Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gorkaren mundua

13/11/2009 GMT 1

16 mendi 16 ilusio AHIAKO HARRIAK

gor777 @ 13:38

AHIAKO HARRIAK

Mendien proiektuari eutsiz, oroitzapenetan murgilduta gaurkoan gogoratu dudan 9. Tontorrari buruz ariko naiz. Ahiako harrietara egin nuen 9. igoera. Ez nintzen inoiz egon tontor horretan. Parke naturala dexentetan bisitatua nuen baina tontorra ez nuen inoiz zapalduta. Egun hartan ez nuen lagunik igoera burutzeko eta Naikeren zakurrarekin gin nuen igoera. Oso gustuko dut Lurrekin igoerak egitea. Konpainia eskaintzeaz gain, txakur berezia delakoan nago eta horrek igoerak berez duen berezitasunari gehigarri bat ematen dio. Egun hartan nire kotxe gorri zaharrean sartu eta hantxe abiatu ginen biok abentura bila. Goizean goiz atera ginen, 7-ak aldera eta eguraldi zoragarria lagun, pare bat ordutako igoera egingo genuelakoan nengoen. Igoera ordu eta laurden eskasean burutu genuen eta entzundako ezaugarri on guztiak benetazkoak zirela ikusi ahal izan nuen igoeran. Naturaz inguraturik, bista zoragarriez liluraturik eta inguru paregabean nengoen. Helburutzat nuen tontorra egin aurretik eta indarrez ongi ikusita, alboko tontorra igotzea erabaki nuen. Honen ostean,tontor nagusira jo nuen. Bertako igoera nik baina azkarrago egin zuen Lurrek eta bertan 9. Tontorraren argazkia atera ostean, beherantz abiatu ginen. Beherakoan argazki politak ateratzeko denboratxoa hartu nuen eta momentu haietan gertatu zen txangoko egoerarik bitxiena. Ahiako harria igo duen edonork badaki 10 bat metroko tartea eskalatu beharra dagoela. Txakurrak gora erraz egin zuen arren, beherakoan zailtasunak izan zituen eta nik azkarrago lortu nuen beherakoa egitea. Txakurrak ordea negarrez begiratzen zidan 10 metro gorago. Egoera bitxia zen eta komikoa izatera iritsi zen. Mendizale gutxi batzuk albotik pasa eta barre egiten zuten egoera ikusita. Azkenean, Lurrek aurrera egingo etzuela ikusirik 10 metorak berriro igo eta besoetan hartuta jeitsi behar izan nuen. 10 metro gutxi dira edonorentzat baina partea hartan eta lurraren desegonkortasuna ikusirik km bat txakurra besotan hartuta bezala izan zen. Pauso bakoitza emateko komeriak nituen geienbat txakurra besoetatik eroriko ote zitzaidan baina azkenean biok bizirik jeitsi genuen tontorra jejeje. Beherakoan poz pozik jeitsi zen Lur. Haur bat zirudien tragu txar bat pasa ostean, seguru sentitzen dena berriz ere. Askotan gizakiok pentsatzen duguna baina antza handiagoa izaten dugu animaliekin; adibide hau kasu. Beherakoan mendizale batekin topo egin eta azken maldak bere alboen jeitsi nituen. Lurri buruz aritu zitzaidan berbetan. Honen hitzetan “ zakur horiek gogorrak izaten omen dira, ehiza txakurra mendizale amorratua da eta ez du beldurrik“ nik barre eginez esan nion hau ez zela ehiza txakur “ arrunta " jajajajaja. 9. Egina zegoen.

23/09/2009 GMT 1

SANTIAGO Bidea El Burgo ranero - rabanal del camino

gor777 @ 14:33

Santiago bideko bosgarren etapa genuen hau.Burgo Ranero izeneko herri txikitik irten ginen eta eguneroko pedalkadei ekin genion. Kilometroak nahiko erraz egin genituen egunaren lehen zatian. Lehenengo 30 km-ak modu onean eraman genituen.

Eguneko lehen bitxikeria, Leon hiriburuan sartzean izan genuen. Bitxikeria bain berezitasuna izan zen. Egun hartan oso goiz abiatu genuen gure ibilia eta goizeko bederatziak aldera sartu ginen hiriburu hartan. Santiago bidean azkarren pasatu genuen hiriburua izan zen. Goiz pasa ginen bertatik eta hiriguneko etorbide luze eta handiak atorik gabe guretzat izan genituen. Gozatzeko momentuak izan ziren haiek. Ez da hiri askotan, bizikletaz horren lasai ibiltzeko aukera ematen eta ongi probestu genuen askatasun hura. Gainera parrandazale ugarirekin topo egin genuen topo hiriburuko festak zirela eta. Hiria atzean utzi eta berriro ere errepide bakartietan sartu ginen. Hala ere, zerbait berezia antzematen hasi gine errepide haietan, jada ez ziren Gaztela eta Leon guztian zapaldutako errepideen moduko errepide lau eta erosoak, errepideak, gutxi bada ere gora egiten zuen poliki poliki; hau izan zen Galiziaren hurbiltasunaren lehen adierazgarria.

