Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gorkaren mundua

Kategoria: Kirolak

15/06/2009 GMT 1

16 MENDI 16 ILUSIO 3. TONTORRA

gor777 @ 19:50

Gaurkoan mendi proiektuarekin nator berriro ere. Blog hau irakurtzeko ohitura duen oro konturatuko zen mendi bakoitzak eman izan didala zerbait igoera bakoitzean.

Hirugarren mendi hau, hala ere, berezia da niretzat. Agian munduko mendirik bereziena bezala har dezaket. Adarra mendiaz ari naiz. Joana nintzen adarra mendira 2000 urtea baina lehen. Ordurarte mendia gustoko nuen baina ez zidan inongo senimendurik azalerazten.2000 urte hartako galera hark ordea mendi honenganako nuen sentimendua indartzera eraman zuen. 2000 urtean galdu nuen lehengusua. Gaixotasun nazkagarri batek albotik kendu zigun hainbeste maite genuen pertsona. Gazte, oso gazte uzti zigun. Berarekiko lotura oso estua nuen. Adin tartea egon arren bera eta nire artean betidanik egon zen rollo ona. Herri berdinean bizi ginen eta oso gertukotzat jotzen nuen. Nire eredua zen. Nire bi lehengusuak beti izan dira nire eredu. Kirolzaleak, langileak eta gainera besteekiko edozer egiteko prest une oro. Desgraziz borroka hartan ezin izan zuen aurrera egin. Bere errautsak adarra mendian bota genituen. Bertan zuhaitz zoragarri bat landatu genuen eta hantxe dirau tinko jada 9 urte bete dire honetan. Argi uzti dut lerro hauekin, Adarra mendiak nireganako sortzen duen sentsazio, sentimendu eta oroitzapen sorta. Esan beharra daukat gaur egun plantetazen ditudan desafio askotan indarra, lehengusuaren pentsamendua izaten dela. Asko esango dute horiek burutapenak direla baina kirol arloarekin erlazionaturiko ekintza anitzetan oso gogoan izaten du bera. Horregatik ez da kasualitatea, mendien proiektu honetan mendia hau sartzea, ezta kasualitatea ere ez Santiago bideko azken 5 kmetan bota nituen malkoen zergaitia zehaztea. Ez eta noski Behobia Donostia leihaketan lehen aldiz parte hartu nuenean, sufrimendu momentuetan izan nuen pentsamendu hura. Askok esango dute zergatik erlazionatu kirola pertsona maitatu batekin. Batzuek Messi, Gasol edota Alonso goresten duten bezala nik nire lehengusua izan dut eta izango dut beti eredu.

Neska eta ni joan ginen adarrara. Proiektuko hirugarren desafioa zen. Oso ezaguna niretzat. Eguraldi oso txarra genuen eta mendian gora abiatu gienean gauzak okerrera egin zuen. Behe laino sartu zen. Nik bidea oso ezaguna nuenez, aurrera egitea erabaki genuen. Erritmo biziz nire lehengusuaren zuahitzeraino iritsi bertan geldialdia egin eta gora jarraitu genuen. Indarra berreskuratu nituen zuhaitzean eta sentimenduak azala azalean gora egin genuen. Ilusio handia egiten zidan mendate haur ere neskarekin egiteak. ( Niretzat asko suposatzen zuen hark. Eztakit nire lehengusuarekiko aurkezpen batn modukoa zen). Tontorrera iristean oso pozik nengoen eta naiz eta Adarrara igotako aldiak ezin kontatu, hau berezia izan zen. Batetik konpainiagaitik eta bestetik berriz ere berritu nuelako nire lehengusuarekiko lotura.Egunetik egunera eta utzi gintuenetik 9 urte pasatu diren arren une askotan daramat alboan eta kirol arloan indar bereziak meaten dizkit desafio xume hauetan.

ADARRA MENDIA EGINA ZEGOEN.
BIDE GUZTIETAN, ERREPIDE GUZTIETAN, FUTBOL ZELAI GUZTIETAN, LASTERKETA GUZTIETAN ... ETA BIZITZAKO UNE GUZTIETAN GOGOAN.

