Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gorkaren mundua

Artxiboa: Abendua 2008

23/12/2008 GMT 1

Gabonetako loteria

gor777 @ 15:22

001_small.jpg
Gabonetako loteria izan zen atzokoan pertsona askoren ametsa. Urtero urtero gabonei sarrera ematen dien zozketa honek dirutza mugitzen du guregandik gertu eta ez horren gertu ere. Jada badira urte osoa zozketa honetarako zenbakiak saltzen igarotzen duten administrazioak ere. Loteriaren gai honi helduko diot gaurkoan.

Loteria, espainiar estatuak 1830 urte ingurutik martxan jarritako ekimena da. Dudarik gabe arrakasta izan duela esan behar da, urtero jende askok hartzen baitu parte. Gurean parte hartzen dutenen kopuruei so eginez, esan behar da Euskal Herrian parte hartzen dutenen kopurua handia izaten dela. Gure Euskal Herri maite honetan, nolatan hartzen du ba parte horren jende kopuru handiak? Ez da ulergarria. Azkenean, ez al da ba estatu espainiarraren zozketa? Galdera hauek gogoetara eramaten naute behin eta berriz. Horren euskaldun sentitu ohi denak zergatik jokatzen du estatuarentzat ekonomi iturri garrantzitsu den loterian? Galdera hauek, asko pentsaraztera eraman naute eta artikulu hau nire buruarekiko kritika moduan ere erabili nahiko nuke. Ni euskaldun sentitzen diren talde horren barruan nago eta loterian, gutxi bada ere, urtean uzten ditut nire 40 eurotxoak. Guzti honekin, norbanako bakoitzari gogoetara eramatea bakarrik bilatzen dut. Askotan, hitzek galdu egiten gaituzke eta kasu honetan ematen den egoera beste hainbat gairi buruz mintzatzean ere aplika daiteke. Gai horiek beste egun batetarako utziko ditut.

Honen harira esan, barregura eragiten didatela jendeak "estatuko loterian" jokatzeko eta bere burua "euskaldun" izaten jarraitzeko jartzen dituen justifikazioek. Entzunak ditut "estatuari diru apur bat kentzeko ongi datorkigu", "estatuaren diruaz probesteko erabiltzen dut " eta gisa honetariko komentarioak. Hitz hauek esateko gai den jendeari esango nioke, bi aldiz pentsatzeko zer esaten ari den eta lehen esan bezala, pentsa dezatela bere diru aportazioek estatuari diru irabazi handiak emango dizkietela, gerora estatuak banatzen dituen milioiak, guri asko iruditu arren,estatuaren irabaziekin alderatuz, ia bitan biderkatzera heltzen direla jakin beharko luketela.

Guzti honekin esan nahi dudana da, kasu askotan estatuaren kontra joan ohi garenok, gure onurarako kontuak ikusten baditugu segituan heltzen diogula estatuko trenari eta agian pertsona bakoitzak hasi beharko luke gogoeta bat egiten bere barnean, Euskal Herria eraikitzeko gogoa badago behinik behin, horrelako ekimenei laguntza ematea ez dela bidea.

2009 -ko Abendua iritsiko da berriz eta ziur nago guztiok eroriko garela berriro loteriaren sareetan. Aurten krisia izan da, hurrengo urtean beste zerbait izango da baina diruaren hotsa entzuten denean, guztiok gure ideiak ahaztu egiten ditugula dirudi. Ziur nago urtean zehar kapitalismoaren aurka,sozialismoa alde etab . luze bat defendatzen duenak bere zenbakia karteran izango zuela atzo eta noski tokatuz gero nork egingo dio uko espainiar estatuaren diruari?

Guzti honekin esan nahi nukeena da askotan hitzak neurtu beharrean egon beharko dugula edota bestela zure ideiak garbiak badira behinik behin, tinko jarraitu eta zozketa horretan parte hartzeari utzi egin beharko diogula. Ulertezina dena da, sozialista edota antikapitalista kontsideratzen diren pertsonen karteretan zenbakiak topatzea. Hauei esango nieke, bi hitz horien esanahiak begira ditzatela hiztegian eta ondoren hasi daitezela aldarrikatzen aldarrikatu beharrekoa, baina ez zertan gabiltzan jakin gabe, bidea egiten saitu.

Ni ez naiz antikapitalista sentitzen, ez eta kapitalista. Gizarte honetan, isasoaren olatuek bultzatzen gaituzte batera edo bestera eta artikuluan aipa bezala, zailena hasieratik zeunden olatu berberaren gainean jarraitzea izaten da edota gutxienik olatu batetik bestera ibitzen bazara, zein korrontek mugiaratzen zaituen jakitea egoki izango litzateke egokien. Sozialismoaren inguruan gaur egun hitzaren esanahi osoa harturik sozialismoa aplika ezina da gure gizartean nire ustetan.

Nork esango dit zer den kapitalismoa? eta sozialismoa? ai ama... hitz horiek errazegi erabiltzen dira gure gizartean nire ustetan, beraien esanahiean asko erreparatu gabe.

TXIN TXIN TXIN TXIN DIRUAREN HOTSA!