Horrela, kilometroak egiten joan ginen eta Astorga herri ezagunera iristen ari ginela, eguneko arazo nagusia etorri zen. Herrira bideratzen duen errepide maldatsuan behera,nire bizikletako atzeko gurpilak zulatua izan zuen. Neke handia genuen jada gorputzean eta oraindik Astorga pasa eta beste kilometroren bat egiteko asmoa geneukan. Zulatua izan nuen momentu hura oso txarra izan zen. Momentu hartan, nire abentura kideak aurrera egin zuen eta ez zen konturatu nik zulatua izan nuenik. Geratu, egoera aztertu eta kamara aldatzen hasteko lasai xamar nengoela nabaritu nuenean hasi nintzen lanean. Tarte horretan, jende ugari pasatzen zen nire ondotik eta askok laguntza esakintzen zidaten. Nik laguntza eskertzen nuen baina gurpil bat konpontzeko gai nintzelakoan nengoen. Azkenean 20 minutu inguru behar izan nituen zulatua konpontzen eta poliki poliki Astorgako plaza nagusira jo nuen. Hantxe zegoen nere kidea eguzkia hartzen lasai asko!! Bertan ur pixka bat edan eta egoera aztertu genuen. Egoeraren larritasuna ez zuen konpondu berri nuen zulatuak zehazten, kamararik gabe geratu izana zen larriena. Horregatik, Astorgan bizikleta denda bat topatzeari ekin genion. Eguerdiko 14-ak ziren eta ordu txarra zen horretarako baina azkenean denda aurkitu genuen eta espero bezala itxirik ikustean bi aukera genituela konturatu ginen. 1- Arriskatu eta kamararik gabe aurrera egin. ( hurrengo hiri handirarte ez gneuen kamararik izango) edo 2- 17-ak arte itxaron eta etapako kilometroak murriztu. Azkenenean, erabaki zentzudunena aukeratuko genuen, bigarrena noski eta 17-etan lau bat kamara hartu ondoren beste 20 kilometro inguru aritu ginen gurpil gainean. Herritik ateratzean, bitxikeria batetaz konturatu nintzen, Astorgako plazako udaletxeko ordulariak puntuetan, kanpaiak jotzeaz gain, bi pertsonaia berezi kanpandorre itxurako batetik irten eta dantzan ateratzen direla ikusi nuen. Berezia benetan eta xarma berezia ematen zuena bisitari askok begiratzen baitzioten.

Astorga atzean utzi eta igoera maltzur bat hasi genuen. Igoera maltzur horren erdian geratzea erabaki genuen. Herria, Rabanal del camino zen mendi goialdean kokaturiko mendia zen. Hurrengol egunean, eguna gogor hasiko zen, aldapa gora gogor batek eging zigun ongi etorria baina gaurkoz nahiko genuen eta herri hartan lotara geratu ginen. Herri berezia rabanal hau. Polita zen eta lasaia. Gainera, bidaia guztiko aterpetxe politenetakoan egin genuen lo. Bikote Ingeles batena zen eta xarma berezia zuen. Guztia egurrez egindako txabola baten moduan dekoratua zegoen . Oso polita. Kanpoan ibiltarientzat jardin handia zuen eta beraiek zioten bezala zaldian bidea eginez gero zaldia uzteko lekua omen zen hura. A ze bikotea hura. Santiagoko bidearean inguruan negozioa jende askok bilatzen du baina bi hauek garbi zegoen euren fedeak buztzatzen zituela hura mantentzera. Borondatea ordaindu behar zen, tratua ezin hobea zen eta bertako lasaitasuna itzela. Beraiek esaten zuten bezela, erlijiosoak nahiz ez erlijiosoak errepetatzen zituzten azken batean bidea egitea bakoitzaren barneko gauza espiritualtzat baitzuten eta erlijio batengan sineskeriarik ez zuen jendeak egitea ulertzen zuten. Eskerrak ematea besterik ez bikotea ari horrelako aterpetxeek bultzatzen zaituzte bidea beste modu batean egiten eta gozatzen.

Lo ederki egin genuen. Hotz pixka batekin agian. Altuera handian eta noski txabola itxurako tki hartan baina xarmak guztia alde batera utzi eta tokiaz gozatzera bultzatzen gintuen. Esnatzean ordea, behe laino izugarriak eta xirimiriak egunonak eman zizkiguten. Egun gogor baten hasiera izango zen.images.jpg

10/09/2009 GMT 1

100 urtez

gor777 @ 14:45

100 urte bete berri ditu bihotz bihotzean daramagun taldeak. Asko hitzegin da egin hauetan honen inguruan. Askoren ustez gehiegi hitzegingo zen honen inguruan. Askok dute futbola eta futbol taldeak negozio hutsa direnaren pertzepzioa. Azken ekitaldiak gehiegizkotzat joko zituzten gehienek eta errealak horrenbesteko garrantziarik ez duela azpimarratuko zuten besteek. Errespetagarriak dira iritzi guztiak baina ea noiz, non eta nola gipuzkoar erakunde batek batzen duen horrenbeste urteetan hainbeste jende inguruan. Badakit kritikoek esango dutela hori burujate prozesu luzearen ondorio dela. Horiei esan badagoela jendea, erreala barru barrutik bizi duguna eta horrelako gauzak entzuteak min handia ematen duela. Nik bizitza guztia daramat talde honen zale amorratu moduan eta azken 10 urteetan bazkide izan naiz. Kritikoei nirekin 5 -6 partidatara joatea, taldearekin bidaiatzea edota ikus entzunekoren bat nirekin ikustea bakarrik eskatuko nieke. Orduan bakarrik konturatuko lirateke zer den talde bat sentitzea. Oso zaila da inoiz sentitu ez duzun sentipen bat sentitzea baina niri ere zaila egiten zait Anaia Handirako hautatua izan den pertsona batek negar egitea adibidez. Azken batean bizitzako ilusioa izan daiteke hori baina hau bizitzan zurekin dabilen gauza bat da eta ez momentuko gauza bat. Errealekoa izan edo ez izan ez da aukera bat.