10/06/2009 GMT 1

SANTIAGO BIDEA 4. ETAPA

gor777 @ 21:18

Fromista - El Burgo Ranero

Etapa erraza zirudien hasiera batean laugarrenak. Jada hankak egokituak genituen eta erraz jartzen ginen bizikleta gainean goizean goiz. Perfilak koska bakarra erakusten zuen bidean eta zailtasun handirik ez zuelakoan ginen. Egun hartan ordea, beroa izan zen gure etsai nagusia. Beroa eta aldapa hura... uste baino gogorragoa izan zen. Bakardadearen etapa izan zen hau . Abneturako bi kideak bereizita joan ginen ia ibilibide guztia. Bakoitzaren pentsamenduetan murgiltzeko parada ezin aproposagoa sortu zitzaigun. Gida guztietan eaten zuen, Santiago bideak pertsonari bakardadean egoteko aukera anitz esakintzen zizkiola. Etapa hoek erakutsi zigun horrelaxe zela. Tarte handia egin genuen bi kideon artean. Ordu betetik gora geunden bata bestearengandik eta beroa kiskalgarria izan zen. Hala ere, tarteko herrietan geratu eta elkartu egiten ginen hidratatzeko , krema eman eta zerbait jateko. Egun oso gogorra izan zen eta berezitasun handirik izan ez bazuen ere oso nekatuak iritsi ginen Burgo Ranero herrira. Gure planteamenduan, km batzuk gehiago egitea zegoen baina herri hartara iritsi orduko gure begiradek guztia esaten zuten. Hitzik esan gabe aterpetxe baten bila aritu ginen eta egun neketsu honetarako pribatua aukeratu genuen. Gu bakarrik izan gine lotan aterpetxe hartan eta luxua izan zen.

KAnpoan amakak genituen eta Igel jokoa. Arratsaldea igel jokora partidak botatzen aritu ginen gure kopetizio grina asetzeko eta gerora askari handi bat eta afari ezin hobea egin genuen, bereziki santiago bideko ibiltariei eskaintzen zitzaien menu zoragarriarekin. Prezio egoki batean izugarrizko jatordua izan genuen.

Bertan, santiago bide honetako bigarren pertsonaia ezagutu genuen. Suitzarra zen gizona. 50 urte inguru izango zituen eta hilabeteak ziren bere aberritik irten eta Santiagorako bidea hartu zuela oinez. Ongi menperatzen zuen espainola eta baita frantsesa ere gizon azkarra zen. Berarekin jatordua konpartitu genuen eta asko ikasi genuen berataz. Emaztea Suitzan utzita bideari ekin ziola esan zigunean ez genuen oso ongi ulertu baina gerora istorioa sustraietatik helduz kontatu zigynean, bere emaztearen ametsa bide hau egitea zela aipatu zigun. Emazteak, adinaren kontuak izrela eta oinak oso gaizki omen zituen eta ez zen gai bide hura osatzeko. Berak, bere bion partez egingo zuela esan eta hantxe abiatu zen gizona. Meritu handi zuen bakardadean bide hura egiteak eta kontakizunaren momentu batzuetan oilo ipurdia jartzea lortu zuen. Benetan ikusi nuen pertsona baten fedea noraino iritsi daitekeen. Kasu honetan, fede erlijiosoaz gain, bere bikotearekiko konplizitatea edo maitasunean oinarritutaklo fedea ee bazen eta gure kasuan aldiz kirol grina zen bidea egitera bultztazen gintuena. Benetan miresten genuela esan genion gizon hari eta gaueko 23 aldera lo egitera abiau ginen.

Egunetik egunera Santiago bidea egiten egotearen harrotasuna nabaritzen nuen nire barnean. Gustura nengoen kirola egiten, ongi sentzitzen nintzen eta jende berria ezagutzen ari ginen. Agian sekula berriz ere ikusiko ez dugun jendea ezagutzen ari ginen baina askotan pertsona hauek eguneroko bizitzan ikusten dituzun pertsona askok baino gehiago aportatzen dute.

ESPERIENTZIA BIDE OSO ONETIK ZIHOAN.

08/06/2009 GMT 1

Athletic Club

gor777 @ 20:38

Aspaldian idazteko nituen lerro hauek. Errealzale amorratua naiz eta futbolzalea baita ere. Aurten Euskal Herriko futbolak,poz handia izan du Athletickek kopako finaleraino heltzea lortu duelako. Ni izan naiz lehena pozten eta irabazi ez duten arren argi utzi dute talde horrek sortzen duen sentimendua desberdina dela.

Meritu handia dauka athletickek duen filosofiarekin aurten lortu duenera iristea.Askok esango dute nolatan errealzale amorratu bat hprrelako loreak botatzen athleticiki? Ba askotan leiha eta aurkakotasuna gainditzen jakin behar delako eta konturatu behar garelako gaur egungo futbol profesionalean zein zaila den horrelako arrakastak izatea. Zorionak Athletic!

