar nekatzea, kontzentrazio zailtasunak, haserretzeko erraztasuna,tentsio muskularra, dardarak, buruko minak, oinen mugimendu inpultsiboak,lo egiteko zailtasunak, bat batekoi izerditzeak,takikardiak, sabeleko arazoak,mareoak, hiperbentilazioak eta ahoko lehortasuna.
Nire esperientziak guzti hauek sentiarazatera eraman nau eta batzuk oso egoera destsginetara eramaten zaituzte. Pentsa edozein egoerartan edozeinetan hauetariko sintomaren bat agertzen dela eta... zer egin. Horretarako neurri batean kontrolatzen ikasi behar da eta nik bere neurrian lortu dut nahiz eta oraindik askotan ezin daudan kontrolatu.
Guzti honekin, antsietatea bezalako gaixotasunen inguruko artikulua sortu nahi nuen. Ez dakit irakurle gaixotasun honen inguruan zerbait ikasiko ote zenuen. Nire helburua, esperientzia propioa eta teoria uztartuz gaixotasun honen ezaugarri nagusiak bistaratzea eta bide batez XXI mendean gizarte aurrerakoietan zabaltzen ari diren buruko gaixatusunetariko baten aipamena egitea zen. Inor egoera honetatik pasatzen badabil laguntzeko prest nago, azken batean gaixotasun hau pasa ez baduzu, kanpotik oso zaila baita ulertzeko eta izan ditudan elkarrizketa desberdinek hori baieztatu didate.
Milesker urte luze hauetan nire ondoan egon zaretenoi. Jada 23 urterekin eta bakoitzak jarri duen hondar alearekin tunela atzean utzi dut eta tarteka marteka zuloetara erortzen naizen arren, %90 ean atera naiz hainbeste urteetan alboan izan dudan "ANTSI" nire lagunaren hatzaparretatik. Asko ikasi dut urte hauetan honekin eta egunetik egunera, bizitza altxor bat denaren ideiak indarra hartzen du nire BURMUINEAN.