Aurten taldearekin pare bat bidai egiteko asmoa daukat eta ziur naiz zoragarria izango dela. Azken batean egunero berritzen den loturatzat daukat erreala. Duela egun batzuk EITB-k sortutako dokumentala ikustean emozionatu egiten nintzen, atzo errealeko museo berria izan nitzen eta bertako oroitzapenek emozioak pil pilean jarri zizkidan eta gaur duela urte batzuk argitaratutako errelaren historiako liburuxkari begirada bota ostean malko batzuk isuri ditut. Gaur egun oso zaila da errelaekoa izatea eta kritikak egitea oso erraza hori bai urte batzuen bueltan errealaren egoerak itzuli bat ematen badu gipuzkoar guztiak izango dira errelazale amorratuak. Honekin ez nago estaen hori gaizki dagoenik, gaizki iruditzen zaidana da gaur egun errealzaleoi barrezko aritu ohi den jendea gerora ziur naiz hortxe ikusiko ditudala anoetan txuri urdinez goitik behera eta ni betidanik errealzale izan naiz delakoa botatzen. Erreala bihotzean daramagunok badakigu familia txikia garela baina hor gaude beti 15000 20000 pertsona Igandero zelaira joaten eta bertan ikusten da taldeak nork bizi duen eta nork ez.

ZORIONAK ERREALA !!!zamorapsd.jpg

08/09/2009 GMT 1

Ireland II

gor777 @ 15:42

Udako oporraldi guztian idatzi gabe egon ostean Irailean berriz ere banator. Gai berriak izango ditut aurtengo ikasturtean blogean. Lehenengo egun honetan, azkena idatzi nuen gaiaren inguruan idatziko dut. Irlandaren inguruan artuko naiz. Liluratu egin ninduen uharte harka aspektu askotan. Beste hainbat aspektutan ez zitzaidan hainbeste gustatu baina berehalakoan itzuliko nintzateke aukera izanez gero.

Hiriburua ongi bisitatu ostean Bray kostaldeko herrira egin genuen txangoa. Irlandar eguraldia lagun, zeru lainoua eta euri mehatuxa, ordu beteko autobus bidai egin genuen. Bray kostaldeko herria da. Herri ponpoxoa da baina ez dago turistez betea. Hondartza dotorea du. Bertako hondartza, ez da gure hondartzen antzekoa. Harriz beteriko hondartza luzea zen hangoa. Ingurua oso polita zen eta bertako ohitura nagusia, hondartzaren amaieran zegoen Brayko muinoa igotzea da. Ez genuen bertara igotzeko asmorik baina azkenean 400 metro inguruko muinoa igo genuen 16 mendi 16 ilusio proiektuari internazionalitatea emanez. Parentesi bat ireki nahi dut hemen,uda honetan proiektua amaitutzat eman baitugu baina horretaz luze hitzegingo dut beste artikuluren batean.Bray herrian egun pasa egin ostean dublinera buelta egin genuen.

Hurrengo egunean, Glendalougheko mendiak bisitatzeko bisita gidatua hartzea erabaki genuen. Egun osoko bisita zen eta gure konura ibili ostean bisita hori egitea egokitzat jo genuen. Autobus txiki batean sartu ginen o´conell street-en barrena eta hantxe abiatu ginen. Gida, aldi berean autobuseko gidaria zen. Irlandan peto petoa zen bibotedun aitonatxoa. Oso jatorra. Zailtasun handiak nituen bere ingeles itxia ulertzeko baina ahaleginak egin nituen bidaia osoan. 16 pertsona sartu ginen autobusean. Guztiak, nazionalitate desberdinetakoak ginela ohartu ginen aitonak errepasoa egin zuenean.Bitxia eta aldi berean dibertigarria izan zen gure nazionalitatea galdetzean neskalagunak eta nik elkarri begiratu eta farre egin genuenean. Azkenean "spanish"-ak ginela bota genuen ez baigenuen azalpenanetan ibili nahi. Gerora aitonarekin izan genuen elkarrizketa batean berarekin aritu ginen Euskal Herria eta Irlandaren arteko loturetaz aitonak zerbait bazekien gure herrialdeaz eta solasaldi atsegina izan genuen edo hobe esanda izan zuen neskalagunak, nik bi hiru hitz jarraian ulertzearekin nahikoa bainuen.
Kontuan da egun hartan ur jauziak ikusi genituela lehenengo. Egia esanda ur jauzi haiek ez ziren beste munduko ezer izan. Hemen horrelakoak edota politagoak topatzeko ez dugu oso urrunera joan behar. Goizetik eguraldia oso txarra zen eta autobusean sartuta horrenbeste ordutan txangoa egitearen ideia txarra izan zela pentsatzen hasiak ginen. Gure iritzia bat batean aldatu zen Glendalougheko aztarnetara iritsi ginenean. Aintzinako ondare haiek oso bereziak ziren. Ingurune natural ikusgarri batean zeuden kokaturik eta zirudienez, lakuz inguratuta, nahiz eta egun hartan gure lagun handia egin zen Irlandar xirimiri eta lainoek ez utzi lakuak bistaratzen. Merezi izan zuen hango xarma eta ingurune mistiko hura ezagutzeak. Lehertuta hostelera itzuli ginen arratsaldeko 17-ak aldera. Arratsa arreba eta euren kideekin pasatu genuen Dublineko pub batean sofa eroso batzuetan erdi etzanda Guinnesa dastatzen.

Hurrengo egunak dublin inguruan ibiltzeko eta bertako azken txokoak ezagutzeko erbaili genituen. Gaurkoz nahikoa idatzi dut gai honen inguruan eta beste batetarako utziko ditut pasarte hauek. Bertako pub giroa, jendea, zerbeza... ezin ahantzi. Egunen batean, hauen eta beste gauza askoren inguruan arituko naiz, ordurarte ongi izan irakurle.