Honi hainbat gehigarri batuko dizkiot.Batetik Athletikenganako dudan begirunean, Caparros jauna ezabatzea izango da. Caparros jaunak, bota bazuen bota zuen azken urte luzeetan EH-ko talde batek lortu zuen arakastarik handiena izna zela athletickek lorturikoa. Non dago Osasunaren kopa finala? Non da Alavesek UEFA txapelketan eman zuen erakustaldia? Ez al zuen ikusi errealaren txapeldunordetza? Caparros jauna harro egotea ongi dago baina hitzegn aurretik aurrez hitzak neurtzea komeni da tarteka. Honetaz gain, gizon honen hankasatzeekin jaraituz, athletickek euskadiko edota EAE-ko edota Euskal Herriko jokalari onenak eduki behar dituela ere bota du bere aho bero horretatik. Ez dirudi gizaon hau errealitatean bizi denik. Athletickek gaur egun ezin ditu EH-ko jokalari onenak eduki. Merkatua dagoen moduan, denok dakigun talde handiek harrapatzen dituztela hauek eta Athleticken harrobi filosofiak, ez dio aukera askorik ematen. Nolanahi ere harrobi filosofia honen harira, pare bat apunte egin nahiko nituzke. Athletickek ez du dirurik EH ko jokalari onenak ekartzeko. Horregatik gertuko merkatuan eta gertuko taldeetan sartu behar izaten du eskua. Galde diezaietela Osasuna taldekoei edo neurri txikiagoan errealekoei. Arazoa da gerora harrobiaz harro sentitzen direla Bilbon. Harrobia bai baina nongoa? Durangaldekoa? Enkarterrietakoa? Plantilla begiratuz gero, donostialdea, Iruñea eta Errioxa aldeko jokalari ugari ikusten ditutu nk behinik behin. KOntuz ibili beharko du Athletickek bere fislosofiarekin. Errespetagarria da eta ona baina odlokiak ordainetan jasoz gero arrisku handiak eduki ditzake. Azken urteotan bueltaka dabilen jeitsieraren mamuak hozka eginez gero,filosofia horrek ez du sostengurik izango eta gauzak asko konplikatuko lirateke.Horregatik lerro hauen bidez, klubeko agintariei ingurukoeikiko errespetua eskatuko nieke.

Beste alde batetik eta gogaitzen nauten gauzak alde batetara utziaz, inbidia sortu dit hiriak kopako finalaren atarian hartu duen itxurak. Kritika asko jasotzen ditu futbolak. Neurri batean ni ere kritika horiekin ados nago baina ez du preziorik Bilbon lanean ari nintzela bizitzea tokatu zitzaidan egoera hark. Haur, gaztea, guraso , aiton amon , txakur eta bizi zeukan oro zuri gorriz zebilen bilbotik. Athleticken ereserkia entzuten zen leku guztietan eta hiri hark bizi izan zuen ilusioa adierazi ezina da. Niri goizeko zortzuretan lanera satzerakoan, oilo ipurdia jarri izatzidan irudi hura, soinu hori eta azken finean ilusio hura giroan ikusirik. Bizitza ilusio pilaketa bat delakoan nago eta futbolak gizartearen zati handi bati ilusioa sortaraztin dio. Zergatikesango dute batzuek. Manipulatuak izan garela esango dute besteek baina sentimenekin ez da jolasten. Nahita ez futbolaoso errotua dago gure gizartean eta pisu oso handia dauka. Esan dezatela nahi dutena, kirolak zerbait berezia dauka eta nik zinea edota artea gustuko dutenei errespetatzen diedan moduan errespetatu beharko naute hauek.

Futbolak asko irakasten dio bakoitzari eta nazka higuina diotenei luze eta zabal azalduko nieke zenbat sentimendu sor ditzakeen. Agian beste gauza traszendental batzuek baina gehiago.

Argi dago geur egungo futbola negozio bihurtu dela baina argi dago futbolak beste hainbat instituzioaren indarra duela eta jarraipena.

Beti agertuko naiz kirolaren alde eta kirola inguratzen duenaren alde. Azken batean Kirolai indarra emateak, hauek praktikatzera eramaten gaitu eta horrak osasuna ekarriko digu.

Horregatik hunkitu gaitezen, goza dezagun eta poztu edo tristetu gaitezen bste batzuek eliza, udalekuetan, zinean edota prentsa arrosako berrietan sentimendua isladatzen dituzten bezela.

MILESKER ATHLETIC!

21/05/2009 GMT 1

16 mendi 16 ilusio II Andatza

gor777 @ 10:40

Denbora askoren ostean, berriro ere, tartetxoa topatu dut lerro batzuk idazteko.

Gaurkoan 16 mendi 16 ilusio proiektuaren bigarren tontorrari buru< arituko naiz. Bigarren tontor haur Andatza izan zen. Bost kidek burutu genuen igoera hau. Herritik gertu geratzen da eta zailtasun maila Buruntzarena baina errazagoa den arren, denbora gehiago eskatzen du hau igotzeak. Espedizio honetan, Alaitz, Maialen, Alaitz eta Iñakik hartu zuten parte nirekin . Aldez aurretik eskertu tontor hau igotzearen esfortzua. 600 metro inguruko mendatea da andatza. Guk Usurbilgo San Esteban ermitatik ekin genion gora. Bizikletaz pare bat aldiz igoa dut mendi hau eta oinez beste pare bat aldiz. Hirugarren aldia zen honakoa eta taldetxoan goraka abiatu ginen. Igoerak ez zuen ezer berezirik izan. Egun lainotu batean igo genuen eta jendea gora eta behera zebilen. Azpimarratzeko mendi honek esakintzen duen korrikarako aukera. Gutxi batzuk mendia korrika igotzen ikusi genituen eta benetan nire mirespena jasotzen duen jendea da hori. Tontorra zapaldu, II. tontorraren argazkia atera eta behera joan ginen. Tontor arrunta izan zen baina egin beharrekoa. Jada 14 bakarrik falta ziren.