21/12/2008 GMT 1

SANTO TOMAS DEUNA

gor777 @ 22:13

Abenduaren 21. Egun seinalatua Euskal Herrian eta oso ospatua bi hiriburutan. Bilbo eta Donostian ohitura izaten da egun hau festa moduan igarotzeko. Bilbotarrek aurtengoan euren eguna aldatzea erabaki dute. Igandean ospatu beharrean, larunbatean ospatu dute. Bitxia benetan. Aldaketa honen arrazoia jakin gabe, galdera asko etortzen zaizkit burura. Igandea horren egun txarra al da Tomas santuaren eguna ospatzeko? Zein arrazoi dago aldaketa horren atzean? Larunbatak jai giro hobea sortzen al du? Berriz errepikatzen dut nire ezjakintasunetik ari naizela lerro hauek idazten. Ez dakit zein arrazoi dela medio aldatu duten Bizkaiako hiriburuan jai eguna eta norbaitek lerro hauek irakurriaz erantzunik izango balu, asko gustatuko litzaidake nire galderari erantzutea. Kuriositate hau alde batetara utziz, Santo Tomas deunak orokorrean Euskaldunontzat suposatzen duenari buruz arituko naiz.

Argi daukagu guztiok santo tomas eguna abenduaren 21 izaten dela. Horraino guztiok izaten dugu data hori gorriz borobildurik egutegian baina norbaitek ba al daki zein den ospakizu honen arrazoia?? Santo Tomas txistorra, sagardoa, azoka eta azken batean euskaldunoi hainbetse gustatzen zaigun festa giroarekin erlazionatzera jotzen dugu denok. Baina festaren benetako funtsa ezagutzen ahal dugu? Ezetz uste dut eta ni neu talde horren barruan sartzen naiz noski. Batzuetan pena ematen dit honen moduko ospakizunetan zer ospatzen ari naizen pentsatzeak. Ni normalean, bizirik gaudela eta bizitzaz disfrutatu behar dugunaren ideaia buruan sartuta irteten naiz kalera egun honetan baina sekula ez dut jakiten zerk bultzatzen nauen horretara. Batzuk esango dute giro ederra, jendea asko, elikagai zoragarriak etab. luze batek bultzatzen gaituztela ohitura zahar honi eustera baina inork edo oso gutxik behinik behin dakite zertara datorren jai honen ospakizuna. Ni neu ere ezjakin horien barruan sartzen naiz eta kritika apal hau burutzean ere, neure buruarekiko kritika bideratzen dut baita ere.

Besterik gabe gaurkoan gogoetara eraman nahiko nukeen gaia hori da urtean zehar burutzen ditugun hainbta ospakizunen funtsa ba al dakigu zein den? Oso gustura sentituko nintzake norbait galdera hori erantzuteko gai izango balitz eta nire ezjakintasun ilun honetatik aterako banindu.

Beste aldeti esan, ospakizunen gaia oso luzea dela eta korda asko izan dezakeela idatzen jarriz gero baina beste batetarako utziko ditut beste ospakizun batzuei buruzko gogoetak. ( Gabonetako jai erlijiosoak, Espainiar estatuko jaiegunek sortzen dituzten zubiak, aste santua bezalako ospakizun erlijiosoak) eta beste zerrenda luze bat baina gaurkoz honekin nahikoa izango da.

Nekeak jada nigan eragina izan du. Ni, gaurkoan Donostian izan naiz eta Santo Tomas deuna ospatu dut. Txistorra, sagardoa, taloak ... luzea kontsumituz euskal giroan gustura ibili naiz baina etxera bueltan zalantza berdinak astindu nau. Zer ari naiz ospatzen gaurkoan?

Santo Tomasen izenean . AMEN

20/12/2008 GMT 1

Gorkaren mundua

gor777 @ 23:51

Blog maitea:

Honako hauek dira zurekin egiten ditudan lehen uneak. Aspaldi nuen buruan blog bat sortzeko asmoa eta gaur tarte bat topatu dudanez ( zaila nere bizitza erritmoari so eginez) bloga sortzea erabaki dut azkenean. Gaurkoan, eguneroko moduan idatziko ditut lerroak baina horrek ez du esan nahi horrela idaztea, erregela moduko edota arau gisako bat izango denik. Blog hau irekia izango da, bai gaiei dagokienean, bai eta idazteko moduari dagokionean. Momentuz ez dut oso ongi ezagutzen blog honen funtzionamendua, baina ikusten dudanez aukera asko ematen ditu.

Nire ideia, egunero zerbait idaztea izango litzateke. Tartetxoa bilatuz gero, egunero lerro batzuk idazteko asmoa dut. Ziur nago, batzuetan idatzitakoa ez dela oso erakargarria izango irakurlearentzat, baina blog honen helburua ez da soilik irakurlea asetzea. Nere beste helburuetariko bat, ni neu asetzea da eta horretarako ez da hartzailea asetu beharrik.Guzti hau esanda ere, gustuko izango nuke, jendeak nire testuren bat edo beste irakurtzea eta bide batez gaiekiko euren iritzia, kritika edota proposamenak emateak asko poztuko lidake.

Gaurkoz, sarreratxo honekin nahikoa izango dela pentsatzen dut. Ez da oso aberatsa edukiari dagokionean, baina bere balore sinboliko handia du. Bloga sortu dut eta aspaldiko ideia bat martxan jarri dut. Orain ideia honi jarraipena ematea bakarrik falta da. Gogotsu nago eta blog honek momentu onak pasaraziko dizkidalakoan nago eta nola ez zuri, irakurle, espero dut indiferentziatik urrundu eta iritziak plazaraztera animatzen zaitut. Ziur naiz tarteka blog honetan agertuko diren gaiek harritu eginen zaituztela eta beste batzuetan aspertu. Irakurtze hutsak baioko du niretzat.

Besarkada bero bat lehen lerro hauek irakurri dituzuen lagunei. Datozen egunek ekarriko diuzten hitzak interesgarriagoak izango direlakoan.

Geroarte!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!