01/07/2009 GMT 1

IRELAND I

gor777 @ 11:48

Aste santuan Irlandan izan nintzen. Ez dut esango bizitza osoa bertara joan nahiean ibili naizenik, ez baita egia. Arreba bertan izan dut ikasketak burutzen eta aitzakia horrekin beste leku berri bat ezagutzeko asmoarekin egin dut bertarako bidaia. Neskalaguna bidaikide izan dut. Bidaien hasiera eta amaierek sortzen didate kezka gehien niri. Hegazkinei dieten beldur handiak sortzen dit kezka. Hegazkinetan ez sartzera ez naiz iristen baina beldur handiarekin bidaiatzen dut. Zer pentsa asko ematen dit beldur honek baina beste hainbat gauzekin bezala, aurrera egitera bultzatzen nau azkenean senak. Intutitiboki hartuko al dut erabakia? jeje. Broma alde batetara utziz eta hegaldiak iraun zituen 2 ordu luze haien ostean Dublingo aireportu dotorean lur hartu genuen. Bertako autobus hori berezia hartu eta erdigunerantz abiatu ginen. Ez zen batere zaila izan O ´Conell street famatua topatzea. Autobusa euskaldunez betea zegoen.O ´Conell street-etik gettu genuen gure aterpetxea. Beste zortzi ezezagunekin partekatzen genuen logela baina ez zen ezer berria niretzat ohitua bainago horrelakoetan lo egitera. Azkenean erosotasunean galdu baina ekonomikoki asko irabzten da horrelako aterpetxeetan. Kasu honetan, hiria eta bere inguruneak ezagutu nahi genituenez ez genuen ezer berezirik nahi.

Lehen eguna kokatzeko eguna izan zen. Arrebarekin geratu, bertan asko eskertzen zen urdaiazpikoa dastatu eta gure lehenengo Guinnesa eda genuen. Zoragarria!! Edan genuen lekua ere halakoxea zen. Sofa erraldoiak, telebista handiak, musika lasaia eta konpainia ederra. Bigarren egunean dublin hiria bera zen gure helburua nagusia.Ibaiaren iparraldera hasi ginen. Dublingo zati pobreena bezala kontsideratzen da. Bertan, gudako monumentu ugari, museoak, eliza dotoreak,merkatua,James joyce eskultura, O´conelleko piruloa,bankua,oscar wilden etxea, parlamentua, alde georgiarra eta parke pare bat ikusi genituen.Hegoaldera pasatzearekin batera, alde aberatsarekin egin genuen topo. Aldaktea nabaria zen. Langile klaseko etxeak,auzo elizak, kale bakartiak etab. ikustetik, luxuzko hotrelak, kale komerttzialak eta parke berde berdeak ikustera igaro ginen.Liluratu egin ninduten hiri erdian parkeek zuten itxura zoragarriak. Izugarria bertako unibertsitatea. Aipamen berezi bat eskaintzea merezi du. Leku berezia zen hura espazio handiak eraikin historikoak modernitatearekin nahastuta eta bertako joko zelaian cricket partida bat ikusteko zortea izan genuen. Ondoren, temple bar famatura joan ginen. Bertan daude Dublineko pub garrantzitsuenak. Kanpotik bistarazo bat egin genien gaueko giroa ezagutzerakoan barneratuko ginenaren itxaropenez.Dublin guztia punta batetik bestera gurutzatu genuen eta nahiko ongi ezagutu genuen hiria. Hala ere, beste bi egunetan gehiago ezagutu genuen hiria, leku esangurastu batzuk alboratuak utzi baigenituen.

Bigarren egunean Belfastera jo genuen. Bertako egoera politikoaz erakarrita joan ginen bertara. ·Egia esan, hiri hura ez zitzaidan askorik gustatu.Hiri hartako auzo errepublikar nahiz katolikoak ezagutu genituen eta bertako mural zoragarriak ikusi. Hortik aurrera ezer gutxi. Britainiar kutsuko hiria da Belfast. Ordutegiek bereziki harritu gintuzten eta udaletxea bakarrik azpimarratuko nuke bertatik. Egun haietan Titanic transatlantiko famatua bertan sortu zenarekin zebiltzan bueltaka belfastekoak eta esposaketa ugari zeuden honen harira. Egun pasa polita egin ostean, euskal jabea zuen pub batean guinnesa hartu eta autobuseko 3 ordu térdiak egin genituen Dublinerantz.

Aipamen berezia merezi du gure eguneroko menuak. Goizetan modu onean gosaltzen genuen. Eguerdian txerrikiekin jarraitzeko eta gauean burger kingnen amaitzen genuen. Bertan ordutegiak oso deberdinak ziren gure ohituretara alderatuz eta horregatik ez genuen guk afaldu nahi genuen orduan fundamentuzko ezer bilatzen jateko. Azken egunetan, supermerkatuetan erosi eta aterpetxean bertan berotu ahal zitezkeen gauzak prestatu genituen.

Hirugarren egunean, Howth kostako herria bisitatu genuen. Herri oso polita zen baina eguraldi txarrak gure irteera trakestu zuen. Bertako labarrak ikusi eta herrian bueltaxaka eman genuen.Autobus gidariak erotuak ote ginen galdetu zigun labarrak ikustera gindoazela esan gen ionean. Eguraldi harekin hara joatea ero kontutzat hartzen baitzuen. Parentesi bat ireki behar dut haria mozteko eta Dublingo autobus gidarien jatortasunari 10 -eko bat eman nahi nioke. Une oro laguntzeko prest, bromazale eta gainera lagun diezazuketen berezitasunak gehituz hizketaldiari. ( Gauza orokorra da askorekin egin baigenuen berba eta guztiek gisa bereko adeitasuna agertzen zuten).Eredu polita da gertuko autobus gidarientzat.Kostaldeko herri hartako itsasontzi politak, labarrak eta gaztelua albo batera utziz,aterpetxera itzuli ginen.

Arratsean, Dublin izan genuen ikusgai. Auzo Vikingoa ezgutu genuen eta asko gustatu zitzaidan. Arkitektura dotorez elkarturiko etxe, eliza eta monumentuek itxura zoragarria ematen zioten auzoari.