Anekdota moduan, mendi honek ekarri zidan oroitzapen bat aipatuko dut. 10 urte inguru genituela, ikastolarekin lehen igoera egin genuen mendi honetara. Taldetik berbetan urrundu eta hire kide atzean geratu ginen. Konturatzerako galduta aurkitu ginen mendi hartan. Kasualitatez, gaurkoan nirekin egin duen kuarilakidea, Iñaki eta ni geunden galdutako talde hartan. 10 urterekin, ezagutzen ez genuen mendi hartan, egoera ez zen oso ona. Azkenean mendian gora egitea erabaki genuen eta sasien tartetik tontortxo batera iritsi ginen. Mendiaren gainaldean ginen bai, baina bagenekien hori ez zela irakasleek gu joatea nahi genuen toki hura. Oso bide zaila izan zen eta hanka guztiak zauriz bete genituen sastraken pintxoen ondorioz. Behin han egoera aztertu genuen. ( 10 urteko haur batek aztertu dezakeen moduan). Beherago jeistea erabaki genuen. Behin galduta aurkitu ginen puntu hartara iristean, gutxienez atzerako bidea, hau da, ikastolarako bidea bagenekiela konturatu eta horrek lasaitu egin gintuen. Azkenean , itxarotea erabaki eta gure kanpamentu basea eraiki genuen bidegurutze batean. Hantxe egon ginen bi ordu inguru. Oroitzen dut nola bollycaoak jaten egon ginen. Azkenean bi orduak luze egin zitzaizkigun eta paseotxo bat ematea otu zitzaigun. Han inguruan ibili ginen paseoan eta berbetan eta suge bat ikusi genuen.Suge txikitxo bat izan zen baina guk bagenuen hortik gure abentura propioa ateratzeko. Jada 4-5 ordu galduta geundelarik, bapatean oihu batzuk entzun genituen mendiaren gainaldetik. Gu erantzuten hasi ginen. Gure bi irakasle ziren eta azkenean eurekin elkartzea lortu genuen.Oso beldurtuak zeuden biak. Guk aldiz ez genuen gaizki pasa ordu haietan, ez genuen gure bila arituko zirenik ere pentsatu. Talde osoarekin elkartu ginen gerora eta abentura kontatu ostean, ikastolara itzuli ginen. Inoiz ez dut ahantziko istoriatxo hau. Andatza mendia, istorio honekin lotua egongo da nire bizitza osorako.

02/05/2009 GMT 1

3. etapa

gor777 @ 11:02

Agés - Frómista

Aurreko eguneko espainiar selekzioaren festa hura atzean utzi genuen. Agesetik atera ginen goizeko 7-ak aldera. Jendea egun hartan ajea izango zuen ziur Ages herri hartan. Batetik ospakizunak ordu txikiak arte luzatuko zirelako eta bestetik herriaren izenak pistaren bat ematen digulako. Gauza da 7 -etarako gosaleduak ginela. Gure lagun berriarekin gosaldu genuen. "Gudari" deitzen genion guk eta berarekin 20 minutuko gosaritxoa egin ostean bizikletak hartu eta martxan jarri ginen. Burgosko probintzian zehar abiatu ginen. Egun hartako etapak ez zuen inongo zailtasun orografikorik baina beroak etapa gogortu zuen. 30 gradutik gorako tenperaturak izna genituen behin eguerdiko 12-ak inguratu zirenean. Egunaren zati handia eguzpipean sufritzen pasa genuen eta hori ni bezalako eguzkizaletasuna dutenentzat, hau da gorrotoa beroari, ez zen oso atsegina izan.

Hala ere, goizeko kilometroak modu onean egin genituen Burgosa iritsi arte. Bertan 15 minutuko atseden hartu genuen. Katedrala ikusi eta hamaiketakoa egin ostean berriz ere bizikleta gainean jartzeko.

Burgostik aurrerako bidea nahiko laua izan zen eta bide batez esan nahiko nuke nahiko aspegarria. Jakina zen Santiago bide honetan, horrelako tarteak topatuko genituela eta gaurkoa zen hauetariko bat. Errepide lauak, bero handia eta jende eza ziren nagusi paraje haietan. Gainera gaurkoan indartsu sentitzen nintzen eta nire kideak baino indartsuago ekin nion etapari. Bide erdian, ordu bete itxaron behar izan nuen bere esperoan. Hantxe 15 minutuko bideotxo bat grabtzeko auekra izan nuen. Egoera honakoa zen. 32 gradu ikusi nituen jada 25 km atzean utzi nuen azken herrian, lautada zabal batean nengoen bakar bakarrik eta errepidearen mugak ez ziren nabaritzen ez atzera ez aurrera begiratuz. Errepideak botatzen zuen bero hura jasanezina zen eta belarretan etzatea erabaki nuen. Hantxe egon nintzen 20 minutuan. Tarte hartan ez zen ez pertsonarik, ez autorik pasa nire albotik eta bertan zegoen isiltasuna ikaragarria iruditu zitzaidan. Momentu batez bakarrik sentitu nintzen. Harridura sortu zidan egoera hark. Gure herrian, lasaitasun hori bilatzeko mendi garaienetako tontorretara edo kobazulo sakonenetako hondoraino joan behar baizara eta han, Burgosoko probintziaren erdian eta inongo igoera edo jeitsierarik egin gabe bake izugarria nabari zen. 30 mintuu bakardadean egon ostean, nire kideari deitu nion eta non ote zegoen galdetu nion. Bere hitzek, oraindik ordu erdi luzeko esperoa nuela adierazi zidaten eta pazientzia izatea erabaki nuen. Bizikleta hartu eta pedalik eman gabe aurrera egiten nuen indarrik egin gabe haizeak nire aurpegia kolpatzen egieten zuen soinu eta sentsazioa atsegin hartaz gozatuz. Azkenean, herri bat aurkitu nuen te abertan egin nuen nire itxaronaldia. taberna batean sartu eta tortila pintxo bat jan ostean nire kideari itxaron nion. Behin elkartu ondoren, berbetan aritu ginen tartetxo bat bide haietan sentiarazitako bakardadearen inguruan eta oraindik Palentzian sartzea falta zaitzigula ikusita lasaitasunaz gozatzen ikasi beharko genuenaren ondoriora iritsi ginen.

Azkenean beste 30 kilometro egin ostean, etapa frómista herrian amaitu genuen. Etapa oso lasaia izan zen baian aldi berean neketsua beroarengatik. Herriko piszinaren bila aritu ginen baina herritar batek hurrengo egunean irekitzen zutenaren berri txarra eman zigun. Aterpetxeko dutxa freskoak arindu zituen gure beroak eta ohiko siestatxoaren ostean, zerbezatxoa edan eta aldizkari batzuk irakurtzeari ekin genion.

Herri berezia zen frómista eliza dotorea zuena. Elizak baino, niri atentzioa gehiego deitu zidaten. elizako txoko guztietatik irtetn ziren Enaren joan etorriak. Pilaka Enara joan etorrian zebiltzan eta herri hartatik geratu zaidan oroitzapenetariko bat hori izan da; niretzat Frómista Enaren herria izango da beti.

Arratseko 19 -ak aldera nire kideak aurreko bi egunetan nabaritu zuen haginetako minak ez zion uzten deskantsatzen. Zortea izan genuen. Herri hoentan, osasun zentrua zeukaten( Santiago bideko lekua askotan ez...) eta bertara joan ginen.Hara joan eta kideak osasun txartela Donostian utzi zuela konturatu ginen. Azkenean, NAN erakutsita atenditu ziguten eta inflamazioa jeisteko medikazioa eman ostean lasaiago itzuli ginen aterpetxera. Bertan afari arina egin genuen, agian santiago bide guztian egindako arinenan. Eguna ez zen gogorra izan eta hurrengo egunerako eskatu genuen bakarra, eguzkiak jai har zezala izan zen.

23/04/2009 GMT 1

16 mendi 16 ilusio 1 MENDIA

gor777 @ 13:58

2008-ko Otsaila erdialdera, proiektu bat jarri nuen martxan. Urte batean 16 tontor egitearen proiektua. Mendia asko gustatzen zaidan pertsona kontsideratzen naiz. Oso ohikoa den hondartza ala mendia galderari erantzuterakoan, beti mendia erantzun izan dut.Praktikan ordea gehiagotan joan izan naiz hondartzara. Hortan, eragina izan du familia, kosta aldekoa izateak eta lagunek, honadartza nahiago izateak ere. Gaur egun , hondartza gustoko izateraino iritsi naiz eta aldiz inoiz baino gehiago hasi naiz joaten mendira. Beti kontsideratu naiz mendizale. Zalea bai baina igotzailea ez. Paradoxa honi bueltak eman eta 2008 han proiektua aurrera eramatea pentsatu nuen.Horrela tontorrak igotzen hasi nintzen. Orain arte 14 tontor igo ditut eta urte betan egitearen desafiao lortuko ez dudan arren, tontor horietako bakoitza igotzeak nigan sotu duen satisfakzioa gauza gutxik gailentzen dute. Bi tontor falta zaizkit eta honekin proiektua amaitutzat emango dut. Proiektu honek, betirako mendizaletasuna eustera eramango nauela uste dut.

Askok esango dute zertara datorren idazki hau. Lerro hauetan idatzitakoak ez du inongo zeresanik emango ez eta inongo bitxikeriarik gehituko irakurleari.Niretzat aldiz, betidanik mendizale izan denaren eta praktikan asko ibili ez denaren garaipena bakarrik adierazten du. Nere buruari jarritako frogaren lorpena eta azken batean nahiak ( mendiaz disfrutatzea) lortu izanaren satisfakzioa.Horregatik milesker lehenik eta behin mendiari; horrenbeste emateagatik. Bigarrenik nire neskalagunari tontorrez tontor laguntzegatik eta hirugarrenik proiektuaren momentu desberdinetan tontorrak zapaltzen lagundu didazuenoi.