Laugarren egunean,Glendalougheko urjauziak eta ondareak ikustera joan ginen.Gidatutako autobusu txiki batean sartu ginen beste 12 pertsonekin batera. Gida oso berezia izan genuen. Bibotedun iralandar jatorra. Autobusean, 8 nazionalitate desberdinetako jendea gindoazen eta oso aberasgarri izan zen esperientzia. Glendalougheko egun hartan ere eguraldia ez genuen lagun izan baina egunaz gozatzea lortu genuen. Urjauzien ikusgarritasuna ez zitzaidan inongo gauza berezia iruditu . Euskal Herriko parajeetan antzerako gauzak ikus daitezkeela uste dut. Asko gustatu zitzaidana, Glendalough herria izan zen. Zoragarria herri haien ruinen kokapena. Mendian altuera handian, lakuz inguratue ta behe lainoak ematen zion misterio kutsu harekin kitzikagarria. Hantxe ibili ginen gidaren azalpenak entzuten eta ahal genuena ulertuz .

Gaurkoz hemen utziko dut kontakizuna. Irlandako bidai honi buruzko aipamen gehiago egitea pentsatzen dut aurrerago eta leheneng geltokia Bray herri ponpoxoa izango da. Ordurarte goodbye!!
Belfast Belfast

30/06/2009 GMT 1

INTUIZIOA

gor777 @ 15:19

Gaurkoan ez nator iritzi zehatz batean. Pentsaraztera eman beharko gaituen gai baten harira idatziko ditut ondorengo lerroak.

Intuizioari buruz arituko naiz gaurkoan. Internet bidez ikusiriko bideo baten ostean gai interesgarri honek jakinmina sortu du nigan eta hone inguruan, elkarrizketa bat sortu edota eztabaida gune bat sortu nahi nuke iritzi desberdinak bilduz.

Adituek diotenez, duela hamar bat urtetik atzera intutitiboki gizakiak hartzen zituen erabakiek nolabaiteko zalantza bat sortzen zieten. Intuizioz egindako edota hartukao erabakiek pertsona berari eta inguratzen zutenei inseguritatea puntua ematen zien. Gaur egun, ikerketan askoren ostean intuizioz harturiko erabakiak eraginkorrenak direla baieztatu dezakegu.Erabaki intuititbo hauek, kasu askotan ez dute logikarik izango baina ondorioak aztertzerakoan, erabaki zuzena hartu izanaren segurtasunaz konturatuko gara.

Arazoa, gizakiak mundu ezegonkor honetan egunero izaten dituen aukeraketarako momentuetan dator. Une oro, gizakiak erabakiak hartu behar ditu. Askotan, aukera anitzen artean hartu behar izaten ditu erabakiak eta gainera normalean informazioa gehiegi izaten du aukerakera horretako hautagai bakoitzean. Dirudienez, gizakiaren burmuinarentzat egokiagoa da aukera gutxiagao eta informazio gutxiago izatea. Informazio asko izateak gainezka egitea ekartzen dio burmuinari eta ez da aukeraketa egokirantz bideratzen. Aldiz, informazioaren zati bat albo batera uzten badugu, erabakiak hartzeako orduan erraztasuna eta eraginkortasun positiboa handiagoak izango dira. Guzti honek zer pentsa ematen dit.Askotan guztiaz ongi informatuak egoptea gustatzen baizaigu eta gehiegikeria informatibo horrek erabakiek interferentziaz betetzea besterik ez dakarrela uste dut.Horregatik, intuizioari buruzko adituei entzun ondoren erabakiak hartzerakoan informazio gutxiago erabiltzen saiatuko naizela uste dut. Ikerlarien aburuz, burmuinak gaitasuna baitu erabaki horiek modu inbutitiboian hartzeko eta gainera maila handi batean erabaki zuzenerantz bideratzen omen gaitu intuizio horrek. Bitxia da benetan eta guitako bakoitzari pentsaraztera bultzatu beharko gintuzkeena dela uste dut.

Aukeraketaren prozesuan, ezagutza euristikoa sartzen da. Ezagutza honek, ezaguna dena aukeratzean datza.Informazio zati bat kanpoan uzte horrekiko erlazio zuzena du honek, azkenean ezaguna duguna hautatzen dugu lehenengo kanporaketa fase bat bezala izango balitz eta ezezaguna dena albo batera uzten dugu.

Adibide bat jartzekotan, bideo batean ikusi dudan adibideaz arituko nahiz. Futbol iragarpenetan frogatu dago pertsona batek informazioa handia izan edota txikia izan, oso garrantzitsua dela. Gauza da iragarpenetan gehien asmatuko duena, normalean informazio gutxien duena izango dela. Futbol arloko adituek duten informazio kantitate handiak interferentziak sortzen ditu eta aldiz, informazio txkia duen pertsonak informazioa partzial orokorra dauka. Horregatik munduko kopa baten inguruko informazio txikia duen pertsona horrek Brasil eta italiaren izenak botatzea izango litzateke normalena eta adituak horiek aukera ditzakeen arren, informazio gehiegaoren inguruan lan egin beharko du ondorio horietara iristeko. Gainera inteferentziek eragina badute momentuan futbol onena jokatzen duen taldearenganako apostua egitera eramanago dute baian gerora aukera handiak egongo dira Italia edota Brasil finalean egoteko.

Beraz, intuizioa printzipio sinple eta orokorretan oinarritzen dela ikusten dugu. Oso interesgarria da honen inguruan gogoeta egitea, eguneroko bizitzan hartu beharreko une oroko erabakiak, modu intuitibo orokor eta azkar batean hartzen baititugu.Etabaki txiki horietako bakoitzean intuizioa erabaliko ez bagenum, gure bizitza eromena izanen litzake. Erabat liluratu nau esaldi honek eta gogoeta asko egitera eraman nau.

Ondorio moduan, erabaki azkar eta erainkorretan intuizioak duen papera oso garrantzitsua dela konturatu naiz.Behar duguna aukeratu behar dugu eta aukeraketa horretan infomazioaren zati bat baztertu. Bazterketa honek ez digu inongo lanik emango, innatoa dugun intuizioaren eskutik etorriko baiata erantzuna.