Aitzitik, barkamena eskatu benetazko mendi "igotzaileei", urtean 30 40 tontor burutzen dituztenei eta egunero bere herriko, auzoko edo etxe ondoko munio, mendi edo aranetara igotzen diren guztiei. Horiek dira benetan mendia maite dutenak.Nik nire buruari poz bat eman diot nire gogoa praktikara eramanaz, hauek aldiz eguneroko edo asteroko maitasuna agertzen diote mendiari.

Sarrera xume honekin,16 mendi hauen inguruko kronika laburrak argitaratuko ditut blogean. OIrain arte egindako 14 mendiak agertuko dira bertan eta idazki hauek amaitzerako eginda izango ditudan beste bi mendiak ere bertan agertzea nahiko nuke.

1. TONTORRA Buruntza 441 metro

Proiektu honetan igotako mendirik baxuenetakoa dugu buruntza. Esanahi berezi izan zuen niretzat.Batetik, herriko mendia zelako eta gertukoa izanagatik txikitan behin bakarrik igoa nuelako. Otsaileko egun urdin batean abiatu genuen goizean goiz Buruntzarako igoera. Neskalaguna eta kuadrilako kide bat lagun eta mendi askotan bidelagun izan dudan Lur txakurra harturik joan ginen Oztaran bailaran barrena. Egun oso polita izan zen eta bidea modu onean egin genuen. Behin tontorra zapaltzean, egun hartan genuen eguraldiari eskerrak eman eta bertako bistetaz gozatu genuen. Ezin esango dugu Buruntzako bistak oso politak direnik baina igo beharreko beste mendi batzuen erliebea eta Lasarte-Oriak urteetan izan duen aldaketaren testigu izateko balio izan zigun. Bestetik bertatik ikusi genuen berdegune batean, Errasgailuaren kokapena antzeman genuen eta ingurune honetan egingo duen triskantzaz ezin izan genueen ahantzi.

Jeitsieran Azkorteko ermitan hamaiketakoa egin eta herrira itzuli ginen. Proiektua martxan zegoen, inork ez zekien aurrera egingo ote zuen baina lehenengo harria jarrita zegoen.

( Tontorra egin zuten kideak: Olaiz, Alaitz, Lur eta Gorka)

21/04/2009 GMT 1

SANTIAGO BIDEA 2.etapa

gor777 @ 10:29

Santiago bidearen kontakizunarekin jarraitzea erabaki dut gaurkoan. Bigarren etapari helduko diot. Bigarren etapa honetan Errioxa utzi eta Gaztela eta Leongo lurraldeetan barrena ibili ginen.Logroño eta Ages herriaren artean izan zen etapa hau. Lehenengo eguneko nekea gainean genuela, beldur pixka batekin atera ginen errepidera goizeko 6:45-ak aldera. Beldurra, aurreko egunean aurkitu genuen errepide gora beheratsuak sartu zigun. Gure pozerako gaurko etapa era bat desberdina izan zen. Aldapa ugari tpatu genituen bidean baina ez zuten zerikusirik aurreko egunean igaro behar izan genituenekin. Egun hartan, pedalei eragin beharra izan genuen baina tarteka arnasa hartzeko tartea izaten genuen.

Najera, Santo Domingo de la Calzada eta Belorado bezalako herri ezagunak pasa genituen eta azken honetan sortu zitzaigun eguneko zalantza nagusia. Belorado igaro ostean, eguneko perfilak aldapa bat adierazten zigun. Beldurtuta geunden eta atzera egitekotan egon ginen lehenago pasatako aterpetxearen bila. Azkenean, aurrera egitea erabaki genuen eta Beloradotik aurrera zegoen aldapa hura oso gogorra ez zela konturatu ginen. Hala eta guztiz ere kilometroek gure hanketan neke pilaketa sortzea ekarri zuten. Azken erabakia, Gaztela Leongo autonomi erkidegoraino iritsi behar genuela izan zen.Ages herrian hartuko genuen ostatu; Burgosko probintziako herri txiki batean.

Beloradoko aldapan, bikotea hautsi egin zen eta nik aurrera egin nuen nire kidea nekeak jota atzean geratu zlerik. Ageseko bidegurutzean elkartuko ginelakoan geratu ginen. Beloradotik aurrera, Ages agertu zen azkenean eta bertako aterpetxe zoragarrian ostetu hartzea erabaki genuen.