Gai honene inguruan gogoeta egitea eskatuko nizueke irakurle. Nik egin du eta gauza asko plantetazeko balio duela uste dut. Gai honen inguruan iritzi edota informazio gehigarririk baduzu irakurle gehitu mesedez baina hori bai intuizio erabili!!

15/06/2009 GMT 1

16 MENDI 16 ILUSIO 3. TONTORRA

gor777 @ 19:50

Gaurkoan mendi proiektuarekin nator berriro ere. Blog hau irakurtzeko ohitura duen oro konturatuko zen mendi bakoitzak eman izan didala zerbait igoera bakoitzean.

Hirugarren mendi hau, hala ere, berezia da niretzat. Agian munduko mendirik bereziena bezala har dezaket. Adarra mendiaz ari naiz. Joana nintzen adarra mendira 2000 urtea baina lehen. Ordurarte mendia gustoko nuen baina ez zidan inongo senimendurik azalerazten.2000 urte hartako galera hark ordea mendi honenganako nuen sentimendua indartzera eraman zuen. 2000 urtean galdu nuen lehengusua. Gaixotasun nazkagarri batek albotik kendu zigun hainbeste maite genuen pertsona. Gazte, oso gazte uzti zigun. Berarekiko lotura oso estua nuen. Adin tartea egon arren bera eta nire artean betidanik egon zen rollo ona. Herri berdinean bizi ginen eta oso gertukotzat jotzen nuen. Nire eredua zen. Nire bi lehengusuak beti izan dira nire eredu. Kirolzaleak, langileak eta gainera besteekiko edozer egiteko prest une oro. Desgraziz borroka hartan ezin izan zuen aurrera egin. Bere errautsak adarra mendian bota genituen. Bertan zuhaitz zoragarri bat landatu genuen eta hantxe dirau tinko jada 9 urte bete dire honetan. Argi uzti dut lerro hauekin, Adarra mendiak nireganako sortzen duen sentsazio, sentimendu eta oroitzapen sorta. Esan beharra daukat gaur egun plantetazen ditudan desafio askotan indarra, lehengusuaren pentsamendua izaten dela. Asko esango dute horiek burutapenak direla baina kirol arloarekin erlazionaturiko ekintza anitzetan oso gogoan izaten du bera. Horregatik ez da kasualitatea, mendien proiektu honetan mendia hau sartzea, ezta kasualitatea ere ez Santiago bideko azken 5 kmetan bota nituen malkoen zergaitia zehaztea. Ez eta noski Behobia Donostia leihaketan lehen aldiz parte hartu nuenean, sufrimendu momentuetan izan nuen pentsamendu hura. Askok esango dute zergatik erlazionatu kirola pertsona maitatu batekin. Batzuek Messi, Gasol edota Alonso goresten duten bezala nik nire lehengusua izan dut eta izango dut beti eredu.

Neska eta ni joan ginen adarrara. Proiektuko hirugarren desafioa zen. Oso ezaguna niretzat. Eguraldi oso txarra genuen eta mendian gora abiatu gienean gauzak okerrera egin zuen. Behe laino sartu zen. Nik bidea oso ezaguna nuenez, aurrera egitea erabaki genuen. Erritmo biziz nire lehengusuaren zuahitzeraino iritsi bertan geldialdia egin eta gora jarraitu genuen. Indarra berreskuratu nituen zuhaitzean eta sentimenduak azala azalean gora egin genuen. Ilusio handia egiten zidan mendate haur ere neskarekin egiteak. ( Niretzat asko suposatzen zuen hark. Eztakit nire lehengusuarekiko aurkezpen batn modukoa zen). Tontorrera iristean oso pozik nengoen eta naiz eta Adarrara igotako aldiak ezin kontatu, hau berezia izan zen. Batetik konpainiagaitik eta bestetik berriz ere berritu nuelako nire lehengusuarekiko lotura.Egunetik egunera eta utzi gintuenetik 9 urte pasatu diren arren une askotan daramat alboan eta kirol arloan indar bereziak meaten dizkit desafio xume hauetan.

ADARRA MENDIA EGINA ZEGOEN.
BIDE GUZTIETAN, ERREPIDE GUZTIETAN, FUTBOL ZELAI GUZTIETAN, LASTERKETA GUZTIETAN ... ETA BIZITZAKO UNE GUZTIETAN GOGOAN.

10/06/2009 GMT 1

SANTIAGO BIDEA 4. ETAPA

gor777 @ 21:18

Fromista - El Burgo Ranero

Etapa erraza zirudien hasiera batean laugarrenak. Jada hankak egokituak genituen eta erraz jartzen ginen bizikleta gainean goizean goiz. Perfilak koska bakarra erakusten zuen bidean eta zailtasun handirik ez zuelakoan ginen. Egun hartan ordea, beroa izan zen gure etsai nagusia. Beroa eta aldapa hura... uste baino gogorragoa izan zen. Bakardadearen etapa izan zen hau . Abneturako bi kideak bereizita joan ginen ia ibilibide guztia. Bakoitzaren pentsamenduetan murgiltzeko parada ezin aproposagoa sortu zitzaigun. Gida guztietan eaten zuen, Santiago bideak pertsonari bakardadean egoteko aukera anitz esakintzen zizkiola. Etapa hoek erakutsi zigun horrelaxe zela. Tarte handia egin genuen bi kideon artean. Ordu betetik gora geunden bata bestearengandik eta beroa kiskalgarria izan zen. Hala ere, tarteko herrietan geratu eta elkartu egiten ginen hidratatzeko , krema eman eta zerbait jateko. Egun oso gogorra izan zen eta berezitasun handirik izan ez bazuen ere oso nekatuak iritsi ginen Burgo Ranero herrira. Gure planteamenduan, km batzuk gehiago egitea zegoen baina herri hartara iritsi orduko gure begiradek guztia esaten zuten. Hitzik esan gabe aterpetxe baten bila aritu ginen eta egun neketsu honetarako pribatua aukeratu genuen. Gu bakarrik izan gine lotan aterpetxe hartan eta luxua izan zen.