Egun honetako gauzarik bitxienak gertatzeko zeuden oraindik.Esan bezala, aterpetxe berezi batean hartu genuen ostatu. Santiago bide osoan ikusi genuen aterpetxerik berezienetarikoa eta aldi berean erosoenetarikoa zen hau. Behean, sarreran taberna handia bat zuen eta bertatik sarrera berezia zuen logeletara. Ordu bateko siestatxoa bota, herriak zituen bi kaleak exploratu eta saskibaloira jolasten aritu ginen ordu erdiz haur batzuekin. Gau aldera herriko etxeetatik jendea gure aterpetxeko tabernara hurbiltzen hasi zen. Berehala konturatu ginen zertara zetorren hainbesteko mugimendua. Espainiako futbol selekzioa finala zuen Alemaniaren kontra. Eurokopa finala zen eta zaletu guztiek zuten irabazteko gogoa. Giroa ikusita tabernan geratzea erabaki genuen. Hantxe geunden bi euskaldun, Burgosko Ages erdian, Espainiar selekzioaren partida ikusten grinaz betetako zaletuen artean. Partida hasi aurreko momentu haietan,pertsonaia berezi bat ezagutzeko aukera genuen. Gizon honek 35 urte inguru zituen, kuadrodun alkandora, baserritar galtzak, zapi gorria eta txapela buruan. Gugana hurbildu zen bideokamara eskuan zuela eta taberna zeuden guztien bezalatsu partidako pronostikoa kamera aurrean botatzea eskatu zigun. Nire pronostikoa 2-1 Alemaniaren aldekoa izan zen eta pronostiko hark nire ingurukoen begirada ekarri zuen. Taberna hartan zegoen giroa ikusita, espainiarra ez zirudien gizon hura nigaa hurbildu eta hizketan hasi zen. Segituan konturatu ginen, pertsona hure putzuaren beste aldekoa zela.

Elkarrizketa sakona izan genuen berarekin hurrengo ordu eta erdian. Partidari baino, berari gehiago begiratzen nion. Partidan , Espainia garaitzen ari zen eta jendea oso pozik zegoen. Guk bitartean gure alkarrizketarekin jarraotzen genuen. Puerto Ricokoa zen gizona. Microsoft-en lan egiten zuen eta urteetan zehar oporrik gabe izan zenez, Santiago bidea egiteko hilabete eta erdiko oporraldia eskatu zuen. Oinez ari zen bidea eginez eta bere arrazoaik azaldu zizkigun. Batetik bere buruarekiko konfidantza lortu nahi omen zuen, bestetik bere fede erlijiosoa indartu eta azkenik bere emaztea beste batekin ohean harrapatu izanak sortutako frutrazioa arindu. Guk gure arrazoiak azaldu genizkion. 1- Kirola egiten gozatu eta 2- Desafio moduan planteatu genuen bidea burutu. Lotsa pixka bat ematen zigun gure arrazoi haiek plazaratzeak baina berak, horrek garratziarik ez zuela agertu zigun. Ez zuela garrantziarik erlijiosoa izan, kirolzalea izan edota beste zerbaitek eraginde bide hura egitera joateak; garrantzitsuena gustura egotea zela esan zigun eta horretan arrazoi zuela esan genion. Hortik aurrera, elkarrizketa luzatu egin zen. Lodosako piperrak eskaini zizkigun, ondoren txorizoa eta guk ezin uko egin produktu napar haiei noski. Azkenean, bere arbassoak euskaldunak zirela kontatu zigun eta euskeraz 10 esalditik gora osatzeko gai zela erakutsi zigun. Harriturik utzi gintuen gizon hark. Garora, bere aitona euskal gudaria izan zela azaldu zigun eta euskal kultura nahiz historiaren inguruan oso dokumentatua zegoela agertu zuen.Bi ordutan berbetan aritu ondoren, Espainiar selekzioa europako txapeldun bilakatu zen eta guk zapi gorria lepoan eta txapela buruan zuen gizon aren lagun egin ginen. Lotarako ordua iritsi zen. Zaila izango zen lo egitea herrian festa zen nagusi koheteak zeruan lehertzen eta herri hartako herritarrak eurentzat horren handia zen garaipen hura ospatzen. Gu lotara joan ginen hurrengo egunean gure ilusioek aurrera egingo zuten, Espainiak eurokopa irabaziko zuen eta gure lagun Puerto Ricoarrak janari gehiago eskaini zigun baina bakian artean sartuta genuen helburua, Santiago, gero eta hurbilago izan nahi genuen.

27/01/2009 GMT 1

GOAZEN ERREALA,GOAZEN TXAPELDUN !!

gor777 @ 14:00

Orain arte ez dut idatzirik egin nire bizitzako zati bat betetzen duen elementu garrantzitsu baten inguruan. Kirola, nire bizitza guztiz osatzeko sortutako elementutzat definituko nuke. Bai praktikan eta baita ikusle soil moduan betetzen nauen gauza bat da.

Honen harira eta kirol zale gehienok bezala, nire kirol gogokoenak dauzkat. Gaurkoan, sarrera txiki bat egingo dut zuretzat, irakurle. Kokatze ariketa soila izango da gaurkoa, gerora, blog honetan lerro asko eta asko eramango dituen gai honetan zentratzeko.

Nire kirol gustukoenekin sailkapen bat egin beharko banu, bi gauza bereiziko nituzke. Batetik, praktikarako kirolak eta bestetik ikusteko kirolak. Pertsona askori kirol bat praktikatzea gustoko izan dakioke baina ez aldiz, norbait, hau praktikatzen ikustea. Alderantzizko egoera ere erabat normala izaten da. Nire kasuan hona bi zerrendak.