KAnpoan amakak genituen eta Igel jokoa. Arratsaldea igel jokora partidak botatzen aritu ginen gure kopetizio grina asetzeko eta gerora askari handi bat eta afari ezin hobea egin genuen, bereziki santiago bideko ibiltariei eskaintzen zitzaien menu zoragarriarekin. Prezio egoki batean izugarrizko jatordua izan genuen.

Bertan, santiago bide honetako bigarren pertsonaia ezagutu genuen. Suitzarra zen gizona. 50 urte inguru izango zituen eta hilabeteak ziren bere aberritik irten eta Santiagorako bidea hartu zuela oinez. Ongi menperatzen zuen espainola eta baita frantsesa ere gizon azkarra zen. Berarekin jatordua konpartitu genuen eta asko ikasi genuen berataz. Emaztea Suitzan utzita bideari ekin ziola esan zigunean ez genuen oso ongi ulertu baina gerora istorioa sustraietatik helduz kontatu zigynean, bere emaztearen ametsa bide hau egitea zela aipatu zigun. Emazteak, adinaren kontuak izrela eta oinak oso gaizki omen zituen eta ez zen gai bide hura osatzeko. Berak, bere bion partez egingo zuela esan eta hantxe abiatu zen gizona. Meritu handi zuen bakardadean bide hura egiteak eta kontakizunaren momentu batzuetan oilo ipurdia jartzea lortu zuen. Benetan ikusi nuen pertsona baten fedea noraino iritsi daitekeen. Kasu honetan, fede erlijiosoaz gain, bere bikotearekiko konplizitatea edo maitasunean oinarritutaklo fedea ee bazen eta gure kasuan aldiz kirol grina zen bidea egitera bultztazen gintuena. Benetan miresten genuela esan genion gizon hari eta gaueko 23 aldera lo egitera abiau ginen.

Egunetik egunera Santiago bidea egiten egotearen harrotasuna nabaritzen nuen nire barnean. Gustura nengoen kirola egiten, ongi sentzitzen nintzen eta jende berria ezagutzen ari ginen. Agian sekula berriz ere ikusiko ez dugun jendea ezagutzen ari ginen baina askotan pertsona hauek eguneroko bizitzan ikusten dituzun pertsona askok baino gehiago aportatzen dute.

ESPERIENTZIA BIDE OSO ONETIK ZIHOAN.

08/06/2009 GMT 1

Athletic Club

gor777 @ 20:38

Aspaldian idazteko nituen lerro hauek. Errealzale amorratua naiz eta futbolzalea baita ere. Aurten Euskal Herriko futbolak,poz handia izan du Athletickek kopako finaleraino heltzea lortu duelako. Ni izan naiz lehena pozten eta irabazi ez duten arren argi utzi dute talde horrek sortzen duen sentimendua desberdina dela.

Meritu handia dauka athletickek duen filosofiarekin aurten lortu duenera iristea.Askok esango dute nolatan errealzale amorratu bat hprrelako loreak botatzen athleticiki? Ba askotan leiha eta aurkakotasuna gainditzen jakin behar delako eta konturatu behar garelako gaur egungo futbol profesionalean zein zaila den horrelako arrakastak izatea. Zorionak Athletic!

Honi hainbat gehigarri batuko dizkiot.Batetik Athletikenganako dudan begirunean, Caparros jauna ezabatzea izango da. Caparros jaunak, bota bazuen bota zuen azken urte luzeetan EH-ko talde batek lortu zuen arakastarik handiena izna zela athletickek lorturikoa. Non dago Osasunaren kopa finala? Non da Alavesek UEFA txapelketan eman zuen erakustaldia? Ez al zuen ikusi errealaren txapeldunordetza? Caparros jauna harro egotea ongi dago baina hitzegn aurretik aurrez hitzak neurtzea komeni da tarteka. Honetaz gain, gizon honen hankasatzeekin jaraituz, athletickek euskadiko edota EAE-ko edota Euskal Herriko jokalari onenak eduki behar dituela ere bota du bere aho bero horretatik. Ez dirudi gizaon hau errealitatean bizi denik. Athletickek gaur egun ezin ditu EH-ko jokalari onenak eduki. Merkatua dagoen moduan, denok dakigun talde handiek harrapatzen dituztela hauek eta Athleticken harrobi filosofiak, ez dio aukera askorik ematen. Nolanahi ere harrobi filosofia honen harira, pare bat apunte egin nahiko nituzke. Athletickek ez du dirurik EH ko jokalari onenak ekartzeko. Horregatik gertuko merkatuan eta gertuko taldeetan sartu behar izaten du eskua. Galde diezaietela Osasuna taldekoei edo neurri txikiagoan errealekoei. Arazoa da gerora harrobiaz harro sentitzen direla Bilbon. Harrobia bai baina nongoa? Durangaldekoa? Enkarterrietakoa? Plantilla begiratuz gero, donostialdea, Iruñea eta Errioxa aldeko jokalari ugari ikusten ditutu nk behinik behin. KOntuz ibili beharko du Athletickek bere fislosofiarekin. Errespetagarria da eta ona baina odlokiak ordainetan jasoz gero arrisku handiak eduki ditzake. Azken urteotan bueltaka dabilen jeitsieraren mamuak hozka eginez gero,filosofia horrek ez du sostengurik izango eta gauzak asko konplikatuko lirateke.Horregatik lerro hauen bidez, klubeko agintariei ingurukoeikiko errespetua eskatuko nieke.

Beste alde batetik eta gogaitzen nauten gauzak alde batetara utziaz, inbidia sortu dit hiriak kopako finalaren atarian hartu duen itxurak. Kritika asko jasotzen ditu futbolak. Neurri batean ni ere kritika horiekin ados nago baina ez du preziorik Bilbon lanean ari nintzela bizitzea tokatu zitzaidan egoera hark. Haur, gaztea, guraso , aiton amon , txakur eta bizi zeukan oro zuri gorriz zebilen bilbotik. Athleticken ereserkia entzuten zen leku guztietan eta hiri hark bizi izan zuen ilusioa adierazi ezina da. Niri goizeko zortzuretan lanera satzerakoan, oilo ipurdia jarri izatzidan irudi hura, soinu hori eta azken finean ilusio hura giroan ikusirik. Bizitza ilusio pilaketa bat delakoan nago eta futbolak gizartearen zati handi bati ilusioa sortaraztin dio. Zergatikesango dute batzuek. Manipulatuak izan garela esango dute besteek baina sentimenekin ez da jolasten. Nahita ez futbolaoso errotua dago gure gizartean eta pisu oso handia dauka. Esan dezatela nahi dutena, kirolak zerbait berezia dauka eta nik zinea edota artea gustuko dutenei errespetatzen diedan moduan errespetatu beharko naute hauek.

Futbolak asko irakasten dio bakoitzari eta nazka higuina diotenei luze eta zabal azalduko nieke zenbat sentimendu sor ditzakeen. Agian beste gauza traszendental batzuek baina gehiago.

Argi dago geur egungo futbola negozio bihurtu dela baina argi dago futbolak beste hainbat instituzioaren indarra duela eta jarraipena.

Beti agertuko naiz kirolaren alde eta kirola inguratzen duenaren alde. Azken batean Kirolai indarra emateak, hauek praktikatzera eramaten gaitu eta horrak osasuna ekarriko digu.

Horregatik hunkitu gaitezen, goza dezagun eta poztu edo tristetu gaitezen bste batzuek eliza, udalekuetan, zinean edota prentsa arrosako berrietan sentimendua isladatzen dituzten bezela.

MILESKER ATHLETIC!

21/05/2009 GMT 1

16 mendi 16 ilusio II Andatza

gor777 @ 10:40

Denbora askoren ostean, berriro ere, tartetxoa topatu dut lerro batzuk idazteko.

Gaurkoan 16 mendi 16 ilusio proiektuaren bigarren tontorrari buru< arituko naiz. Bigarren tontor haur Andatza izan zen. Bost kidek burutu genuen igoera hau. Herritik gertu geratzen da eta zailtasun maila Buruntzarena baina errazagoa den arren, denbora gehiago eskatzen du hau igotzeak. Espedizio honetan, Alaitz, Maialen, Alaitz eta Iñakik hartu zuten parte nirekin . Aldez aurretik eskertu tontor hau igotzearen esfortzua. 600 metro inguruko mendatea da andatza. Guk Usurbilgo San Esteban ermitatik ekin genion gora. Bizikletaz pare bat aldiz igoa dut mendi hau eta oinez beste pare bat aldiz. Hirugarren aldia zen honakoa eta taldetxoan goraka abiatu ginen. Igoerak ez zuen ezer berezirik izan. Egun lainotu batean igo genuen eta jendea gora eta behera zebilen. Azpimarratzeko mendi honek esakintzen duen korrikarako aukera. Gutxi batzuk mendia korrika igotzen ikusi genituen eta benetan nire mirespena jasotzen duen jendea da hori. Tontorra zapaldu, II. tontorraren argazkia atera eta behera joan ginen. Tontor arrunta izan zen baina egin beharrekoa. Jada 14 bakarrik falta ziren.

Anekdota moduan, mendi honek ekarri zidan oroitzapen bat aipatuko dut. 10 urte inguru genituela, ikastolarekin lehen igoera egin genuen mendi honetara. Taldetik berbetan urrundu eta hire kide atzean geratu ginen. Konturatzerako galduta aurkitu ginen mendi hartan. Kasualitatez, gaurkoan nirekin egin duen kuarilakidea, Iñaki eta ni geunden galdutako talde hartan. 10 urterekin, ezagutzen ez genuen mendi hartan, egoera ez zen oso ona. Azkenean mendian gora egitea erabaki genuen eta sasien tartetik tontortxo batera iritsi ginen. Mendiaren gainaldean ginen bai, baina bagenekien hori ez zela irakasleek gu joatea nahi genuen toki hura. Oso bide zaila izan zen eta hanka guztiak zauriz bete genituen sastraken pintxoen ondorioz. Behin han egoera aztertu genuen. ( 10 urteko haur batek aztertu dezakeen moduan). Beherago jeistea erabaki genuen. Behin galduta aurkitu ginen puntu hartara iristean, gutxienez atzerako bidea, hau da, ikastolarako bidea bagenekiela konturatu eta horrek lasaitu egin gintuen. Azkenean , itxarotea erabaki eta gure kanpamentu basea eraiki genuen bidegurutze batean. Hantxe egon ginen bi ordu inguru. Oroitzen dut nola bollycaoak jaten egon ginen. Azkenean bi orduak luze egin zitzaizkigun eta paseotxo bat ematea otu zitzaigun. Han inguruan ibili ginen paseoan eta berbetan eta suge bat ikusi genuen.Suge txikitxo bat izan zen baina guk bagenuen hortik gure abentura propioa ateratzeko. Jada 4-5 ordu galduta geundelarik, bapatean oihu batzuk entzun genituen mendiaren gainaldetik. Gu erantzuten hasi ginen. Gure bi irakasle ziren eta azkenean eurekin elkartzea lortu genuen.Oso beldurtuak zeuden biak. Guk aldiz ez genuen gaizki pasa ordu haietan, ez genuen gure bila arituko zirenik ere pentsatu. Talde osoarekin elkartu ginen gerora eta abentura kontatu ostean, ikastolara itzuli ginen. Inoiz ez dut ahantziko istoriatxo hau. Andatza mendia, istorio honekin lotua egongo da nire bizitza osorako.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!