- Praktika

1.Futbola
2.Bizikleta
3.Korrika aritzea

( Ondorengoak oso urrun geratzen dira hiru hauetatik)

- Ikusle moduan
1.Txirrindularitza
2.Futbola
3.Saskibaloia

( Aldaketak neurri batean badaude)

Nire gustuak argi zehazturik, esan zuri, irakurle hemendik aurrera zerrendetan ikusi dituzun kirol horien inguruan asko irakurriko duzula eta beste hainbat kirolen inguruan ere horrela izango delakoan nago.

Txirrindularitzak zoratu egiten nau, futbola maitatu egiten dut eta saskibaloiak zirrara sortzen dit. Praktikan txirrindularitzak, abentura ekartzen dit burura, futbolak beharra eta korrika egiteak desafioa. Hitz hauek argi uzten dute kirolak niregan duen eragin positiboa. Ezin antziko dut azkenaldian modu berezian probatzen ari naizen mendi giroa. Gustora ibili naiz EH_ko eta EH_tik kanpoko mendietan zehar eta esperientziak erepikatzeko bidea laister topatuko dut.

Irakurleok ulertuko zenuten beraz, zein kirolen inguruan mugitzen naizen, baina esan beharra dut kirol bakoitzean badudala nire kuttuna den taldea , edota froga.

Futbolean errealzale amorratua naiz. Aurten 10. urtea betetzen dut bazkide moduan. Gutxi da, 100 urte dituen talde handi bateko zati txikitxo bat soilik bainaiz. Gaur egun, oso erraza da errealari buruz gaizki esaka aritzea baina ziur nago tortilak buelta ematen duenean, guztiak berriz ere faltsukeria handienean, betiko txuri urdin bihurtuko direla. Ai ama! Nik hala ere, ez dut ahazten eta urteetan zehar jasotako irain, gutxiespen etab.ak gordeak ditut. Talde handietako zaleen barreak, gertuko taldeen adar jotzeak eta kirol arloan talde desberdinen traizioak. Azken batean, esaten den moduan, txerri bakoitzari bere eguna iristen zaio. ( Boltsa berean sartuko nituzke gure talde maitea azken urteotan zuzendu dutenak). Hala ere, uste dut eta oso gogoko izan ez arren, azken zuzendaritza honi aukera txiki bat eman beharrean gaudela eta erreala maite dugun guztiok honen alde arraun egin behar dugula. Aurten bai, aurten txinatarrik gabe, baina erreala primeran!

Gai hauei buruz sakontasun handiagoetan sartuko naizenik ez izan zalantzarik irakurle baina hori beste kronika batean izango da.

Txirrindularitza arloak, lehen esan bezala zoratu egiten nau eta tristeki doping kasuek azkenaldian izan duten eraginari buruz ere aritzea espero dut. Hala ere, nola ez kirol honek dauzkan gauza positibo eta poliak gehiago direla uste dudanez, jendeari hauek gerturatzen ere saiatuko naiz.Arlo honetan ez dut inor kuttuna, gertukoa Euskaltel euskadi taldea noski eta identifikatua Samuel Sanchezekin sentitzen naiz baina ez dut inor kuttuna.

Gaurkoan ere, luzatzen ari naiz eta amaitzeko esan saskibaloiko nire talde kuttuna Baskonia dela. Espainiar ligan azken hamar urteetako ibilbidea begiraturi inork ez dio itzalik egiten talde Gasteiztarrari. Ez erraldoiek ( Barca eta R Madril ) ez eta inguruan dabiltzanek ere( Joventud, pamesa unicaja...) eta Europa mailan ere bi hiru taldek soilik inguratzen dute nire talde maitea. Horregatik aurtengo urtea ona izango delakoan nago taldearentzat. Ziur nago Tituluren bat Gasteiza etorriko dela eta espero dut azkenaaldian
begiz jota daukagun euroliga izatea aukeratua. Titutlu batetik gora, ekarritako guztiak ongi etorriak izango dira.

Azken apunte bezala, aurtengoan nire kirol ibilibidean aldaketa handiko urtea izango dela esan. Aurrerago argituko dizut irakurle zertaz ari naizen eta zein proiektutan murgilduko naizen. Proiektukide bat lortzekotan naiz eta biok batera bide polita egin dezakegula uste dut, kirolaz gozatzen eta azken batean bizitzaz gozatzen.

Aurten kirol proiektuetan mendi igoerak, bizikletaz 1 edo 2 itzuli abenturazale, Behobia Donostia. 10 km herri kros desberdinak eta ohikoak ditudan herriko futbol lehiaketako lagunarteaz gain, bizikletak nire bizitzan txokoa bila dezan saiatuko naiz. Desafioak oso anbiziosoak dira baina proposatutakoaren erdia lortuta, oso gustura sentituko nintzateke neure buruarekin.

Arraun! Arraun! Kirola bizitza da! Aupa Orio! ( Ahantzi barik ) jajajajaj

Adio kirolzale

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!